Tupac Amaru II.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 25 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q315937 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:TupacAmaruII.jpg|thumb|right|Tupac Amaru Bigarrena]]
 
'''José Gabriel Condorcanqui Noguera''' ([[Tinta barrutia|Tinta]], [[Peru]], [[1738]]ko [[martxoaren 19]]a - [[Cusco|Cuzco]], [[1781]]eko [[maiatzaren 18]]a), "Tupac Amaru II.a" bezala ezagutua, [[XVIII. mendea]]n [[Amerika]]n [[kolonialismo]]aren aurka eman zen [[matxinada]] indigena handienaren burua izan zen.
 
Surimana, Tungasuca eta Pampamarcako jauntxo diruduna zen, eta merkataritzan aritzen zen. Jatorri mestizoa zeukan, ''Sapa Inka'' [[Tupac Amaru I.a|Tupac Amaru lehenaren]] eta kreolen odola baitzeraman. 12 urte izan arte Antonio Lopez de Sosa apaiz kreolak hezi zuen, eta ondoren San Francisco de Borja eskolan kreolenganako begikotasuna erakutsi zuen, [[latin]]a menderatuz eta hispaniar erako jantzi finak erabiliz. Dena den, gerora [[inka Inperioa|inka]] nobleak bezala jantzi zen eta elizak eskumikatua izan zen.
 
Indigena eta independentziaren aldeko mugimendu handiena zuzendu zuen [[Peruko ErregeordetzaErregeorderria|Peruko Erregeordetzan]]n. Amerika osorako askatasuna eskatzen lehena izan zen, bai [[Espainia]] eta bai bere erregearengatikan, banaketa politikoaz gain indigenak esplotatzeko hainbat modu desagerrarazteko (mehatzetako mitak, merkantzien banaketak...). Gainera, arraza beltzeko pertsonen esklabotza deuseztea eskatzen lehena izan zen ([[1780]]ko [[azaroaren 16]]an). Berak sortutako mugimenduaren ondorioz koloniako agintariek indigena nobleen klaseak deuseztu zituzten hala nola beraien aurkako errepresioa handitu, berriz ere horrelako mugimendu bat sortuko zenaren beldur baitziren.
 
[[Peru]]n, bertako identitate nazionalaren sortzaile bezala aintzatetsi dute. Erregimen velaskoarreko (1968-1975) pertsonai esanguratsua izan zen.
 
== Epaiketa eta exekuzioa ==
[[1781]]eko [[maiatzaren 18]]an, [[CuzcoCusco|Cuzcoko]]ko Armen Plazan, Tupac Amaru II.ak epaiak agintzen zuen bezala, bere familia osoaren exekuzioa ikustera behartua izan zen. Bere aurrean hil zuten bere aliatu eta lagunak, emaztea eta bi semek, ordena honetan. Ondoren mingaina moztu zioten. Aurreko egunetan torturatua izan zen matxinadako bere kideei buruz informazioa ateratzeko helburuarekin, ezer lortu ez zutelarik.
 
Azkenik, bizirik zatikatzen saiatu ziren, horretarako bere gorputz-adar guztiak zaldietara lotu zituzten, baina zatitzea lortu ez zutenez azkenean burua moztu zioten, ondoren zatikatu zutelarik. Zientzialariek zatiketa modu hau aztertu zutenean, halako garaierako gizon bat ezin daitekeela modu honetan zatitu esan zuten, baina esku, beso, zango eta pelbisa dislokatuko zitzaizkiola. Zatiketa saiakera horretan ez bazuten hil, ia elbarriturik geratuko zen. Bere burua lantza baten jarri zuten erakusgai Cuzco eta [[Tinta barrutia|Tintan]], besoak Tungasuca eta [[Carabaya]]n, eta zangoak [[Livitaca]] (gaur egungo [[Chumbivilcas probintzia]]) eta Santa Rosan (gaur egungo Melgar-Puno probintzia).
20. lerroa:
== Ikus, ere ==
 
* [[Tupac Amaru I.a|Tupac Amaru I]]
* [[Tupac Katari]]