Pixar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Pixaranimationstudios.jpg|thumb|right|250px|Pixar estudietako sarrera.]]
'''Pixar Animation Studios''' [[ordenagailu]] bidezko [[animazio]]ko film konpainia da, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] [[Kalifornia]]n kokatua. Pixarrek 24 [[Oscar Sariak|Oscar]] eskuratu ditu, baita 6 [[Urrezko Globo Sariak|Urrezko Globo]] eta 3 [[Grammy Sariak|Grammy]] ere, besteak beste. Haren filmek $6.3 bilioi lortu dituzte mundu osoan zehar.
 
Pixar [[1979]]an jaio zen, [[Lucasfilm]]-eko ordenagailu alorrean. [[Apple Inc.|Apple]] sortzailetakoa den [[Steve Jobs]]ek erosi zuen [[1986]]an, eta, [[Walt Disney Company]]k [[2006]]an.
 
Pixarrek 11 film egin ditu [[1995]]ean ''[[Toy Story]]'' plazaratu zenetik. Hurrengoak hauek izan dira: ''[[A Bug's Life]]'' ([[1998]]), ''[[Toy Story 2]]'' ([[1999]]), ''[[Monsters, Inc.]]'' ([[2001]]), ''[[Finding Nemo]]'' ([[2003]]), ''[[The Incredibles]]'' ([[2004]]), ''[[Cars]]'' ([[2006]]), ''[[Ratatolha|Ratatouille]]'' ([[2007]]), ''[[WALL-E]]'' ([[2008]]), [[Up]] ([[2009]]) eta ''[[Toy Story 3]]'' ([[2010]]). Guztiek arrakasta handia lortu dute, bai kritikarien bai ikusleen aldetik.
 
Oscar Sarietan [[Marrazki biziduneko film onenaren Oscar saria|Marrazki biziduneko film onenaren saria]] banatzen denez geroztik, [[2001]]etik aurrera alegia, Pixarren film guztiak izendatu dira sari horretarako, eta zazpik irabazi dute saria: ''Finding Nemo'', ''The Incredibles'', ''Ratatouille'', ''WALL-E'', eta ''Up''. Halaber, ''Up'' filmak [[Film onenaren Oscar Saria|Film onenaren Oscar sarirako]] izendapena jaso zuen, hura lortzen duen marrazki biziduneko bigarren filma, lehena ''Beauty and the Beast'' izan baitzen.