'''Mateoren Ebanjelioa''' [[Kristo|Jesu KristoKristoren]]ren bizitza eta eginak kontatzen dituzten lau [[ebanjelio]] kanonikoetakoa da. Jesusen zuhaitz genealogikoa, jaiotza harrigarria, haurtzaroa, bataioa, tentaldia, irakaspenak, heriotza eta biztuera kontatzen ditu. Ebanjelioaren amaieran azaltzen da Jesusek [[apostolu]] eta bere ikasleei emandako agindua: ''Zoazte eta egin itzazue ikasleak herrialde guztietan.''
[[Agustin Hiponakoa|San AgustinAgustinen]]en tradizioaren arabera, ebanjelio hau kanoniko guztietatik zaharrena da eta Jesusen ikasle eta apostolu [[Mateo (apostolua)|Mateok]] idatzi zuen. Horregatik [[Biblia]] gehienetan lehenengo agertzen da. Hala ere, aditu gehienen iritziz Mateoren ebanjelioa [[Markoren Ebanjelioa|Markorenaren]] ondoren idatzi zen, neurri batean azken hau oinarri hartuz.
Mateoren ebanjelioa hasieran [[arameoaramera|arameoz]]z idatzi zela diote adituek, baina aurkitu izan den bertsiorik zaharrena [[grekogreziera|grekoz]]z idatzia da. Mateok, gehienbat, bere ebanjelioa [[judaismo]]tik zetozen kristauengan pentsatuz idatzi zuen. Izan ere, ugariak dira idazle honek darabiltzan [[Itun ZaharZaharra|Itun Zaharreko]]reko pasarteak profetek Israelgo herriari esandakoak Jesusengan bete direla eta hau benetako [[Mesias]] dela adierazteko.