Sobietar Batasuneko historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Coat of arms of the Soviet Union.svg|200px|right]]
'''Sobietar Batasuneko historia''' [[1922]]ko abenduaren hasi zen, [[Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa|Errusiako]], [[Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista|Ukrainako]], [[Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialista|Bielorrusiako]] eta [[Transkaukasiako Sobietar Errepublika SozialistaFederatibo FederatiboaSozialista|Transkaukasiako]] [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar]] [[Errepublika]] [[SozialistaSozialismo|Sozialistak]]k bateratu zirelarik. [[1991]]an desegin zen, errepublika batzuek independentzia aldarrikatu zutenean. [[1991]]ko [[abenduaren 8]]an Errusia, Bielorrusia eta Ukrainak [[Estatu Independenteen Erkidegoa|Estatu Burujabeen Erkidegoa]] eratu zuten, praktikan Sobietar Batasunaren amaiera izan zena.
 
==SESBren sorrera==
[[1917]]ko [[azaroaren 7]]ko (edo urriaren 24, orduko egutegiaren arabera) iraultzaren ondoren, [[boltxebike]]ek gobernua (Herriaren Komisarien Kontseilua) osatu zuten [[Vladimir Lenin|Leninen]]en buruzagitzapean. Garrantzi handiko dekretu zenbait aldarrikatu zuten berehala: bakea ezartzearen aldekoa, lurrari buruzkoa (jabetza handiak deuseztea), langileen kontrola (desjabetzarik gabe), nazionalitateei buruzkoa (herrialdeen berdintasuna eta burujabetza).
 
1917ko abendutik 1918ko azarora bitartean, gobernu sobietarraren aginpide berria eratuz joan zen: kontrairaultzaren eta sabotaiaren aurkako Batzordearen ([[Txeka]]) eta [[Armada Gorria]]ren sorrera; Elizaren eta Estatuaren bereizketa; emakumeen askapen politikoa; tsarrak eta Gobernu Probisionalak hartutako zorrak ez onartzea; Nazio Ekonomiaren Kontseilu Gorenaren sorrera; nazionalizazioen hasiera (bankuak, burdinbide sareak, barneko eta kanpoko merkataritza, industria).
11. lerroa:
Gainera [[1918]]ko apirilean alemanek, Ukrainan sarturik, beren aldeko gobernua ezarri zuten bertan eta japoniarrak [[Vladivostok]]ez jabetu ziren. Uztailean, Sobieten V. Kongresuan [[Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federala]]ren (ESESF) lehen Konstituzioa onartu zuten. Kinka horretan, “gerra-[[komunismo]]a” izeneko neurri multzo gogorra hartu zuten boltxebikeek, hirien mantenua ziurtatu behar zuen [[nekazaritza]] produktuen konfiskazioa bereziki. Hiru urteko gerra hura aldi berean izan zen zibila eta kanpoko erasoaren aurkakoa, eta, haren ondorioz, gosetea eta izurriteak izan ziren eta milioika pertsona hil ziren.
 
Lurraldeak askatu ahala, haiek ESESFean sartuz joan ziren –[[Ukraina]] (1920 abendua), [[Bielorrusia]] (1921eko urtarrila), [[Azerbaijan]] (1920ko iraila), [[Georgia]] (1921eko maiatza), [[Armenia]] (1921ko abendua)– eta 1922ko abenduan [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESB]] sortu zen. Bestalde Poloniak bere independentzia berreskuratu zuen eta Lituania, Letonia, Estonia eta Finlandia estatu gisa eratu ziren. Gerraren ondorioz, halaber, lehengo erregimenarekin loturiko milioi inguru pertsonak –aristokratek, funtzionarioek, burgesek- alde egin zuten.
 
==Politika ekonomiko berria==
Zazpi urteko [[gerra]] etengabearen ondoren estatuaren ekonomia lur jota zegoen: [[industria]] produkzioa –1913ko zazpirena–, meategiak eta burdinbide sarea deseginik zeuden eta landetako produkzioa ere asko apaldu zen. [[Krisi ekonomiko]]ari [[krisi politiko]]a gaineratu zitzaion: alde batetik nekazari talde batzuk matxinatzen hasi ziren eta, bestetik, [[Armada Gorria]]k zanpatu zuen [[KronstadtBraşov|Kronstadteko]]eko marinelen matxinada (1921eko martxoa) boltxebikeen aurkako ezkerreko oposizioaren adierazpena izan zen.
 
Egoera horren aurrean, [[Vladimir Lenin|Leninek]]ek produkzioa berpiztea helburu zuen politika ekonomiko berria onartarazi zuen alderdiaren IX. Kongresuan (1921eko martxoa). Politika ekonomiko berriak ekimen lerro bikoitza bideratu zuen: [[kapitalismo]] pribatuaren itzulera mugatua eta kontrolatua, alde batetik, eta produkzioaren sektore sozialista azkartzea, bestetik. Hala, nekazaritzan, erdi mailako ekoizleek eta industrian, berriz, [[enpresa]]ri txikiek bultzada handia izan zuten. 1927rako produkzioa gerra aurreko mailara iritsia zen. 1919an [[III. Internazionala|Komintern]] delakoa eratu zen.
 
==1924tik Bigarren Mundu Gerraraino==
[[Vladimir Lenin|Lenin]] hil zenean (1924) buruzagien arteko aurkakotasun ideologikoak eta etsaigo pertsonalak agerian geratu ziren. [[Iosif Stalin|Stalin]] 1922tik alderdi komunistaren idazkari nagusia zen eta [[Leon Trotski|Trotskiren]]ren inguruan haren zuzendaritzaren aurkako taldea eratu zen. Eztabaidagune nagusia iraultzaren hedapena zen: batetik, mendebaleko [[Europa]]ra zabaldu beharra Trotskiren arabera eta Stalinek aldarrikatzen zuen “[[sozialismo]]a herrialde bakarrean” bestetik, iraultza SESBn lehenik sakondu beharra azpimarratzen zuena.
 
Stalinen jarrera garaiturik, Kamenek, Zinoviev eta Trotski buru zuen ezkerra –Radek, Preobrazenski, Rakovski…– alderditik egotziak izan ziren (1927ko azaroa). Hala berean, Stalin aukera hartaz baliatu zen eskuineko oposizioa ere alderditik kanpo uzteko –Bukharin, Rikov, Tomski…–. [[Ekonomia]]ri eta [[gizarte]]ari dagokienez, 1927tik 1939rainoko aldiaren ezaugarriak planifikazioa eta nekazaritzaren kolektibizazioa dira.
 
1928an indarrean sartu zen lehen bost urteko plana (1928-1933). [[Industria]] ekoizpenaren hazkundea izugarria izan zen, industria astunarena gehienbat. 1930ean abiaturik, [[nekazaritza]]ren kolektibizazioak ekonomia politiko berriaren garaian aberasturiko nekazarien (kulak) erresistentzia ekarri zuen; haien ekintzei –[[uzta]]k erretzea, aziendak pozoitzea, komunisten hilketa…–, errepresio izugarria eta ehunka mila kulaken deportazioa jarraitu zitzaizkien. Industriaren garapen azkarrarekin batera [[ikatzharrikatz|ikatzaren]]aren eta [[burdinburdina]]arenren produkzioa bikoiztu zen, industria kimikoa sortu zen, komunikabide berriak ireki ziren…
 
Bigarren planak (1933-1938) [[industria]] arinaren garapena ekarri zuen, nahiz eta lehentasuna betiere industria astunari eman zitzaion. Lehen bi planen arrakastak Sobieten aginpidea eta Stalinen omena sendotu zituen sobietarren artean. 1934ko irailean sobieten herrialdea [[Nazioen ElkarteaLiga|Nazioen Elkartean]]n onartua izan zen. [[Espainia]]ko Gerra Zibilean SESBk errepublikako gobernuari lagundu zion.
 
Barne aldeko giroa itxuraz bare zela, Kirov, [[LeningradoSan Petersburgo|Leningradoko]]ko idazkariaren hilketak (1934ko abenduan) alderdiko koadroen kontzentrazio esparruetarako deportazioa ekarri zuen, baita Moskuko prozesuen ondorioz (1936-1938) Armadako eta goardia zaharreko lehen mailako buruzagien fusilatzea ere: Zinoviev, Kamenev, Piatakov, Radek, Bukharin, Rikov, Tukhatxevski…
 
1939ko abuztuan [[Alemania]]k eta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunak]]k elkarri ez erasotzeko ituna sinatu zuten, beraren klausula sekretuek [[Polonia]]ren partiketa ezartzen zutela.
 
==Bigarren Mundu Gerra==
[[1939]]ko [[irailaren 1]]ean naziak Polonian sartu ziren eta [[Bigarren Mundu Gerra]] hasi zen. Irailaren 17an sobietarrak Poloniako ekialdean sartu ziren eta 1940ko uztailean [[Estonia]]z, [[Letonia]]z eta [[Lituania]]z jabetu ziren. Halaber, Finlandiari eraso zioten eta [[Kareliako istmoa]]z jabetu ziren; hori zela eta, Nazioen Elkartetik egotzi zuten.
 
1941eko uztailean [[Alemania]]k [[SESBSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESBri]]ri eraso zion. Alemaniako gudarostea hasieran garaile agertu bazen ere (Ukraina, [[Leningradeko setioa|Leningradoko setioa]]), 1941-1942ko neguan [[Armada Gorria]]k kontrerasoa jo zuen, [[Mosku]] salbatu zuen eta hurrengo neguan [[Stalingradoko setioa]] desegin zuen.
 
Handik aurrera, herrialde osoa eta ekialdeko [[Europa]] askatu zuen [[Berlin]]eraino iritsiz (1945eko maiatzak 8). Ekialdean, [[Sakhalin]] uharteko hegoaldea eta [[Kurilak|Kuril]] uhartedia beretu zituzten.
 
==Gerraondoa==
42. lerroa:
[[Gerra]]k ondorio latzak ekarri zituen, hogei milioi sobietar hil baitziren. IV. bost urteko planarekin herrialdearen berrerarikitze lanak hasi ziren. 1948rako gerra aurreko [[ekonomia]] maila iritsia zuen eta 1950etik aurrera munduko bigarren herrialde indartsuena bilakatu zen.
 
1945etik 1948ra komunistek aginpidea hartu zuten ekialdeko herrialdeetan eta 1949an [[TxinaTxinako Herri Errepublika|Txinan]]n ere komunistak garaile irten ziren. Estatu Sozialisten barrutia hedatuz joan ahala, mendebaleko herrialde kapitalistekiko harremanek txarrera jo zuten, eta 1946an “[[gerra Hotza|gerra hotza]]” deitua abiatu zen. Garai horretakoak dira, besteak beste: [[Kominform]] erakundearen sorrera (1947), [[Berlingo Blokeoa]] (1948), [[Comecon]]en sorrera (1949), [[Koreako Gerra]] (1950). Titoren [[Jugoslavia]]rekiko harremanak hautsi zituzten (1948).
 
==Stalinen ondorengo garaia==
[[1953]]ko martxoan [[Iosif Stalin|Stalin]] hil zen. [[Nikita Khruschov]], 1953tik Alderdi Komunistako idazkari nagusia, arian-arian nagusituz joan zen [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunaren]]ren politikan. Haren eskutik [[desestalinizazio]] prozesua abiatu zen. Barne [[politika]]ren bide berri horren funtsezko gunea Khruschov-ek Alderdiaren XX. Kongresuaren aurrean (1956ko abendua) irakurritako [[txosten]]a izan zen. Bertan aurreko gehiegikeriak salatzen zituen. Hala, aurreko aldiko zenbait buruzagik –Molotov, Malenkov, Txepilov, Kaganovitx, Zukov…–, beren karguak utzi behar izan zituzten, eta antzinako kondenatu politikoen izen ona berretsi zen.
{{sakontzeko|Kyshtymeko ezbeharra}}
[[Ekonomia]]ren arloan nekazaritza indartzeko plan ekonomiko berezia ezarri zen (1959-1965) eta [[deszentralizazio]]aren aldeko neurri zenbait hartu ziren. Herrialde komunistekiko harremanak molde desberdinekoak izan ziren: [[Jugoslavia]]rekin harremanak normaldu baziren ere (1955), [[Armada Gorria]] [[Hungaria]]n sartu zen bertako askatasuna lortzeko ahalegina zapalduz (1956ko urria-azaroa).
 
[[1961]]ean [[TxinaTxinako Herri Errepublika|Txinarekin]]rekin eta [[Albania]]rekin harremanak eten zituzten, haiek [[desestalinizazio]]an urrunegi joan izana salatzen baitzuten. Mendebalarekiko tentsioa areagotu egin zuten gertakari jakin batzuek: Kongoko gerra zibilak (1960), [[Berlingo harresia]] eraikitzeak (1961) eta, batez ere, [[Kubako Krisialdia|Kubako misilen krisiakrisiak]]k (1962).
 
Oro har, ekialdeko herri demokraziekiko loturak indartu ziren: mendebalak [[Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATO]] sortu izanari [[Varsoviako Ituna]]z erantzun zioten (1955eko maiatza). Hala eta guztiz ere, orduko mendebalarekiko politika “bakezko elkarbizitza” deitua izan zen. 1960 inguruan [[SESBSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESBren]]ren egoera ekonomikoa larritu egin zen, bereziki [[nekazaritza]]ren alorrean. Horren ondorioz, Krhustxov aginpidetik alboratua izan zen eta herrialdearen gidaritza hiruko baten esku geratu zen: Kosigin, Breznev, Podgorny. Laster Breznev nagusitu zen.
 
Lehengo orientabideak erabat aldatu ez baziren ere, bost urteko plan berri bat ezarri zen (1965-1970). Ideologiari dagokionez, liberalizazio prozesua moztu zen. Bestalde, barneko [[nazio]]en abertzaletasuna berpizten hasi zen ([[Ukraina]]n eta [[Lituania]]n bereziki). Kanpora begira, mendebaleko herrialdeekiko politika eta merkataritza harremanak garatu ziren. [[1972]]ko maiatzean Estatu Batuek eta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunak]]k armamentu estrategikoa murrizteko itun partzial bat sinatu zuten. Aldi berean, Hirugarren Munduko zenbait gatazka gunetan ([[Vietnam]], [[Angola]], [[Etiopia]]…) zeharka eskuhartu zuen. [[TxinaTxinako Herri Errepublika|Txinarekiko]]rekiko harremanak txartuz joan ziren eta gudu gogorrak lehertu ziren bien arteko mugan ([[Amur]] ibai aldean). Halaber, [[Armada Gorria]] 1968ko abuztuan [[Txekoslovakia]]n sartu zen bertako liberalizazioa moztearren. Barneko disidenteen aurkako neurriek (deportazioa, psikiatrikoan sartzea) oihartzun handia zuten mendebalean.
 
==SESBren deuseztapena==
{{sakontzeko|Sobietar Batasunaren desegitea}}
Breznev-en ondorengo buruzagiek –I. Andropov (1982-1984), C. Txernenko eta, batez ere, [[Mikhail Gorbatxov|Gorbatxov]]– aginpidea beretu bezain laster [[ekonomia]] erreformatzeko eta burokraziaren gaitasun eza eta ustelkeria ezabatzeko asmoak agertu zituzten. 1979an [[Armada Gorria]]k [[Afganistan]]go gerran eskuhartu zuen, arabiar herrien erreakzio biziak sortuz.
 
[[1985]]ean, M. [[Mikhail Gorbatxov|Gorbatxov]] zuzendaritzarako –Alderdi Komunistako idazkari nagusi eta estatu buruzagi goren– izendaturik, herrialdearen bilakabidea errotik aldatu zen. Gorbatxovek berregituratze ([[perestroika]]) eta gardentasun ([[glasnost]]) politikari ekin zion. [[Desestalinizazio]]a sakondu zuen, berriz eman zien hiritartasuna 1966-1988 aldian estatuak horretaz gabetutako hiritar guztiei, eta hainbat erreforma egin zizkion [[konstituzio]]ari (erregimen presidentziala ezarri, alderdien aniztasuna eta alderdi komunistaren nagusitasuna ezabatu, jabetza pribatua).
 
Neurri horien guztien ondorioz, [[1989]]ko martxoan legebiltzarrerako hauteskunde irekiak egin ziren, eta erreformatzaileak eta nazionalistak atera ziren garaile. [[1987]]an desarme nuklearrerako lehen ituna sinatu zuten Estatu Batuekin. 1988an [[Afganistan]]dik atera ziren, [[TxinaTxinako Herri Errepublika|Txinarekiko]]rekiko hurbilketa jarraitzen zen bitartean. Barnean, antolamendu ekonomikorik ezak merkatu ekonomia ezartzea helburu zuten erreformak trabatzen zituen. [[1991]]ko [[martxoaren 15]]ean alderdiko zenbait kidek antolaturiko estatu kolpea ez zen garaile irten, batez ere B. Ieltsin-ek zuzenduriko erresistentziagatik. Abuztuan bertan Alderdi Komunista desegin zuten. Abenduan [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESB]] desegin zen, Estatu Independenteen Elkartea sortu zen eta [[Mikhail Gorbatxov|Gorbatxovek]]ek dimititu zuen. Bitartean, SESB osatzen zuten hainbat herrialdek beren burujabetasuna edota independentzia aldarrikatu zuten.
 
== Ikus, gainera ==