Eskualduna (aldizkaria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
'''''Eskualduna''''' [[Baiona]]ko aldizkari elebiduna izan zen, [[euskara]]z eta [[frantses]]ez. [[1887]]an sortu zen, hautagai "xuri" (eskuindar) baten alde egiteko eta ''[[Le Réveil Basque]]'' egunkari errepublikar elebidunari irakurleak kentzeko xedearekin. [[Louis Etxeberri]], [[1901]] arte ''Eskualduna''ko zuzendari eta [[1903]] arte jabea, halaber diputatu ''xuria'' zen. ''Le Réveil Basque''ko burua, berriz, Berdoly izeneko diputatu ''gorria'' zen.
 
Urte hartako [[martxoaren 15]]ean kaleratu zen lehen zenbakia: orduz geroztik, erlijio katolikoa, familia eta laborantza izan zituen oinarri ideologikoak, eta arrakasta handia izan zuen [[Ipar Euskal Herria]]n. [[Frantzia]]ko eredu [[errepublika]]r eta [[laiko (argipena)|laikoaren]]aren aurka kokatzen zen eta euskara, fedea eta erregionalismoaren alde. Aldizkari [[abertzaleabertzaletasun|abertzalea]]a zen; ez, ordea, [[eusko abertzaleabertzaletasun|eusko abertzalea]]a, osoki frantses abertzalea baizik, bere aldaera tradiziozale eta konfesionalean. [[Louis Etxeberri]] eta [[Jean Hiriart-Urruti|Jean Hiriart Urruti]] izan ziren ''Eskualduna''ko zuzendari nagusiak, hainbat urtetan.
 
''Eskualduna''n ikasi zuten idazten Iparraldeko garai hartako idazle gehienek, eta beren artikuluekin euskal kazetaritzaren lehen oinarriak paratu zituzten, ordu arte euskaraz inoiz ukitu gabeko hainbat gai jorratuz. [[Jean Etxepare Bidegorri]] medikuaren kronikak eta kontakizunak euskal literatura modernoaren lehen hastapenak izan ziren, estilo eta gai aldetik. [[1914]]-[[1918]] urteen artean, Etxepare medikuaren, [[Jean Elizalde|Jean Elizalde ''Zerbitzari''ren]] eta [[Jean Saint-Pierre]]n artikuluak argitaratu ziren [[Lehen Mundu Gerra]]z, batzuetan frontetik bertatik idatziak.
 
[[1936]]-[[1939]] bitartean, [[Hego Euskal Herria]] nozitzen ari zen [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|gerraren]] aurrean, [[Frankismo|frankisten]] alde aritu zen buru-belarri, [[Ipar Euskal HerriHerria|Ipar Euskal Herriko]]ko hautetsi eta hedabide gehienak bezalaxe.<ref>[[Josu Chueca|Josu CHUECA INTXUSTA]]: [http://www.argia.com/argia-astekaria/2183/jean-ybarnegaray «Jean Ybarnegaray: Euskaldunen aterpea suntsitu zuen faxista»], ''Argia'', 2183. zenbakia, 2009-05-10.</ref>
 
[[1941]]az geroztik, [[Vichyko gobernua]]ren alde egin zuen agerkariak, eta epe horretan [[nazinazionalsozialismo|nazismoaren]]smoaren aldeko idazkiak argitaratu zituen. [[1944]]an aliatuek alemaniarrak garaitu ostean, frantziar agintari berriek ''Eskualduna'' itxi zuten, kolaborazionista izateagatik. [[Piarres Lafitte]]k zuzenduriko ''[[Herria]]'' aldizkariak hartu zion lekukoa [[Iparralde]]ko euskal kazetaritzan; gaur egun ere, [[Baiona]]n argitaratzen da.
 
== Erreferentziak ==