Elgorri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
'''Elgorria''' gaixotasun infekziosoa da, jatorri birikoa duena, umeak batik bat jotzen dituena eta larruazalean orban txiki gorri ugari ([[exantema]]) sortzen dituena. Bizitzan zehar behin bakarrik jasan daiteke, gaitza pasatutakoan betiko [[immunitate]]a garatzen baita.
 
Elgorria aitortu beharreko gaixotasuna da [[Euskal Herria]]n. Hala ere, 2000-2006 urte bitarteko tartean 5 kasu besterik ez ziren agertu [[Euskal Autonomia Erkidegoa|EAE]]-an.
 
== Etiologia ==
 
Elgorriaren eragilea [[paramixobirus]]en taldeko [[birus]] bat da. Birus hauek [[Azido erribonukleiko|RNA]] dute material genetiko gisa, kapside helikoidal batez babestua. Elgorria sortzeaz gain, talde horretako birusek [[hazizurri|parotiditis]] edo hazizurriak eta [[pneumonia]] mota bat ere eragiten dute.
 
Gizakia da elgorriaren birusaren gordailu bakarra.
34. lerroa:
== Profilaxia eta tratamendua ==
 
1963. urtean elgorriaren aurkako [[txerto]]a erabiltzen hasi zen. Txerto honi esker herrialde garatuetan elgorriaren intzidentzia nabarmen jaitsi da. Txertoak birus motelduak (indargabetuak) ditu, eta Euskal Herrian ume guztiei ematen zaie, [[hazizurri|parotiditis]] eta [[errubeola]]ren txertoekin batera ([[txerto hirukoitz birikoa|txerto hirukoitz biriko]] delakoa erabiliz). Txertoa bi dositan ematen da, lehenengoa urte batekin eta bigarrena 4 urteekin.
 
Hainbat gaixotasun birikoekin gertatzen den moduan, ez dago birusaren aurkako tratamendu espezifikorik. Gaitzaren sintomak arintzeko antipiretikoak erabiltzen dira. Atsedena eta elikadura egokia hartzea gomendatzen da beti.