«Tamerlan»: berrikuspenen arteko aldeak

152 bytes added ,  Duela 5 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
| tamaina = 150px
| armarria =
| kargua = [[InperioTimuridoen Timuridoadinastia|Inperio Timuridoko]] emir
| hasiera = [[1370]]
| bukaera = [[1405]]
}}
 
'''Timur Lang''', '''Timur Lenk''' edo '''Tamerlan'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> ([[persiera]]z تيمور لنگ ''Timür-i lang'', «Timur [[herren]]a») edota ''Timur'' soilik (persieraz تیمور ''Timūr'', [[txagataiera]]z ''Temür'' «burdina») ([[Kesh]], [[Samarkanda]]tik hurbil, Uzbekistan, c. [[1336]] - [[Xymkent|Tximkent]], Kazakhztan, [[1405]]) XIV. mendean ekialdeko, erdialdeko eta mendebaldeko Asia menperatu zuen konkistatzaile, buruzagi militar eta politikoa izan zen, [[timuridoen dinastia]]ren sortzailea. [[1405]]ean hil zen, [[Txinako Herri Errepublika|Txina]] inbaditzeko zorian zela.
 
[[Fitxategi:Das Reich Timur-i Lenks (1365-1405).GIF|thumb|left|Timurren inperioa.]]
 
[[Turkiar]] eta [[mongol]] jatorriko noble [[musulman]] honek Eurasiaren zati handi bat konkistatu zuen bi hamarkadetan. [[1382]] eta [[1405]] artean, bere armadak [[Delhi]]tik [[Mosku]]rainoko lurraldeak zeharkatu eta konkistatu zituen, eta hiri asko suntsitu. Haren erasoaldien artean, aipatzekoa da [[Delhi]]ko arpilaketa [[1398]]an, eta [[Otomandar Inperioa]]ren aurkako garaipena [[1402]]an. [[Timuridoen dinastia|Timur Inperioa]] osatu zuen [[Erdialdeko Asia|Asiako erdialdeaerdialdean]]n ([[1370]]-[[1405]]), baita [[timuridoen dinastia]] ere, zeinek [[1857]] arte iraun zuen [[India]]ko [[MughalMogol Inperioa|Mughal Inperioan]]n. Hala ere, inperioaren handitasunak ez zuen fundatzailearen heriotza baino askoz gehiago iraun. Oinordekoek matxinaden aurka borrokatu behar izan zuten. Hauek izan ziren Tamerlanen lau semeak: Djahangir ([[1376]]an hila), Omar Xeikh I.a ([[1391]]an hila), Miran Xaa ([[1408]]an hila) eta Xaa Rukh. Nolanahi ere, [[zientzia]]ren eta [[arte]]en garapena bultzatu zuten, eta Pizkunde Timuridoa izeneko garaia eragin [[XV. mendea]]n.
 
Timur mongoliar buruzagi nagusietako bat izan zen, [[GengisGenghis Khan|Gengis Khanen]]en parekoa. Haren eta haren ondorengoen garaian, munduko hiri ederrenetako bat izan zen [[Samarkanda]], eta artea eta kultura loratu ziren Asiako erdialdeko lurretan. [[India]]n, [[Persia]]n eta [[Europa]]n, ordea, musulman munduko hiri nagusietako batzuk gupida gabe suntsitu zituen [[mongol]] buruzagi ankerraren irudia zabaldu zen.
 
== Bizitza ==
 
[[India]]ko eta [[Mongolia]]ko lurraldeetatik [[Mediterraneoa|Mediterraneo]] aldeko lurretara zabaldu zen haren inperioa. [[Transoxania]]n, egungo [[Uzbekistan]]en, finkatu zen [[barlas]] mongol leinuko kidea zen. ''Lang'' deitzen zioten persiar etsaiek, gudu batean hanka bat elbarritu zitzaiolako, eta izen hori zabaldu zen Europan zehar.
 
Mongoliar soldadu nomada batzuen buruzagi gisa hasi zen; 1364an, abentura eta gorabehera askoren ondoan, [[Ilias Khoja]] Transoxaniako erregea menderatu zuen, eta 1366-1370 bitartean, [[Mongoliar Inperio]]ko khan nagusi bihurtu zen, [[Samarkanda]]ko hirian.
1383an Persiako konkistari ekin zion: 1383-1385 bitartean [[Khorasan]] eta Persiako ekialdea konkistatu zituen, eta 1386-1394 bitartean, Farz, Irak, Azerbaijan, Armenia, Mesopotamia eta Georgia geratu ziren haren mendean. Urte haietan, [[Tokhtamish]] Krimeako mongoliar khana izan zuen arerio nagusi; 1391n menderatu zuen Tokhtamish, eta Moskuko hirian egon zen ondoren, urtebetez.
 
1398an, Indiari eraso zion bertako musulmanek [[hindu]]en aurrean toleranteegiak zirelakoan, eta urte bereko abenduan [[Delhi]]ko hiria suntsitu zuen. 1399ko apirilean irten zuen Indiatik eta espedizio bat antolatu zuen Egiptoko [[mameluko]]en eta [[Bayezid I.a|Baiazid I.a]] otomandar sultanaren aurka. 1401ean mamelukoak menderatu zituen Sirian, eta sakaila handia agindu zuen urte berean [[Bagdad]]eko hirian, bere aurka matxinatu zitzaiolako.
 
1402an hartu zuen [[Ankara]] eta 1404an erretiratu zen Samarkandara, [[Bizantzio]]ko enperadoreak eta [[Egipto]]ko sultanak men egin ondoren. Hiri hartara iritsi orduko hasi zen [[TxinaTxinako Herri Errepublika|Txinako]]ko konkista prestatzen, baina gaixotu eta hil zen. [[Gur-e Amir]] mausoleoan ehortzi zuten, Samarkandako hirian. Hil ondoren, seme eta biloba nagusien artean banatu zen haren inperio handia.
 
== Erreferentziak ==
252.705

edits