Joan Miró: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
15. lerroa:
| webgunea = http://www.fundaciomiro-bcn.org/ www.fundaciomiro-bcn.org
}}
'''Joan Miró i Ferrà''' ([[1893]]ko [[apirilaren 20]]a - [[1983]]ko [[abenduaren 25]]a, [[Palma Mallorcakoa]]) [[katalunia]]r [[margolaritza|margolari]], [[eskulturaeskulturagintza|eskulturgile]], grabatzaile eta zeramikari bat izan zen. [[SurrealismoaSurrealismo]]renaren ordezkari nagusienetako bat izan zela jo izan da. [[1975]]an bere omenezko [[Joan Miró fundazioa]] eratu zen.
 
== Bizitza ==
 
Aita erlojugilea eta bitxigilea zuen. Eskulangile familia batean jaio izana eta Kataluniako paisaje barea funtsezkoak izan ziren Miróren margolanetan. Merkataritza ikasketak egin zituen eta bi urtez bulego batean egin zuen lan, harik eta gaixotu zen arte. Gurasoek Tarragonako [[Mont-roig del Camp]]era eraman zuten sendatzera. 1912an Bartzelonara itzuli zen eta [[Francisco Gali]] pintorearen eskolan hasi zen. Gali izan zen, beraz, Miróri Parisko azkeneko arte joeren berri eman ziona. Orduan ezagutu zuen Mirók [[Antoni Gaudí]]ren arkitektura zoragarria ere. Joan Mirók gizaki primitibo batek edo haur batekikusiko lukeen moduan antzezten zuen izadia. Alde horretatik, oso hurbil zegoen [[dadaista]] eta [[surrealistasurrealismo|surrealistetatik]]. Lehen lanetan nabaria zen Van Gogh-en eragina, baina pixkanaka, Picassoren eraginez besteak beste, surrealismorantz jo zuen Miroren surrealismoa oso pertsonala bazen ere, aberatsa koloreetan eta grafismoetan. 1915etik 1919ra Mirók Bartzelonan, Montroigen eta Mallorcan lan egin zuen, eta paisajeak, [[erretratu]]ak eta gorputz biluziak margotu zituen kolore ilun eta biziz. 1919tik aurrera, Parisen eta Mont-roigen bizi izan zen, txandaka. 1925etik 1928ra, surrealismoak eta [[Paul Klee]] margolari suitzarrak eragin nabarmena izan zuten Mirórengan, honen pintura [[onirikoamets|onirikoetan]]etan eta paisaje irudikatuetan ikusten den bezala.
 
1930eko hamarraldian Miróren mugak asko zabaldu ziren. [[Ballet]]etarako dekoratuak egin zituen, eta bere margolanak Frantziako eta Estatu Batuetako arte aretoetara zabaltzen hasi ziren. Espainiako gerra zibilaren garaian, Parisen bizi izan zen Miró, eta [[Bigarren Mundu Gerra]] hasi zenean Espainiara itzuli zen. Garaitsu hartan margotu zituen Konstelazio ospetsuak.
 
1948an eduki poetiko handiko obra sail bat hasi zuen, emakumea, txoria eta izarra gaitzat hartuta. Bigarren Mundu Gerraz geroztik mundu guztian hedatu zen Joan Miróren ospea. 1954an, Veneziako Bi Urteko saria irabazi zuen grabatu batekin eta handik lau urtera Parisko [[UnescoUNESCO|Unescoren]]ren eraikinerako [[zeramika]]zko mural bat egin zuen, zeinari esker [[Guggenheim fundazioa]]ren saria eman baitzioten. Ospea eta ohoreak gorabehera, Mirok bere gogoeta eta sorkuntza artistikoarekin jarraitu zuen, harik eta 1983ko Eguberri egunean Palma de Mallorcan hil zen arte.
 
Lan aipagarrienak hauek dira: ''Masia bat ''(1921-22), ''Ricart-en erretratua ''(1917), ''Baserria ''(1922), ''Lur landua ''(1923), ''Arlekinaren inauteria'' (1925), ''Konposizioa ''(1933), ''Portua'' (1945), Harvard eta Cincinnatiko unibertsitateetako horma irudiak (1947, 1950), UNESCO erakundeak Parisen duen egoitzakoa, Osakako Erakustaldiko (1970) eta Bartzelonako aireportuko zeramikazko horma irudi handiak.