«Patxillardegi baserria»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q8341997 orrian)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
Baserriak, tamaina txikikoa izanik, ipar-ekialdera aurkezten du [[fatxada]] nagusia. [[Laukizuzen]]a du oina eta behe, lehen [[solairu]] eta [[ganbara]]z osatzen da. Bi hegal handiz antolatutako hondoa eta fatxadarekiko perpendikularki sostengatzen den gailurra duen estalkiarekin.
 
Eraikuntza bi zatitan banatzen da: aurrealdea [[harlangaitz]]ezko behe solairuarekin, eta goialdea goitik berako eta ikusmenarentzat zeharkakoak diren harlangaitzezko eta [[adreilu]]zko betelana duen [[bilbadura]]rekin, entokatua eta [[kare]]ztatua. Atzealde herena harlangaitzezkoa da bere osotasunean, izkinetan [[harlandu]]a duelarik. Fatxada nagusian [[ataburuateburu|ataburudun]]dun [[bao]] bat dago alde bateratua baserriaren behealdeari sarrera emanaz. Lehen solairuan [[zur]]ezko balkoia aurkezten du eta asimetrikoki kokatutako bi bao txiki, ganbararen zatian bi leihorekin. Alboetan, era berean, baoak bilbadura artean zabaltzen dira eta atzealdean solairu nagusirako sarrera aurkezten du.
 
Eraikinak, oraindik, hasierako [[dolare]] funtzioari loturiko arrastoak mantentzen ditu. Zurezko egitura baten bidez eraikia dago, harrizko zortzi zutabe ia osoz hornitua, zeinak harrizko oinetan eusten baitira solairuaren eta estalkiaren hegalen elementuak jasoz. Hiru [[hormarte]]z osatzen da, lehenean bi zutabek [[habe]] handi bat eusten dutelarik. Bigarrenean, hiru ardatz eusle eta hirugarrenean beste hiru ditu. [[Gapirio]]ek hegala eusten duten barroko erara landutako tornapunta luzeetan dute jarraipena.
252.705

edits