Hirugarren Reicha: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t «Bundesarchiv_Bild_183-B0130-0050-004,_Russland,_Kesselschlacht_Stalingrad.jpg» fitxategia kendu da, Raymond wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
45. lerroa:
| a12 bandera=Flag_of_the_Kingdom_of_Yugoslavia.svg
| o1= [[Flensburgeko Gobernua]]
| o2= [[Alemaniaren Okupazioa|Alemania Okupatua]]
| o3= [[Austria Okupatua]]
| o4= [[Txekoslovakiako Hirugarren Errepublika]]
| o5= [[Kaliningradeko oblasta|Kaliningradoko Oblasta]]
| o6= [[Sarre (protektoratua)|Saar (Babesletza)]]
| o7= [[Poloniako Herri Errepublika]]
| o8= [[Italiako Errepublika Soziala|Italiako E.S.]]
84. lerroa:
| goiburua= Ein Volk, ein Reich, ein Führer.
}}
'''Hirugarren Reicha''' ([[aleman]]ez: ''Dritter Reich'', «Hirugarren inperioa») [[Alemania]]ko [[diktadura]]-erregimen [[nazinazionalsozialismo|naziak]]ak [[1934]]tik [[1945]]era hartu zuen izen ofiziala da. [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako Lehen Inperioaren]] ([[800]]-[[1806]]) eta [[Alemaniar Inperioa|Bigarren Inperioaren]] ([[1871]]-[[1918]]) ondorengotzat jo zuten naziek beren erregimena{{lur erref}}.
 
== Historia ==
90. lerroa:
[[Lehen Mundu Gerra]]ren ondoko Alemanian XIX. mendeko liberalismoa ospea galduz zihoan. Hango erakundeen historia liberalismoaren kontrakoa eta aristokraziaren aldekoa izateagatik berezi zen, baina Alemaniako sozialdemokraziak bere gain hartu zuen proiektu liberala bere formula demokratikoan. Horretxek galarazi zuen [[1919]]an [[Espartakisten Liga|espartakisten]] iraultza. [[Weimarko Errepublika]] berria ez zen errejimen demokratiko bati egonkortasuna emateko gauza izan, egoera zena zelako: oso krisi ekonomiko larria (inflazioa eta langabezia), eliteko militarrak eta intelektualak nazionalismo autoritario baten aldeko (iraultza kontserbadorea), gudari ohi asko (ongi antolatuak eta gerrarako prest), gerra ordainaren zama ekonomiko zein sinboliko ikaragarria, eta ezker politiko gero eta aktiboagoa. Giro horretan, autoritarismoko jarrera garbietara egin zuen eliteko liberalismoak ([[Franz von Papen|von Papen]] eta [[Kurt von Schleicher|Schleicher jeneralaren]] gobernuek).
 
[[1923]]an [[nazinazionalsozialismo|naziek]]ek [[Municheko Putscha|Garagardotegiko Putscha]] antolatu zuten [[Munich]]en, Alemaniako gudarostearen parte handi bat erakarriko zuen indarrezko ekintza ausart bat bezala, aginpidea hartzeko. Horrela, jarrera ultranazionalista eta arrazista garbiekin, [[Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista]] (NSDAP) azaldu zen bat-batean Alemanian. Ekinaldiak ordea huts egin zuen, eta Hitlerrek beste era batera antolatu behar izan zuen aginpidera iristeko bidea, helburu berberarekin beti ere: sistema ''zaharra'' irauli, eta haren ordez estatu totalitario baten projektua jarri.
 
=== Naziak aginpidera igotzea ===
96. lerroa:
[[1932]]ko uztaila eta urriko hauteskundeetan, [[Nazionalsozialismo|Alemaniako Langile Alderdi Nazional-Sozialistak]] botoen %37,3 eta %33,0 lortu zuen, hurrenez hurren. Bi hauteskundeen artean alderdiak bi milioi bozka galdu zituen<ref>[http://www.ushmm.org/outreach/en/article.php?ModuleId=10007671 Hitler comes to power] United States Holocaust Memorial Museum. Ushmm.org</ref>. Hala eta guztiz ere, ezegonkortasun politikoa eta gobernu sendoa osatzeko ezintasunak zirela eta, [[1933]]ko [[urtarrilaren 30]]ean, [[Franz von Papen]]en aholkuz, [[Paul von Hindenburg|Hindenburg]] presidenteak [[Adolf Hitler]] hautatu zuen kantzeler (gobernuburu). Izan ere, von Papenek -kantzelerordea gobernu horretan- Hitler mendean hartzeko gauza izanen zela uste zuen<ref>Emma SANCHEZ MONTAÑÉS: [http://www.artehistoria.jcyl.es/v2/contextos/3084.htm La dictadura alemana] Artehistoria.jcyl.es</ref>.
 
Nolanahi ere, Hitler kantzeler izendatu zuten egunaren biharamunean hasi zen aginpidea (''Machtergreifung'') lortzeko benetako borroka. Hurrengo egunetan –agerri eta desfile, bilera masibo, banderak haizetara– asaldaturik eta aztoraturik ibili zen jendea. Hitlerrek Legebiltzarra desegitera eta hauteskundeak deitzera behartu zuen Hindenburg. [[1933]]ko [[martxoaren 5]]ean egin ziren hauteskundeak, oso-oso giro gogorrean: beldurra eta indarkeria ziren nagusi eta, [[Reichstag]]i su eman ziotelako aitzakian (komunistei leporatu zieten ekintza), eten egin ziren herritarren eskubideak oro. Botoen %44 bere alde, eta Aginte Osoaren Legea onarturik, Alemaniako diktadore bihurtu zen Hitler. Legebiltzarreko instantziak banan banan deseginez joan zen, Länderrak berdindu zituen, NSDAP izan ezik alderdi guztiak debekatu zituen, alderdi horretako hegal erradikal osoa eta balizko oposizio eskuindarra suntsitu zituen kideak hilez ([[Labana Luzeen Gaua|Labana luzeen gaua]], [[1933]]ko [[ekainaren 29]]an) eta, bere burua Alemaniako [[Führer]] izendatuz, bere gain hartu zituen aginte guztiak. Hitlerrek izugarrizko azkartasun eta erabakitasunez jokatu zuen aginpidea lortzeko. Hindenburg [[1934]]ko [[abuztuaren 2]]an hil zen. Ordu gutxiren buruan, Adolf Hitlerrek bere burua presidente izendatu zuen, era horretan bi karguak (estatuko eta gobernuko buruzagitzak) batuz. Hau Alemania Nazi edo Hirugarren Reicharen hasiera izan zen.
 
=== Funtzionarioen kontrola Alemania nazian ===
132. lerroa:
=== Kanpo politika ===
Kanpo politikaren alorrean, Hitlerrek [[Versaillesko Ituna|Versaillesko ituna]] erabat arbuiatu eta alemaniar guztiak Reich handi batean bildu ondoren, [[Ekialdeko Europa]]n inperio bat sortzea proposatzen zuen. Potentzia demokratikoek, aldiz, zein bere arazoetan murgildurik, ez zioten arreta handirik eman haren esanei, eta harropuzkeria hutsaltzat hartu zituzten. Iragarritakoak betetzen hasi zen Hitler ordea: [[1933]]an [[Nazioen Liga]]tik irten eta armaz hornitzeari ekin zion; [[1935]]ean, nahitaezko soldadutza berrezarri zuen; [[1936]]an, [[Rhin]]eko eskualde desmilitarizatua okupatu zuen, eta gomendatu zion [[Hermann Göring]]i ezinbestekoa jotzen zuen gerra irabazi ahal izateko ekonomia sistema prestatu eta puntuan jar zezan. Hitlerren erretorika inperialistak kutsatuta, ordura arte nahiko neurritsu portatu bazen ere, [[Etiopia]]ren konkistari ekin zion [[Benito Mussolini|Mussolinik]]k 1935eko urrian. Azkenik, [[1936]]ko urrian, [[Antikomintern Ituna]] sinatu zutenean gauzatu zen diktadore faxisten arteko Berlin-Erroma-Tokio ardatza.
 
Ez etengabeko probokazioek, ez erretolika gerrazaleak, ez zuten erantzun irmorik izan. Nazioen Liga erasotzaileak moralki gaitzestera mugatu zen. Euren artean zatituta, ekonomia arazo larrietan murgildurik eta nor bere etxeko gizarte polarizazio geroz eta larriagoak kezkatuta, potentzia demokratikoek ez zuten zirkinik egin. [[Erresuma Batua]], zeinak uste baitzuen gerra ondoko itunak zorrotzegiak eta bidegabeak izan zirela, ez zen fio [[Frantzia]]ren benetako asmoez. Frantziak, bakartua ez geratzearren, [[Polonia]]rekin eta [[Txekoslovakia]]rekin zituen hizarmenak sendotu zituen. Bien bitartean, Europako eskuin muturra ez zen aspertzen Hitlerren erretorika antisobietarra txalotzen, eta langabezia eta ordena kontrolatzeko hark erakutsitako eraginkortasuna miresgarria iruditzen zitzaion.
 
[[Espainiako Gerra ZibilZibila|Espainiako Gerra Zibilean]]ean ([[1936]]-[[1939|39]]) argi eta garbi geratu zen Europako potentzia demokratikoen adore falta, ez baitzuten ezertxo ere egin legezko [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublikako]] gobernuaren alde, potentzia faszistek lotsagabeki Francoren ''altxatuei'' laguntzen zieten arren. Frantsesen eta britainiarren jarrera zalantzatsuak harropuztuta, Hitlerrek beste atzaparkada bat eman zuen [[1938]]an. Martxoan, III. Reichak [[Austria]] beretu zuen indarrez. Kontuan izan behar da, ezen, [[1919]]an [[Austria-Hungariako Inperioa|Habsburgotarren inperioa]] desegin zenetik, Austriak ez zuela nazio nortasun zehatzik, nahiz eta kultura aldetik germaniar munduko kide izan.
[[Fitxategi:Bundesarchiv Bild 146-1970-005-28, Anschluss sudetendeutscher Gebiete.jpg|thumb|right|280px|1938ko urriak 9: Alemaniar tropak [[Žatec|Saazen]] ([[Txekoslovakia]]) sartzen.]]
 
=== Txekoslovakiaren inbasioa ===
Txekoslovakia kultura handiko herrialdea zen, oparoa eta industrializatua, gutxiengoen eskubideak errespetatzen zituen ekialdeko Europako herrialde demokratiko bakarra. Hain zuzen ere, [[Sudeteak|Sudeteetan]] bizi ziren hiru milioi aleman hiztun hartu zituen Hitlerrek aitzakiatzat III. Reicharen mugak zabaltzeko. 1938ko irailaren 29an Erresuma Batua, Frantzia, Italia eta Alemaniako gobernuburuek [[Municheko BiltzarraKonferentzia|Municheko Ituna]] sinatu zuten, zeinaren indarrez, Hitlerren hedazaletasunaren mende utzi baitzen Txekoslovakia. Itun hori amore emate lotsagarri gisa pasa da historiara. [[Edvard Beneš]]en gobernuaren erresistentzia adoretsuak –ez baitzen kikildu etengabeko indar erakustaldien aurrean–, ez zuen ordea inolako oihartzunik izan mendebaldeko herrialde demokratikoetan.
 
Frantzia eta Erresuma Batua ez zeuden gerra bati ekiteko prest Txekoslovakia aldezteagatik. Uste izan zuten Sudeteak beretzearekin etsiko zuela Hitlerrek. Baina ez zuten asmatu. [[1939]]ko martxoan ez zen jada Txekoslovakiarik: [[Txekia]]ko partea [[Bohemia]] eta [[Moravia]]ko alemaniar babes-herri bilakatu zen, eta [[Eslovakia]] Berlinen mendeko ''estatu txotxongiloa'' zen. Hil hori amaitzerako Hitlerren gudarosteak [[Klaipėda|Memel]] [[lituania]]r hiria okupatu zuen. Hurrengo hilean (1939ko [[apirilaren 7]]an) [[Benito Mussolini|Mussolinik]]k [[Albania]] hartu zuen mendean.
 
=== Poloniaren inbasioa ===
Txekoslovakiako krisialdiak argi erakutsi zuen Alemania naziaren lurralde anbizioak [[Versaillesko Ituna]] berrikustera baino askoz haratago heltzen zirela. Frantziak eta Erresuma Batuak, Hitlerren handinahikeria neurrigabeaz eta gerraren ezinbestekotasunaz oharturik azkenean, biek bat egitea eta armatze egitarauak bizkortzea erabaki zuten. Horregatik, [[Gdańsk|Danzig]] beretzeko asmoak zituela iragarri zuenean III. Reichak –[[Nazioen Liga]]ren babespeko hiri librea zen, nahiz eta biztanleak alemaniarrak izan–, Frantzia eta Erresuma Batuko diplomaziak [[Polonia]]ren alde agertu ziren.
 
Hitler harri eta zur geratu zen, ez batzuen espero mendebaldeko potentzia demokratikoak diktadura militar, elizazale eta guztiz atzerakoi batek gobernatzen zuen lurralde haren alde ateratzerik. Kontuan hartu behar da, gainera, alde guztietatik arerioz inguratutako lurraldea zela, defenditzen guztiz zaila, beraz. Abuztuaren 23an, aurpegiko azalaren gogorra erakutsiz, [[Molotov-Ribbentrop ituna]] izenpetu zuen Hitlerrek [[Iosif Stalin|Stalinekin]]ekin. Haren bitartez, Polonia erdibanatu zuten eta Alemaniak [[Herrialde Baltikoak|Errepublika BaltikoBaltikoetan]]etan [[Sobietarsobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|sobietarren]] eragina onartu zuen. Bi aldetatik harrapatuko zuten beldurrik gabe, eta uste izanik mendebaldeko potentziek atzera egingo zutela azkeneko orduan, diktadore naziak Polonia okupatzeko agindua eman zuen. Baina oraingoan huts egin zuen. [[1939]]ko [[irailaren 1]]ean hasi zen [[Bigarren Mundu Gerra]].
=== Bigarren Mundu Gerra ===
==== Blitzkrieg ====
Alemaniak [[Tximista Gerra|Blitzkrieg]] edo ''tximista-gerra'' sistema erabili zuen gerra hasieran. Lehen mailako berrikuntza militarra izan zen hura, Alemaniak beste herrialdeei buruz zuen arma desberdintasuna gainditzeko modukoa. Etsaiaren frontean bidea egiteko, arma guztiek batera aritu behar zuten. Behin bidea eginda zegoenean, kamioietan eta [[tanke|gudu orga]] blindatuetan etsaiaren atzealderaino iritsi behar zen. [[Infanteria]]k, bitartean, alboak defenditzen zituen eta hegazkinek etsaien hegazkinei eta komunikabideei erasotzen zieten.
 
1939ko irailaren 1ean, alemaniar gudarostea [[Polonia]]n sartu zen, eta hilabete batean erabat menderatu zuen herrialde hura. [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESB]], berriz, ekialdetik sartu zen, [[Molotov-Ribbentrop ituna|germaniar-errusiar hitzarmenean]] hitzartutakoaren arabera. Handik hilabetera, [[Armada Gorria]]k [[Finlandia]] hartu zuen. Baina gudaroste hark zailtasun handiak izan zituen lurralde guztia menderatzeko (200.000 lagun hil ziren [[Neguko Gerra]]n). Bien bitartean, Alemania [[Norvegia]]n eta [[Danimarka]]n sartu zen.
 
==== Europako konkista ====
[[Fitxategi:Bundesarchiv Bild 183-L05487, Paris, Avenue Foch, Siegesparade.jpg|thumb|left|250px|1940ko ekainak 14: alemaniar osteak [[Parisko Garaipen Arkua]]ren ondoan desfilatzen.]]
[[1940]]ko [[maiatzaren 10]]ean alemaniarrek [[HerbehereHerbehereak|Herbehereetako]]etako inbasioa hasi zuten (astebetean amaitu zuten), eta ondoren Belgikarekin jarraitu zuten. Britainiar espedizioa eta gudaroste frantsesaren parte bat erabat bakarturik gelditzeko arriskuan egon ziren, baina Führerak erasoa uzteko agindu zuen eta 350.000 soldadu eraman ahal izan ziren [[Ingalaterra]]ra.
 
[[Ekainaren 5]]ean Alemaniak [[Frantzia]]ren kontrako erasoa hasi zuen. Frantzia, ordurako, oso ahul zegoen, lan handia egin baitzuen Herbehereak eta Belgika babesten (30 [[Dibisio militar|dibisio]] galdu zituen). Ekainaren 14an alemaniar gudarostea [[Paris]]en sartu zen. Handik bi egunera gobernu frantsesak agintea utzi zuen eta [[Philippe Pétain|Pétain]] mariskala jarri zen gobernuburu. Pétainek bake hitzarmena izenpetu zuen Alemaniarekin. Armistizio haren arabera, Frantzia bitan banatuta gelditu zen: iparraldea eta [[AtlantikoOzeano Atlantikoa|Atlantikoaren]]aren kostaldetik hasi eta [[PirinioPirinioak|Pirinioetarainoko]]etarainoko partea alemanen esku gelditu zen, eta lurraldearen gainerako zatia eta koloniak, berriz, Pétainen gobernuaren mende gelditu ziren. Aldi berean, [[Charles de Gaulle|De Gaulle]] jeneralak erresistentzia antolatzeko deia egin zuen [[Londres]]tik eta ''[[Frantziar Indar Askeak|Frantzia askea]]'' sortu zuen.
 
Hortaz, Ingalaterra bakarrik gelditu zen alemanen kontra. Une horretatik aurrera [[Ingalaterrako Gudua]] hasi zen. Hainbat astetan zehar (1940ko uztailetik aurrera) borrokaldi ugari izan ziren airean, eta hainbat hiri bonbardatu ziren, baina alemaniar abiazioak (Luftwafe) bere asmoa bertan behera utzi behar izan zuen azkenean.
 
[[Fitxategi:El Alamein 1942 - British infantry.jpg|thumb|right|250px|Britainiar soldaduak [[El-Alameingo bigarren gudua]]n (1942ko urriak 24).]]
[[MediterraneoMediterraneoa]]arenren ekialdean, [[Italia]]k [[Grezia]]ren kontrako saioa egin zuen ''tximista-gerraren'' eskema jarraitzeko asmotan, baina ez zuten eraso ondo prestatu eta, nahi gabe, Alemaniari bidea zabaldu zioten. Alemaniarrek [[Balkanak]] (Grezia, [[Jugoslaviako Erresuma|Jugoslavia]] eta [[Kreta]]) konkistatu zituzten. Dena dela, soldadu alemaniar asko hil ziren borroka hartan, batez ere, paraxutistak.
 
Afrikaren iparraldeari dagokionez, britainiarrak eta italiarrak elkarren kontra borrokatu ziren, [[Libia]] eta [[Ekialdeko Afrika]] menderatu nahi baitzituzten. Hitlerrek, italiarren porrotak ikusirik, inguru hartara [[Erwin Rommel|Rommelen]] [[Afrika Korps]] taldea bidaltzea erabaki zuen. Hiru urtez luzatu zen borroka lurralde hartan, basamortuan hain zuzen (Libia eta [[Egipto]]). Hainbat eraso eta kontraerasoren ondoren, [[Bernard Montgomery]] britainiar militarrak Rommel garaitu zuen [[El-Alameingo bigarren gudua|El Alameinen]] ([[1942]]ko urriak 23-30). Hala eta guztiz ere, [[Iparraldeko Afrika]]n ziren oste alemanak ez ziren [[1943]]ko [[maiatzaren 7]] arte errenditu. [[Aliatuak]] (ipar amerikarrak, bereziki) [[Casablanca]]n, [[Oran]]en eta [[Aljer]]ren (1942ko azaroak 8) lehorreratu zirenean, eta britainiarrek Afrika Korps garaitu zutenean, alemaniarrek utzi egin behar izan zuten inguru hura. Horrenbestez, Afrikaren iparraldea aliatuentzat [[Hegoaldeko Europa]]ko kontraerasorako abiapuntua bihurtu zen.
172. lerroa:
==== Errusiako inbasioa ====
 
1941eko [[ekainaren 22]]an [[Wehrmacht]]ak [[SobietSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobiet Batasunaren]]ren inbasioa hasi zuen. ''[[Bizargorri Operazioa]]'' deitu zitzaion eraso hari. Alemaniarrek eta sobietarrek aurretik hitzarmen bat izenpetua zuten. Hitlerrek, horrenbestez, ez zuen bi fronteen artean gerrarik izaterik nahi, baina zenbait arrazoirengatik Führerak inbasioaren bideari ekitea erabaki zuen azkenik. Sei milioi soldaduk parte hartu zuten gudu hartan. Hilabete igaro zenerako alemaniarrak [[Mosku]]tik 350 kilometrora zeuden. Baina Armada Gorriaren erresistentzia zela eta, Hitlerrek eta bere jeneralek aurrera ez jarraitzea erabaki zuten, harik eta iparraldean eta hegoaldean zuten erresistentzia erabat garbitu arte. Erdialdeko erasoari azaroaren 15ean ekin zioten, negua hasita zela. Bi astetan Moskutik 35 kilometrora iritsi ziren alemaniarrak. 1941. urtea amaitu aurretik, Alemaniak bi etsai nagusi zituen, beraz: Ingalaterra eta SESB.
 
1942ko urtarriletik aurrera errusiako fronte osoan sobietarrek kontraerasoa hasi, eta udaberrira arte iraun zuten, alegia, alemaniarrek aurrea hartu zieten arte. [[Stalingradeko gudua]] (1942ko abuztutik 1943ko otsailera), [[Volga|Volga ibaiaibaiaren]]ren mendebaldeko ertzean, izan zen fronte hartako gudu handiena. Bigarren mailako gune estrategikoa bazen ere, bataila hark goitik behera aldatu zuen Bigarren Mundu Gerra: alemaniarrek lehenengo galera handia izan zuten, eta galera horrez gainera hondamenak izan zituen iparraldeko Afrikan eta Atlantikoan ere. Une horretatik aurrera aliatuak izan ziren gerraren gidari.
 
==== Aliatuen garaipena ====
[[Casablancako konferentzia]]ren ondoren (1943ko urtarrila), gerra goitik behera aldatu zen Europan. Biltzar hartan Aliatuek Europari Italian barrena eraso egitea erabaki zuten. Helburu hori iristeko, [[Sizilia]]tik sartu eta [[Italiar penintsula|Italiako penintsula]] okupatu zuten 1943. urteko uda eta 1944ko uda bitartean. Irailaren 3an [[Benito Mussolini|Mussoliniren]]ren ordez, [[Pietro Badoglio]] jarri zen aginpidean. Aldaketa horri erantzuteko, alemaniarrak Italia okupatzen saiatu ziren. Nahiz eta aliatuek alemaniarrek baino baliabide eta indar gehiago zuten, aliatuek urtebete behar izan zuten alemaniarrak handik botatzeko. Baina, ordurako, Europaren Atlantiko aldeko fronteak Italiakoak baino garrantzi handiagoa zuen.
 
[[Fitxategi:SFP 186 - Flug ueber Berlin.ogv|thumb|right|250px|[[Berlin]] suntsitua. 1945eko uztailean [[Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada|USAFek]] egindako filmazioa.]]
Amerrikarren eta britainiarren arteko tirabirek, bestalde, Frantziaren mendebaldea erasotzeko saioak atzeratu zituzten berriz ere. 1944ko ekainaren 6an hasi zen [[Normandiako Lehorreratzea|Normandiako lehorreratzea]]. Lehenengo egunean 150.000 soldadutik gora bidali ziren [[Normandia]]ra. Lehorreratze hari esker, Paris alemaniarren mendetik libre gelditu zen abuztuaren 25ean.
 
Aliatuek mendebalderantz eta, batez ere, ekialderantz jarraitu zuten. [[Belgika]] eta [[Luxenburgo]] askatu zituzten hurrena. [[Berlin]]a iristeko saioek, ordea, zenbait hilabeteko etena izan zuten, eta alaituek [[Rhin|Rhin ibaiaibaiaren]]ren ertzean gelditu behar izan zuten. Alemania 1944ko abenduan [[Ardenak]] mendialdea erasotzen saiatu zen ([[Ardenetako gudua]]), baina alferrekoa izan zen ahalegin hura. 1945eko martxoan aliatuek Rhin zeharkatu zuten, eta apirilaren 25ean sobietarrekin egin zuten topo [[Elba (ibaia)|Elba ibaian]]n: Alemania bitan zatiturik gelditu zen.
 
Errusiako frontean, Stalingradeko guduaren ondoren, hainbat mugimendu izan ziren hegoaldeko alderdian. Mugimendu haiek [[Kurskeko gudua]]rekin amaitu ziren, 1943ko ekainean. Kurskeko gudua gerrako handienetakoa izan zen (900.000 soldadu alemaniar, historian izan den [[tanke|gudu orga]] multzo handiena). Azkenik, sobietarrak irten zen garaile. 1944. urtean zehar sobietarrak, poliki-poliki, mendebalderanzko lurraldeak hartu zituzten. 1945eko apirilaren 25ean sobietarrak Berlinen sartu ziren, eta Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen. Maiatzaren 7an Alemaniak errendizioa hitzartu zuen, eta hala amaitu zen Bigarren Mundu Gerra Europan.
 
=== Holokaustoa ===
[[Fitxategi:Buchenwald Slave Laborers Liberation.jpg|thumb|left|280px|[[Buchenwald]] [[kontzentrazio-esparru]]ko gatibuak, askatuak izan ziren egunean (1945eko apirilak 16).]]
Hitlerrek eta [[nazionalsozialismo]]ak muturreko alderdietara eraman zituzten [[arrazismo]]a eta [[antisemitismo]]a. Arrazen inguruko teoriak [[XVIII. mendemendea]]arenren bukaeran jaio ziren, baina [[XIX. mendemendea]]arenren bukaeratik aurrera teoria horiek arrazismo bihurtu ziren, [[Joseph Arthur Gobineau|Gobineau]] eta [[Georges Vacher de Lapouge|Lapougeren]] baieztapenen bidez.
 
Hitlerrek antisemitismoaren premisak ideologia politiko gisa zehaztu zituen ''[[Mein Kampf]]'' liburuan, eta alderdi nazionalsozialistaren programako laugarren puntuan argi eta garbi esan zuen ''judu bat bera ere ez da (alemaniar) nazioko kide izango''. Horrenbestez, 1933an aginpidera iritsi zenetik eta gerra hasi zen arte, [[judu]]ek presio ekonomiko eta fisikoa jasan behar izan zuten, eta Alemaniatik irtetera behartu zituzten. Beren ondasunak eta eskubideak kendu zizkieten, eraso egin zieten eta seinalatu egin zituzten, eta lehenengo [[kontzentrazio -esparru|kontzentrazio esparruetara]]etara eraman zituzten aurkari politikoekin batera (etsai politikoak ziren gehiengoa hasieran). Garai hartakoak dira Dachau, Oranienburg, Ravensbrück edo [[Mauthausen-Gusen kontzentrazio-esparrua|Mauthausengo]] kontzentrazio esparruak.
 
Gerra hasi zenean kontzentrazio esparruen kopuruak gora egin zuen, gero eta preso gehiago hartzen baitzituzten. Errepresioa gogortu egin zen, eta judu, [[ijito]], homosexual, gaixo eta etsai politikoak atxilotu zituzten. Juduei dagokionez, edo [[ghetto]]etan biltzen zituzten ([[Łódź|Lodz]], [[Varsovia]]…), edo atzerrira bidaltzen zituzten bestela. Baina aldi latzena [[WannseeWannseeko BileraKonferentzia|Wannsee Konferentziaren]] ondoren hasi zen (1942ko urtarrila), agintari naziek ''[[Holokaustoa|Azken KonponbideKonponbidea]]a'' bilatzea erabaki zutenean, alegia, Europako judu guztiak era sistematikoan hiltzea ([[Gas ganbera|gas ganberetan]] eta errausketa labeetan). 1941ean, Errusiako inbasioaren garaian, polizia bereziek milioika lagun hil zituzten ([[WilhemWilhelm Keitel|Keitel mariskalaren]] ''Nacht un Nebel'' –Gaua eta Lainoa– dekretuak babesturik).
 
Kontzentrazio esparruen sistema, bizitzeko baldintza gogor eta atxilotuak lekuz aldatzea eta sistematikoki desagertaraztearekin bospasei milioi judu hil zituzten. Horiez gainera, lau milioi ijito (europar ijitoen herena) eta ia ehun mila buruko gaixo. Hil zituzten juduetatik erdiak poloniarrak ziren, eta ehuneko hamarrera jaitsi zen judu kopurua.