Neutrino: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Neutrino physics lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Neutrinoak''' [[fermioi]] motako [[partikula subatomiko]]ak dira, [[karga elektriko]]rik gabeak eta 1/2ko [[espinspin|espina]]a dutenak. Duela urte batzuetatik, ordurarte pentsatzen zenaren aurka, masa dutela ezagutzen da, txikia baldin bada ere, eta neurtzen oso zaila da. Orain [[University College of London]]eko (UCL, [[Erresuma Batua]]) kosmologo talde batek neutrinoaren masa 0,28 [[elektronvolt]] baino gehiagokoa ez dela iragartzen du, [[hidrogeno]] [[atomo]] baten masaren mila milioigarren zatia baino gutxiago dena. Talde honen ondorioa [[galaxia]]k unibertsoan banatzen diren moduaren analisian oinarritzen da, eta zientzialari hauek diotenez, neutrinoaren masaren neurketarik zehatzena da. Gainera, gainontzeko partikulekin duen elkarreragina ia hutsa da eta beraz materia arrunta beroni ezertxo ere egin gabe zeharkatzen dute.
 
Neutrinoaren masak ondorio garrantzitsuak ditu [[partikulen fisikako eredu estandar]]rean, existitzen diren hiru neutrino moten artean ([[tau neutrino]]a, [[muoi neutrino]]a eta [[elektroi neutrino]]a) [[neutrinoen oszilazio]] deritzon fenomeno baten bidez eraldaketa gerta daitekeela esan nahi baitu.
 
Edozein kasutan, neutrinoek ez dituzte [[elkarreragin nuklear indartsu]]a eta [[elektromagnetismoerradiazio elektromagnetiko|elektromagnetikoa]] jasaten, baina bai [[grabitategrabitazio|grabitatea]]a eta [[elkarreragin nuklear ahul]]a.
 
== Neutrinoaren historia ==
44. lerroa:
Paulik masa zein energia neutrino izeneko partikula hipotetiko batek galdutako kopuruak gehituz desintegrazioan parte hartuko balu kontserbatuak izango zirela interpretatu zuen. Zoritxarrez, aurreikusitako partikulak oso iheskorra izan behar zuen, masarik eta kargarik gabea, eta elkarreragin nuklear indartsuak eragiten ez zuena, eta ondorioz garai hartako baliabideekin ez zegoen detektatzerik. Hau [[sekzio eraginkor]] oso txiki baten (<math>\sigma_{\mu} \sim 10^{-44} cm^2 </math>) emaitza zen. Ideia hau, ondorioz, 25 urtez baztertua geratu zen.
 
Izan ere, neutrino batek materiarekin elkarreragina izateko aukera oso txikia da. [[Argi-urte|Argi urte]] bateko (9,46 bilioi kilometro inguru) luzerako [[berun]]ezko bloke bat behar litzateke bloke hori zeharkatuko luketen neutrinoen erdia geldiarazteko.
 
[[1956]]an [[Clyde Cowman]]ek eta [[Frederick Reines]]ek neutrinoaren existentzia esperimentalki frogatu zuten. Ur purua segundoko 10<sup>18</sup> neutrinoko sorta batekin bonbakatuz egin zuten. Honen ondoriozko fotoi igortzea behatu zuten eta hala neutrinoaren existentzia frogatua geratu zen. Esperimentu honi [[neutrinoaren esperimentu]]a deritzo.
 
[[1987]]an [[Leon Max Lederman]], [[Melvin Schwartz]] eta [[Jack Steinberger]]rek beste bi neutrino motak aurkitu zituzten, [[tau (partikula)|tauoi]] eta [[muoi]] neutrinoak alegia.
 
{{commonskat}}