252.705
edits
t (Removing Link FA template (handled by wikidata)) |
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen) |
||
'''Henri Matisse''' ([[Le Cateau-Cambrésis]], [[Nord-Pas-de-Calais]], [[1869]]ko [[abenduaren 31]] - [[Niza]], [[1954]]ko [[azaroaren 3]]a) [[frantzia]]r margolari, inprimatzaile eta delineatzailea izan zen.
[[XX.
== Biografia ==
Henri Matisse [[1869]]an jaio zen [[Le Cateau-Cambrésis]]en [[Frantzia]]n. [[1887]]an zuzenbide ikasketak hasi zituen [[Paris]]en. Apendizitis krisialdi bat izan zuenean hasi zen margozten lehen aldiz, eta bere hitzetan "paradisu mota bat" ezagutu zuen. [[1891]]an Parisera bueltatu zen ''Académie Julianen'' ikasteko [[William-Adolphe Bouguereau]] eta [[Gustave Moreau]] irakasleen ikasle izan zelarik.
[[Japonia]]ko artea eta post-inpresionismoaren egileen eragina jaso zuen, hala nola, [[Paul Cézanne]], [[Paul Gauguin|Gauguin]], [[Vincent van Gogh|Van Gogh]] eta [[Paul Signac]]. Matissen garai honetako margoek Signacen [[puntillismo]]aren estiloari jarraiki egin zituen. [[1901]]ean bere lehen erakusketa egin zuen, eta hiru urte beranduago bakarkako lehen erakusketa. Ondoren [[1905]]ean [[Kosta Urdina|Frantziako Rivierara]] joan zen [[André Derain]]ekin batera lan egiteko. Garai honetako margolanetan forma lauak eta linea kontrolatuak dira nagusi, espresaera xehetasunaren gainetik dagoelarik.
Matisseren margolanik bikaienak [[1906]] eta [[1917]] urteen artean egin ziren, nahiz eta [[fauvismo]]a beherakadan zegoen. Garai honetan [[Pablo Picasso|Picassoren]]
1917an [[Niza]] ondoko Cimiez herrian kokatu zen, eta han bizi izan zen bere heriotza arte. Hala ere, [[1930]]ean [[Tahiti]]n hartu zuen bizilekua bolada baterako. [[1933]]an bukatu zuen [[Filadelfia]]n bere koadro ospetsuenetako bat: ''Dantza''. Teknikaren aldetik, ez zen pinturara mugatu: eskultura eta grabatua gero eta gehiago landu zituen. Orobat hasi zen kolorezko paper handiak mozten eta itsasten.
Matisseren obrak batasun handia izan zuen. Haren artean ezin dira margoa eta marrazkia berezi, marrazkilari handia baitzen margolari bikaina bezainbat. Artista gutxi izan ziren Matissek bezain iaioak bere lanbidean. Iaiotasun horren beraren eraginez, mesfidantza handia zuen bere buruarekiko, eta haren lanak ziurtasunaren sentipena adierazten badu ere, Matisse galdeketan eta bilaketan ari izan zen etengabe, zirriborro eta saio ugari egin zuen, eta teknikarik zailenak erabili zituen. Izadi hilak eta paisaiak margotu bazituen ere, giza irudia landu zuen gehienbat, baina ez beti hain zuzen erretratua, nahiz egin zuen erretraturik, giza irudi berezko ezaugarri berezirik gabeak baizik.
Matissek berebiziko eragina izan du artean. 1905etik aurrera herrialde askotako pintoreak izan zituen miresle, haren erakusketak gero eta gehiago maiztu baitziren [[Europa]]n eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu
== Lan garrantzitsuak ==
* ''Nature morte au pichet'', 1896-1897 inguru, Musée Malraux, [[Le Havre]]
* ''Luxe, calme et volupté'', 1904, [[Orsay museoa|Musée d'Orsay]], [[Paris]]
* ''La Femme au chapeau'', 1905, Museum of Modern Art, [[San Frantzisko (Kalifornia)|San Francisco]]
* ''Le Bonheur de vivre'', 1905-1906, Barnes Fondation, [[Merion]]
* ''Portrait de Madame Matisse'' (''La Raie verte''), 1906
|