Bauhaus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
15. lerroa:
'''Bauhaus''' (osorik, Staatliche Bauhaus) arte-, diseinu- eta arkitektura-eskola bat izan zen, Walter Gropiusek sortua [[Weimar]]ren (Alemania) 1919n.
 
Gropius izan zen lehen zuzendaria, eta, geroago, [[Ludwig Mies van der Rohe|Mies van der Rohe]] arkitekto maisuak zuzendu zuen. 1933.ean [[nazinazionalsozialismo|naziekin]]ekin tratutan ibili zen Mies eskola itxia izan ez zedin; alabaina, azkenik itxi egin behar izan zuen naziek sortutako presio politiko eta ideologikoengatik.
 
Garai hartako zenbait artistak eman zuten eskola Bauhausen, hala nola [[Vasili Kandinski]], [[Piet Mondrian]], [[Paul Klee]] edo [[LaszloLászló Moholy-Nagy|Laszlo Moholy-Nagyk]]k.
 
== Historia ==
23. lerroa:
1919an, Walter Gropius arkitekto alemaniarrak arte- eta lanbide-institutu bat sortu zuen [[Weimar]]ren (Alemania), Bauhaus institutua, arte aplikatuen eskola baten eta akademia baten fusioz. Institutu berriaren programetan alde batera utzi ziren bai akademiaren tradizio historikoa bai lanbide-eskolaren [[manufaktura]]-metodologia. Bauhausek XIX. mendean artearen eta manufakturaren artean izan zen haustura gainditzeko ahalegina egin zuen, [[industria]]-produkzioaren arazoei aurre eginez, hala alderdi sozialean (manufakturaren kalitatea galtzea lan masifikatuan) nola alderdi espresiboan. Horrenbestez, hizkuntza komun bat eraikitzen saiatu zen, zeregin artistikoaren zuzeneko praktiken eta teknologia berrien eta gizabanakoaren behar fisiologiko eta psikologikoen azterketa metodologiko zehatzean oinarritua.
 
Europa osoko[[abangoardia (argipena)|abangoardiako]]ko artistak lotu zitzaizkion proiektuari, eta itzal handiko arkitekto, eskultore eta pintoreak aritu ziren Bauhausen irakasle: Johannes Itten, Lyonel Feininger, Adolf Meyer, Oskar Schlemmer, Vasili Kandinski, Laszlo Moholy-Nagy eta Paul Klee, besteak beste, Josef Albers eta Marcel Breuerez gainera, eskolan bertan ikasitakoak biak. Ikastaroak hiru urte eta sei hilabeteko iraupena zuen. Materialen gaitasunei eta lantze-prozesuen ezaugarriei buruzko irakaspenei eta esperimentazioei sinbologia formalari buruzko ikasgaiak (ikuspena, irudikapena, konposizioa) gehitu zitzaizkien, alor askotako esperimentazioak modu organiko batez sintesi batera ekartzeko, zeinaren azken buruko adierazpenak -hots, arkitekturak- arazo estrukturalak eta apaingarriak konpondu beharko zituen.
[[Fitxategi:Bauhaus Chair Breuer.png|thumb|left|200px|Wassily aulkia –B3 aulkia ere deitua–, [[Marcel Breuer]] arkitektoarena.]]
 
Eskolak bere lanak erakusketa, hitzaldi, ikuskizun, liburu eta manifestuen bidez zabaltzeko era berritzaileak ingurune akademikoaren eta Weimarreko [[burgesia]]ren etsaitasuna piztu zuen berehala. 1925ean [[boltxevismoboltxebike|boltxevismoz]]z akusatu zuten, eta [[Dessau-Roßlau|Dessaura]] aldatu behar izan zuen Bauhausek. Walter Gropiusek, bere lantegiko beste irakasle eta ikasleen laguntzarekin, bere egitarauaren estandar analitikoen neurrira ebakitako eraikin bat egiteko aukera izan zuen horrela, funtzioen arabera hiru multzo nagusitan banaturik eraikina: lantegiak, ikasleen etxebizitzak eta ikasgelak, eta, agintariek hala eskatuta, Dessauko institutu teknikoko ikasgelak.
 
Hiru eraikinok, desberdinak [[fatxada]]n, bolumenean eta garaieran, igarobide baten bidez komunikatu zituen bulegoen aldearekin, eta loturazko hegal apal baten bidez areto nagusiarekin, antzokiarekin eta tabernarekin, multzo angeluzuzen orekatu bat osatuz. Eraikin-multzoaren parterik ikusgarriena lantegien eraikina da, non [[hormigoi]]zko egitura kristalezko fatxada mehe batez estalia baitago hiru aldetan, eta [[altzairu]] beltzezko zerrenda meheen segida batez ildaskatua, halako eran non gorputz prismatikoak arinagoa eta gardenagoa ematen baitu. Eraikin hori ezinbesteko erreferentzia da Europako arrazionalismoaren historian: Bauhausen bilaketaren sintesi espresibo perfektua da.