Pseudomonas: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
| irudia = Pseudomonas aeruginosa Gram.jpg
| irudiaren testua = ''Pseudomomas aeruginosa'' [[Gram tindaketa]]rekin
| erreinua = [[Bakterio|Bacteria]]
| filuma = [[Proteobacteria]]
| klasea = [[Proteobacteria Gamma]]
14. lerroa:
'''Pseudomonas''' generoa [[bakterio]] Gram negatiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak. Muturreko [[flagelo]]en bidez mugitzen dira eta ez dute [[endospora|esporarik]] sortzen.
 
Genero honetako bakterioak nonahi bizi dira: uretan, lurrean, airean, landare zein animalietan, etab. [[Ekosistema]] ugaritan bizitzeko ahalmen hori substratu asko katabolizatzeko gaitasunarekin lotuta dago. Izan ere, ''Pseudomonas''-ek 100 substratu baino gehiago erabil dezake elikatzeko, bere janari eskakizunak oso zorrotzak ez badira ere (ongi hazten da laborategiko [[hazkuntza-ingurune|hazkuntza-inguru]] arruntetan).
 
Genero honetako ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:
36. lerroa:
''Pseudomonas'' gehienak [[saprofito]] ez-kaltegarriak dira. Hala ere, gutxi batzuk giza zein landareen [[patogeno]]ak izan daitezke.
 
Giza-patogenoen multzoan ''[[Pseudomonas aeruginosa]]'' azpimarratu behar da. [[Bakterio]] hau ez da [[patogeno]] hertsia, [[Mikrobio oportunista|oportunista]] baizik. Horrek esan nahi du infekzioak sortzen dituela [[immunitate-sistema]] ahula dutenengan. Klinika eta ospitaleetan jarduten du batez ere mikrobio honek, bertan baitaude gaixo immunogutxitu gehienak. Lehen mailako arazoa da ''Pseudomonas aeruginosa''-k ospitaleetako gaixoengan sortzen dituen infekzioak, bakterioak erresistentzia handia garatu baitu [[bakterio-kontrako|antibiotiko]] askorekiko.
 
Landare-patogenoen artean ''Pseudomonas syringae'' da aipatu beharrekoa.