Georges-Jean Arnaud: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 6 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q2708564 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
6. lerroa:
Idazle herrikoitzat hartzen da Arnaud. Oso idazle oparoa izan da, laurehun liburutik gora argitaratu ditu, eta genero guztiekin saiatu da: polizia-liburuak, espioiak, abenturak, fantasia, zientzia-fikzioa, erotismoa eta baita lan historikoak ere.
 
Arnauden lehenengo liburuetan nabarmena da [[Georges Simenon]]en eragina, baina Arnaudek berehala hartu zuen bere bidea, bide berritzailea hain zuzen. Lehenengo [[polizia-eleberri]]ak lan burutsuak dira, inplikazio psikologikoekin eta egoera harrigarriekin. Baina 1965etik aurrera gauzak aldatu egin ziren, frantses gizartearen ikuspegi kritikoagoa azaldu baitzuen. Gai klasikoak landu zituen; hilketak (''Profil de mort'', ''La tribu des vieux enfants''), edo nortasunaren bilaketa, nortasun bikoitza duen emakume baten bidez (''Tel un fantôme''), edo gizon bat bere berdinaren aurrean jarrita (''Les Imposteurs''). Aldi berean, eleberri ekologikoak idatzi zituen, [[energia nuklear]]raren kontra (''L´Enfer du décor'', ''Brûlez-les tous'', ''La Dalle des maudits'') edo [[kimika]]-enpresa handien kontra (''Plein la vue''). Bestalde, kondenatu zituen [[frankismo]]a (''Tatouages''), [[nazismonazionalsozialismo|nazismoa]]a eta [[antisemitismo]]a (''Ils sont revenus''), [[Aljeriako gerra]] garaiko [[tortura]] (''Basse besogne''). Baina gai bat zuen Arnaudek maiteen, etxea hain zuzen ere (''Le Guet-apens'', ''Tendres termites'', ''La Maison piège'', ''Le Veilleur''). Arnauden azken gai nagusia ihesa da (''Le Pacte'', ''Maudit Blood'', ''La Vie truquée''). Polizia-liburuei dagokienez, berebiziko arrakasta izan zuen ''La Compagnie des glaces'' [[zientzia-fikzio]]ko sailarekin.
 
Hainbat sari jaso izan ditu bere ibilbide osoan. Pare bat aipatzearren, Kritikaren Mystère saria (1977) ''Enfantasme'' lanarengatik, eta, 1988an, Apollo saria ''La Compagnie des glaces'' lanarengatik.