«Francisco Pizarro»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
Francisco Pizarro [[Extremadura]]ko Trujillo hirian jaio zen, [[1478]]ko [[martxoaren 16]]an. Gonzalo Pizarro zaldunaren eta Francisca Gonzalez Mateos nekazariaren berezko semea zen. Haurtzaro gogorra eta behartsua izan zuen; zerriak zaintzen lan egin zuen. Ez zen eskolara joan, eta, horrenbestez, ez zekien idazten, ez irakurtzen.
 
Gaztarora heldu zenean, [[Gonzalo Fernández de Córdoba|Gonzalo Fernandez de Cordoba]] ''Kapitain Handia''ren [[Italia]]ko kanpainan ([[1498]]-[[1501]]) parte hartu zuen, bere aitarekin batera.
 
== Lehen urteak Ameriketan ==
 
[[1502]]an [[AmeriketaAmerika|Ameriketara]]ra heldu zen, [[Hispaniola]]ko gobernatzaile berri [[Nicolas Ovando]]ren espedizioan.
 
Izaera gogorrekoa, Alonso Ojedaren espedizioan parte hartu zuen, [[Erdialdeko Amerika]] eta [[Kolonbia]] esploratzeko. Geroago, [[Vasco Nuñez de Balboa]]ren espedizioarekin batera, [[Ozeano Barea]] aurkitu zuen europarrentzat, [[1513]]an.
[[1524]]ean, Diego Almagro eta Hernando Luquerekin bat egin zuen, [[Peru]]ko [[Inka Inperioa]] konkistatzeko. Urte berean eta [[1528]]an egindako saiakerak porrot egin zuten, baina urrezko pieza asko aurkitu zituztenez hirugarren aldiz saiatzera animatu ziren.
 
[[Panama]]ko gobernadoreak, ordea, ez zuen beste espedizio bat finantzatzeko asmorik. Hala, bada, Pizarro Espainiara itzuli zen, [[1529]]an, [[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.a]] enperadoreri laguntza eskatzeko. Laguntza ez ezik, espedizioaren buruzagitza, gobernadore titulua eta beste hainbat sari irabazi zituen, eta bere bazkideekin arazoak sortuko zizkion horrek.
 
== Peruren konkista ==
252.705

edits