«Kataluniako Batasun Demokratikoa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
| webgunea = www.unio.cat
}}
'''Kataluniako Batasun Demokratikoa''' ('''UDC''', {{lang-ca|Unió Democràtica de Catalunya}}) [[Katalunia]]ko alderdi politiko abertzale eta [[kristau demokrazia|kristau-demokrata]] (edo, beraien hitzetan, "sozial-kristaua") da. [[1931]]ko [[azaroaren 7]]an sortu zen eta [[1978]]tik [[Konbergentzia eta Batasuna|Convergencia i Unio]] koalizioko kide da, [[Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa]] alderdiarekin batera. Alderdiko buru eta ordezkari garrantzitsuena [[Josep Antoni Duran i Lleida]] da [[1987]]tik. 16.000 afiliatu ditu.
 
== Historia ==
[[1931]]ko [[azaroaren 7]]an ''El Matí'' egunkarian kaleratutako manifestu baten sinatzaileek alderdi katalanista eta demokratiko bat sortzeko erabakia hartu zuten, [[kristautasun]]aren printzipioetan oinarrituta. Josep O. Anguera, Pere Arderiu, Xavier Aragó, Pere Aragai, Esteve Farré, Josep M. Farré, Àngel Grau, Joan Guinart, Josep M. Modolell, Àngel Morera, Manuel Pugués, Pau Romeva i Ferrer, Joan Baptista Roca i Caball, Maurici Serrahima i Bofill, Ramon Sunyer, Manuel Thió, Ramon Trinxet, Lluís Vila i d'Abadal eta Josep Vilaplana izan ziren sinatzaileak. Gehienak alderdi eskuindar tradizionalistetatik zetozen, alderdi hauek Kataluniako estatutuaren aurka hartutako erabakiarekin bat egiten ez zutelako. Beste batzuk ezkerreko taldeetatik zetozen, hauek hartutako erabaki batzuk erlijio askatasunaren aurkakoak zirela uste zutelako.
 
[[Espainiako Bigarren Errepublika]] garaian [[Espainiako Gorteak|Gorte Orokorretan]] diputatu bat izan zuen, [[Manuel Carrasco i Formiguera]], eta beste diputatu bat [[Kataluniako Parlamentua]]n, Pau Romeva i Ferrer. [[Espainiako Gerra Zibila]] lehertu zenean, Errepublikari leial iraun zion, nahiz eta bere ideologia kristau-demokrata zela eta Espainiako eta Kataluniako gobernuekin desadostasun nabariak izan. Gerrako bi bandoen areriotasuna izan zuen, bai matxinatuena (Kataluniaren eskubideak eta autonomia defendatzen zituelako) baita errepublikar batzuena ere (joera kontserbadorea zuenez, zenbait talde anarkisten jo-puntuan zegoen eta militante batzuk erail zituzten). [[Manuel Irujo]] jeltzalearekin harreman estua izan zuten alderdi honetako kideek, eta Espainiako Errepublikaren eta [[Egoitza Santua|Aulki SantuSantuaren]]aren arteko harremanak hobetzen saiatu ziren.
 
[[Frankismo]] garaian, alderdi demokratiko guztiak bezala, debekatuta egon zen eta buruzagi gehienak erbestera joan behar izan zuten. 1940ko hamarkadan zehar, alderdia klandestinitatean berregituratzeko saioak izan ziren, baina gehienbat kultura eta [[katalanakatalan|hizkuntza]] berreskuratzeko ikastaro eta mintzaldiak ematera mugatu ziren (klandestinitatean, beti ere). Kataluniako oposizio demokratikoarekin batera, hainbat elkarte klandestinotan parte hartu zuen. Erbestean, Espainiako oposizio demokratikoko zenbait kiderekin batera ''Equipo Demócrata Cristiano del Estado Español'' taldea sortu zuen eta Internazional Kristau Demokratan sartu zen.
 
[[1977ko EspainiarEspainiako Hauteskundehauteskunde Orokorrakorokorrak|1977ko Espainiako Hauteskundeetan]] [[Centre Catalá]] taldearekin batera aurkeztu zen Unió del Centre i la Democràcia Cristiana de Catalunya koalizioan eta 2 diputatu lortu zituzten. 1978an Anton Cañellas i Balcells diputatuak alderdia utzi zuen, Centristes de Catalunya sortzeko ([[UCDZentro Demokratikoaren Batasuna|UCDrekin]]rekin koalizioan aurkeztuko zena). [[1979]]tik aurrera, [[Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa]] alderdiarekin batera Convergència i Unió koalizioa sortu zuen eta ordutik koalizio horretan aurkeztu izan da hauteskundeetara.
 
== Kanpo loturak ==
252.705

edits