Ireki menu nagusia

Aldaketak

250 bytes added ,  Duela 4 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
| jaiotza data = [[1956]]ko [[urtarrilaren 3]]a</br>{{Adina|1956|1|3}}
| jaiotza hiria = {{USA}} [[Peekshill]], [[New York (estatua)|New York]]
| jaiotza herrialdea = [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuak]]
| heriotza data =
| heriotza hiria =
Mel Columcille Gerard Gibson aktorea, Hutton Gibson eta jaiotzez irlandarra den Anne Reilly Gibsonen semea da. [[Peekshill]]en jaio zen, [[New York (estatua)|New Yorken]], hamaika seme-alaben artean seigarrena izanik (bigarren semea). Melen anaia gazteetako bat ere aktorea da, [[Donal Gibson|Donal]]. Bere amona, aitaren aldetik, australiar opera abeslaria zen, [[Eva Mylott]]<ref>[http://www.wargs.com/other/gibson.html Ancestry of Mel Gibson]</ref>.
 
Gibsonen izenaren jatorria arakatuz, Mel izeneko V. mendeko saindu [[irlanda]]r batera ailegatuko gara, [[Ardagh]]eko elizatearen sortzailea. Bere bigarren izenak berriz, Saint Columcille [[irlandar]] sainduraino daramakigu<ref>Michael Dwyer, ''[[The Irish Times]]'' film critic, interviewed on [[Raidió Teilifís Éireann|RTÉ]] Radio 1's ''This week'' programme, August 6, 2006.</ref>. Columcille, [[Longfordeko konderria|Longford konderriko]] elizbarrutiaren izena da. Azken eliz-barruti honetan jaio eta hezi zen Anne Reilly, lanbidez neskamea. Hau dela eta, amaren aldetik Mel Gibsonek bi nazionalitate ditu: [[Ameriketako Estatu Batuak|estatubatuarra]] eta [[Irlandako Errepublika]]koa<ref>{{erreferentzia | url=http://www.people.com/people/article/0,,20178694,00.html |izenburua = Jonathan Rhys Meyers Crowned Best Actor in Ireland |egilea = Stephen M. Silverman |argitaletxea = [[People Magazine]]|sartze-data=2008-03-02}}</ref>.
 
Nahiz eta Hutton Gibson estatubatuar hiritarra izan, han jaio eta hezitu baitzen, [[1968]]an familia osoa [[Australia]]ra joan zen bizitzera. Huttonek lan ezbeharra zela eta, "New York Central Railroad"en aurkako judizial eskaera bat irabazi baitzuen zazpi egunetako epaiketa baten ondoren, [[1968]]ko [[otsailaren 14]]ean. Honenbestez, 145.000 dolarretako kalte-ordaina eman zioten<ref>Mel Gibson: Living Dangerously, Wensley Clarkson, Thunder's Mouth Press, New York, 1993, page 30.</ref>. Melek hamabi urte zituelarik familia [[Australia]]ra mugitu zen. Leku aldaketa honen zergatia Huttonen [[Vietnamgo gerraGerra|Vietnameko Gerratearen]] aurkako gaitzespena izan zen, Melen anaia zaharrenak guda honetan sartzeko kinka larrian egon baitziren<ref>{{erreferentzia | url = http://www.dallasobserver.com/2003-07-31/news/is-the-pope-catholic/ |izenburua = Is the Pope Catholic?|egilea = Wendy Grossman |argitaletxea = Dallas Observer |sartze-data = 2007-09-20}}</ref>. Huttonek [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] ematen ari ziren gizarte aldaketak ezmoralak bilakatzen ari zirelako ustea ere beste zergati aipagarri bat izan zen.
 
Mel Gibsonek, [[Congregation of Christian Brothers]]ko (Anai Kristauen Bilgunea) kideengandik jaso zuen heziketa eta batxilergoa, [[Wahroonga]] ([[Hego Gales Berria]]) herriko St. Leo ikastetxe katolikoan.
== Familia ==
[[Fitxategi:Mel Gibson 1990.jpg|thumb|right|275px|Mel Gibson [[1990]]. urtean.]]
[[1980]]ko [[ekainaren 7]]an Mel Gibson, Robyn Mooreekin ezkondu zen<ref>Mel Gibson: Living Dangerously, Wensley Clarkson, Thunder's Mouth Press, New York, 1993, page 125.</ref>, erizaina lanbidez. Biak bikotekidea bilatzeko zerbitzu baten bidez ezagutu ziren. Bikoteak zazpi seme-alaba ditu, alaba bat eta sei seme<ref>[http://www.shreveporttimes.com/article/20090426/NEWS01/904260331/1060 Jane Bokun :''" Kenny Wayne Shepherd highlights festival"'']</ref>: Hannah ([[1980]]), Edward eta Christian bikiak ([[1982]]), Willie ([[1985]]), Louis ([[1988]]), Milo ([[1990]]) eta Tommy ([[1999]]). Nahiz eta Gibson [[Katolizismo|Erromatar Katoliko]] erabateko sinisduna izan eta Robyn berriz [[Angliskanismo|anglikarra]], Gibsonek ez ditu emaztearen sineskerak baztertzen, bere esanetan "benetako maitasunak ez du mugarik ezagutzen". Gibsonek bere emaztea "[[Gibraltar]]reko Arroka da, ederragoa halere". Baina Melek "Extra Ecclesiam Nulla Salus" dotrina katolikoan ere sinisten du. Bere emazteari dotrina honek nola eragingo zion galdetu ziotenean, zera esan zuen: "Elizatik kanpo daudenentzat ez dago salbamendurik", (eta) nik hori sinisten dut. Nere emaztea [[santu|saindu]] bat da. Bera ni baino pertsona hobea da. Zintzoki esanda... berak errezatu egiten du, berak [[JaungoikoaJainko|Jaungoikoan]]n sinisten du, berak [[JesukristoJesus Nazaretekoa|Jesus]] ezagutzen du, berak guzti horretan sinisten du. Eta berak lor ez dezan ez litzateke justua izango; bera ni baino hobea da. Baina eserleku batetik eginiko aipamen bat da, eta ni esandakoarekin bat noa". Hannah Gibson, Melen alaba bakar eta zaharrenak, Kenny Wayne Shepherd musikariarekin ezkondu zen [[2006]]ko [[irailaren 16]]an<ref>{{erreferentzia |izenburua = Hannah Gibson marrying Shepherd |komunikabidea = CBS News |data = 2006-09-18 |url = http://www.showbuzz.cbsnews.com/stories/2006/09/18/people_milestones/main2020113.shtml}}</ref><ref>{{erreferentzia |url = http://www.people.com/people/article/0,,1535906,00.html |izenburua = Mel Gibson's Daughter Marries Guitarist |aldizkaria = People |data = 2006-09-18}}</ref>. Aurretik moja edo lekaime kontsakratu bilakatzea ere izatekotan egon zen, baina azkenik bere benetako bokazioa emaztea eta ama zela konturatu zen<ref>[https://www.nydailynews.com/archives/gossip/2002/09/18/2002-09-18_romantically__sellers_was_dr.html George Rush eta Joanna Molloy: Mel's catching hell]</ref>.
 
Hiru urteko banantzearen ondoren, [[2009]]ko [[apirilaren 13]]an Robyn Gibsonek dibortzioa sinatu zuen, arrazoi bezala konpondu ezinezko ezberdintasunak aipatu zituelarik<ref name="filed">{{erreferentzia |izenburua = Mel Gibson's Wife Files for Divorce |url = http://www.tmz.com/2009/04/13/mel-gibson-divorce/ |argitaletxea = TMZ.com |data = 2009-04-13 |sartze-data = 2009-04-13}}</ref>. Era berean, Gibson Bikoteak zera esan zuen: "Gure ezkontza bizian eta banakuntza unean zehar beti mantendu izan dugu geure familiaren pribatutasun eta osotasuna, eta etorkizunean ere honela jarduten jarraituko dugu."
== Erlijioa ==
 
Bere jarrera asko kontuan izanik, Gibson [[Elizaerromatar KatolikoEliza ErromatarraKatolikoa|katoliko erromatar]] tradizionalistatzat har genezake. [[2004]]an, ama zelulen ikerketetarako estatu finantzaketa publikoki kritikatu zuen, giza enbrioiaren klonazioa eta deuseztatzea barne zirela. [[2005]]eko [[martxoamartxo]]nan, [[Terri Schiavo]]k izandako eutanasiaren aurkako gaitzespen adierazpen bat kaleratu zuen, bere heriotza "estatuaren zigor bidezko hilketa" zela esanaz.<ref>[http://www.worldnetdaily.com/news/article.asp?ARTICLE_ID=43576 It's Modern Crucifixion]</ref>. Heriotza zigorraren alde dago, [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katoliko ErromatarraErromatarrak]]k egoera jakin batzuetan baimentzen baitu, baina [[Vatikanoko II. kontzilioa]]ren ondorengo [[Aita Santuasantu|Aita Santuak]]k ez dela oso justifikatua berretsi dute gaur egungo gizartean<ref>[http://www.vatican.va/archive/catechism/p3s2c2a5.htm#I Respect For Human Life]</ref>.
 
[[JaungoikoaJainko|Jaungoikoak]]k bere bidea erakusten diola adierazi du Gibsonek, batik-bat ''"[[The Passion of the Christ]]"'' filmaren inguruan. [[2003]]an [[The New Yorker]] aldizkariari zera esan zion: "Zeinuak badaude. Grazia zeinuak, honela deritzaie. Semaforo argia bezain ikusterraza da. Bing! Esan nahi dudana zera da, zu zeu hartzen zaituztela eta jada badakizula entzun eta jarraitu besterik ez daukazula egiterik."<ref name=usa2day> ''[http://www.usatoday.com/life/people/2006-07-31-gibson-remarks_x.htm Gibson's way with words]''; ''[[USA Today]]'' accessed [[August 3]]. [[2006]].</ref> Elizgizonen aurrean filma proiektatzen ari zen bitartean, [[Espiritu Santua]]k Gibson beraren bidez filma egiten ari zela aipatu zuen; "Nik trafikoa zuzendu besterik ez zuen egiten".<ref name=usa2day />
 
== Politika ==
[[Fitxategi:Mel Gibson taken July-28-2006.jpg|thumb|right|Mel Gibson 2006an]]
Nahiz eta Gibsonek bere burua inoiz ez duen [[Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi ErrepublikarraErrepublikanoa|Errepublikar]] kontserbatzaile gisara hartu, ''[[The Washington Times]]'' eta [[WorldNetDaily]] aldizkeriek honela aurkeztu nahi izan dute. Azken aldizkari honek, Errepublikar talde batek Gibson presidentegai bezala jarri nahi zuela ere argitaratu alderdi errepublikarraren barne hauteskundeetarako.<ref>[http://www.worldnetdaily.com/news/article.asp?ARTICLE_ID=43659 Mel Gibson Pushed for President]</ref>
 
Gibsonek [[Michael Moore]] zuzendariarekiko mirespena adierazi zuen ''[[Fahrenheit 9/11]]'' dokumentalean.<ref>[http://www.foxnews.com/story/0,2933,143924,00.html Moore, Gibson: I Love His Work]</ref>. Gibsonen ekoiztetxeak, [[Icon Productions]], Mooreen filmari babesa ematea erabakita zeukan, baina azkenean eta ustekabean Gibsonek bere eskubideak [[Miramax|Miramax Films]] ekoiztetxeari saldu zizkion. Mooren ustetan, "errepublikar goi-karguek" Mel Gibson estutuarazi egin zuten erabaki hori har zezan.<ref>[http://www.bostonphoenix.com/boston/movies/documents/03931494.asp Not so hot: Fahrenheit 9/11 is more smoke than fire]</ref>
 
[[1995]]eko [[uztail]]ean, [[Playboy]] aldizkarirako elkarrizketan batean, [[Bill Clinton]] [[Ameriketako Estatu Batuetako presidenteen zerrenda|presidenteak]] "behe mailako oportunista" bat zela aipatu zuen Gibsonek, bere hitzetan "norbaitek adierazten baitzion zer esan behar zuen". Gibsonek nabarmentzen zuenez eta beti ere bere ustetan, Clinton eta beste politikari talde batek Rhodes Dirulaguntzak (Rhodes Scholarship) lortu zituzten, guzti hau, Rhodeseko ikasleak "mundu maila berri" bat lortzeko helburuaz antolatutako trikimailu edo moda antzeko bat besterik ez zen izan. Hau [[marxismo]]a besterik ez zela azpimarratu zuelarik.<ref name=pb>Grobel, Lawrence, "Interview: Mel Gibson". ''[[Playboy]]''. July 1995. Vol. 42, No. 7, Pg. 51. Retrieved [[May 17]] [[2006]].</ref><ref>Wright, Tony. "[http://bulletin.ninemsn.com.au/bulletin/EdDesk.nsf/0/f77194e3cefc348dca256dbc0080d411?OpenDocument Dream candidate]" ''Ninemsn's The Bulletin.'' [[October 15]], [[2003]]. Retrieved [[May 17]], [[2006]].</ref>
 
==== [[Gallipoli (1981eko filma)|Gallipoli]] (1981) ====
[[Australia]]r gazte talde bat [[LehenengoLehen Mundu Gerra|Lehenego Gerrate Mundialaren]] frontera bidaltzen dute. Haietako bakoitzak beren etorkizuneko ilusio eta planak atzean uzten dituzte. Horietako bi, lasterketak eta gudalostearen bidez lagunak bilakatzen diren bi eliteko atleta dira. Patua [[Gallipoliko gudua]] da, [[turkia]]r goalostearen aurka borrokatu beharko duten lekua. Amaiera unkigarria du.
 
==== [[The Bounty]] (1984) ====
==== [[Braveheart]] (1995) ====
 
Mel Gibsonek interpretatu, zuzendu eta ekoiztutako filma ospetsua. [[William Wallace]]n kontakizun epikoa da. Wallace, [[Eskozia]]ko heroi, abertzale eta askatzailea izan zen. Eskoziar nazionalismoaren [[XIII. mendemendea|XIII. mendeko]]ko martiria. Zalatzarik gabe, [[XX. mendemendea|XX. mendeko]]ko Eskoziar nazionalismoaren itzalpean egindakoa lana dugu hau eta [[1990eko hamarkada]]ko filma historiko-epikoen berpizkundean eragin zuzenekoa. [[Eduardo I.a Ingalaterrakoa|Edward I.a Longhanks]] ("Anka luzea") Ingalaterrako erregearen gudaloste ankerren aurkako borrokak irudikatzen dizkigu filma honek, beti ere ezkoziar landa ederretan zehar. Gibson bera agertzen da paper nagusian eta [[Catherine McCormack]] aktoresa bere emazte gisa. Estatu Batuetako Zinema Akademiaren bost [[Oscaroscar SariaSariak|sari]] edo oscar irabazi zituen, horien artean [[Film onenaren Oscar Saria|filmarik onenarena]] eta [[Zuzendari onenaren Oscar Saria|zuzendarik onenarena]]. Kritikari askok [[Stirlingeko gudua|Stirlingeko borrokaren]] eszena, zinemaren historiako guda eszenen artetik onenetarikoa jotzen dute<ref>[http://www.cnn.com/2007/SHOWBIZ/Movies/03/29/movie.battles/ The best -- and worst -- movie battle scenes]</ref>. Filma honek "kutsu" antibritainiar edo antiingelesa zuelako esamesak ere zabaldu ziren estrenaldi garaian, batez ere [[Ingalaterra]]n. Esan beharrik ez dago [[Eskozia]]n oso ikusia izan zela.<ref>[http://awardsdatabase.oscars.org/ampas_awards/DisplayMain.jsp?curTime=1202336921014 Oscar 1995]</ref>
 
==== [[The Passion of the Christ]] (2004) ====
 
Estreinaldi unetik bertatik sekulako polemika piztu zuen filma honek, batez ere komunitate juduan (Gibson bera antisemitatzat aldarrikatu zutelarik), nagusiki filman zehar agertzen diren eszena oldarkorrengatik. Mel Gibsonek jadanik ohartarazia zuen, [[Jesus Nazaretekoa|Jesukristo]] pertsonaiaren inguruko historia guztiko filmarik errealistena filmatu nahi zuela.
 
==== [[Apocalypto]] (2006) ====
 
[[Maia zibilizazioa|Maiatar]]tar Inperioko garai urrunetan girotutako kontakizuna. Indar atzerritar baten erasoa dela eta, Maiatar zibilizioko kide batzuen izate idilikoa gogorki zapuzten denean. Gizon batek, beldurrak eta zapalkuntzak agintzen duten mundu baten zehar bidaia bati ekiten dio, zalantzazko amaiera bat izan du bere zain. Patuaren ezusteko baten ondorioz, eta bere emazte eta familiaren kezkaz, bere sortetxerako itzulera bidaia bat hasiko du, bere bizimodua babesteko senperren etsigarri batean.
 
== Filmografia ==
! '''Urtea''' || '''Saila''' || '''Filma''' || '''Emaitza'''
|-
|[[1995]]||'''[[Zuzendari onenaren Oscar Saria|Oscarra zuzendaritza onenari]]'''||'''[[Braveheart]]'''||'''Irabazlea'''
|-
|[[1995]]||'''[[Film onenaren Oscar Saria|Oscarra film onenari]]'''||'''[[Braveheart]]'''||'''Irabazlea'''
|-
|}
252.705

edits