Desintegrazio erradioaktibo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Radioactivity lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Desintegrazio erradioaktiboan''' nukleo [[atomo|atomiko]] ezegonkor batek [[energia]] galtzen du [[erradiazio]]a igorriz [[partikula (argipena)|partikula]] gisa edo [[erradiazio elektromagnetiko|uhin elektromagnetiko]] gisa. Desintegrazio edo energia-galera honen ondorioz, mota bateko atomo bat beste motako bat bihurtzen da. Esaterako, [[karbono]]-14 atomo batek erradiazioa igortzen du eta [[nitrogeno]]-14 atomoa bilakatzen da. Prozesu hau ausazkoa da maila atomikoan, alegia, ezin da aurresan atomo ''jakin'' bat noiz desintegratuko den; hala ere, antzeko atomoen multzo baterako batezbesteko desintegrazioa ezagutu daiteke.
 
[[Fitxategi:Radioactive.svg|thumb|right|150px|Erradioaktibitate ikurra material erradioaktiboa markatzeko erabiltzen da.]]
11. lerroa:
 
== Aurkikuntza ==
Erradioaktibitatea [[Henri Becquerel]] zientzialariak aurkitu zuen 1896an, material [[fosforeszentzia|fosforeszenteekin]] lanean ari zela. [[Argazki]]-plaka bat paper beltzarekin bildu zuen eta hainbat [[mea|mineral]] fosforeszente jarri zituen bertan. Mineral hauek ez zuten eraginik izan plakan, [[uranio]]-[[gatz]]ak erabili zituen arte. Orduan plaka erabat belztu zen. Berehala konturatu zen belzteak ez zuela zerikusirik fosforeszentziarekin, plaka iluntasunean baitzegoen. Uranio-gatz ez fosforeszenteek eta uranio metalikoak ere plaka belztu zuten. Beraz, papera zeharkatzen zuen erradiazio-forma bat zegoen.
 
Hasieran bazirudien erradiazio berria sasoi beretsuan aurkitutako X izpien antzekoa zela. Becquerel-ek, [[Marie Curie]]-k, [[Pierre Curie]]-k, [[Ernest Rutherford]]-ek eta beste batzuek egindako aurkikuntzek erakutsi zuten erradioaktibitatea hori baino konplexuagoa zela.