Delosko Liga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Athenian empire es.svg|thumb|400px|Atenastar inperioa [[K. a. 450]] inguruan]]
'''Delosko Liga''' edo '''Delosko Konfederakundea''' atenastar hiritarrek, [[Egeo itsasoa|Egeo itsasoko]] uharteetako biztanleekin eta [[Asia TxikiaAnatolia|Asia Txikiko]] kostaldeko greziarrekin egin zuten erakunde bat da, [[Antzinako Grezia]]ko [[hiri-estatu]]ak (200dik gora izan zirenak). Bere egoitza [[Delos]] uhartean zegoen.
 
== Egitura ==
8. lerroa:
 
== Konfederakuntzaren ekintzak ==
Konfederakuntzaren indar militarrek, [[Egeo|Egeo itsasoa]] eta bere kostaldeak konkistatu zituzten [[Zimon]] atenastarraren agindupean. Persiar ontziteriari aurre egin eta garaitu egin zuten, eta ondoren kolonizatu zituzten lurralde asko konkistatu zituzten, itsasoz, [[Itsaso Beltza|Itsaso Beltz]] edo Ponto Euxinorako ibilbide seguruak irekitzeaz gain.
 
Persiarren aurka garaipen hauek lortu ondoren, Zimonek, [[Egipto]]ra hedatzea pentsatu zuen, hemen ere persiar inbasio bat jasaten ari zirelarik. Baina konfederatuek ez zuten begi onez ikusi eurei, altxorraren zati handi bat kostako zitzaien eta abantailak Atenasentzako bakarrik izango zituen espedizio militar hau. Espedizioa zein persiarren aurkako kanpainak Egipton, porrot itzela izan ziren, eta, azkenik, Atenasek, bakea negoziatu behar izan zuen. Negoziatzailea, [[Kalias]] atenastar estadista izan zen, eta honako hau adostu zen: persiarrek aske utzi behar zituzten Egeo itsasoa eta Asia Txikiko kostaldeak, eta, trukean, Atenasek, Egipton eta [[Zipre]]n politikoki parte hartzeari uko egin behar zion ([[Kaliasen bakea]]). Honela amaitu zen greziar eta persiarren arteko gerra.