Sugegorri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
10. lerroa:
* ''[[Daboia]]'' Gray, 1842
* ''[[Echis]]'' Merrem, 1820
* ''[[Eristicophis macmahoni|Eristicophis]]'' Alcock, 1896
* ''[[Macrovipera]]'' Reuss, 1927
* ''[[Montatheris hindii|Montatheris]]'' Broadley 1996
* ''[[Montivipera]]'' Nilson, Tuniyev, Andrén, Orlov, Joger & Herrmann, 1999
* ''[[Proatheris superciliaris|Proatheris]]'' Broadley 1996
* ''[[Pseudocerastes]]'' Boulenger, 1896
* ''[[Vipera]]'' Laurenti, 1768
}}
 
'''Sugegorriak''' ''Viperinae'' azpifamiliari dagozkien sugeak dira. Guztira 43 sugegorri espezie inguru daude. Europa, Asia eta Afrikan banatuak daude. Oso ahaidetuak daude [[Asia]] eta [[Amerika]]ko [[Crotalinae]] subfamiliako krotaloekin; azkeneko honetan [[kriskitin-suge]]ak sartzen dira. Beren artean desberdinak dira. Krotaloek begi bakoitzaren aurrean beroari sentsitiboa den sakonune bat dute. Sakonune hori odol beroko animaliak egunez eta gauez aurkitzeko ahalmena ematen dien organo bat da. Bi azpifamilia horiek [[biperido|viperidae]] familia osatzen dute.
 
Sugegorri guztiek bereizgarria den pozoi-guruin bat dute. Guruin hori falta diren beste sugeenak baino sofistikatuagoa da.
 
Pozoi-guruin bakoitza hortz luze eta huts baten oinarriarekin lotzen da. Sugea erasotzean letagin pozoitsu horiek ehizakian sartzen dira eta puntatik pozoia egozten da. Pozoiak harrapakinaren ehunak sakonki kutsatzen ditu. Letagin horiek mugikorrak dira. Erabiltzen direnean goiko barailarekin angelu zuzenean jaurtitzen dira; gainerako denboran, atzerantz okertzen dira eta ahosabaiaren kontra ehun bigunezko bilduki batean gelditzen dira.
Pozoia eraldatutako listu guruinek sortutako gaia da eta [[proteina]], [[pozoinpozoi]]ana, eta [[entzima]]z osaturik dago. Sugegorrien pozoia [[odolharrimin]] eta [[odol-loditzaile]]a da, eta tentsiobeherakada, [[bihotz]]-taupada neurriaren aldaketa, [[hezur-usteltzea]]k eta [[hantura]]k eragiten ditu. Bere eginkizuna, ehizakia hiltzeaz gain, liseriketa erraztea da.
 
Europan zazpi sugegorri inguru daude, guztiak ''vipera'' kideak. Horiek benetan arriskutsuak diren sugeen taldea osatzen dute.
Euskal Herrian hiru sugegorri mota ditugu. [[ItsasaldekoKantauriar sugegorri|Itsasaldeko sugegorria]]a (''Vipera seoanei'') alde atlantiarrean agertzen dena, [[AhunamendietakoAspis sugegorri|Ahunamendietako sugegorria]]a (''Vipera aspis aspis'') Pirinio eta erdialdean eta, azkenik, [[BardeatakoLataste sugegorri|Bardeatako sugegorria]]a (''Vipera latastei'') hegoaldean. Beste biak ez bezala, azken hau oso eskasa da.
 
Europar sugegorriek gorputz erlatiboki astuna dute eta bere buztana motza izaten da. Burua ondo zehaztua dute, askotan hiruki erakoa. Gainaldeko ezkatak karenatuak dira. Begia nahiko txikia da eta [[begi-nini]]a zutika dute. Buruaren perfila aldagarria da eta suge mota batzuek "sudur-adar" biguna eta ezkataduna dute.
37. lerroa:
Sugegorriak nahiko motel mugitzen dira, baldin eta gogaitzen ez badituzte. Toki estalietatik ehizatzen dute. Ehizakirik gerturatuz gero, ziztu batean burua malgukiaren gisara aurrera bota eta ahoa zabal-zabalik duelarik hozka egiten diote. Gero, pozoia bere lana egin arte itxaroten dute eta usaimenaren bidez mingaina astinduz arrastoari jarraitzen diote; hau gertatzen da harrapari ugaztunak ehizatzen dituztenean. Txori, sugandila edo xomorroak badira, heldu egiten dituzte eta mugitzeari uzten diotenean burutik hasita irensten dituzte. Sugegorriak ere ehizatzeko batzuetan [[ugaztun]]en gordelekuetan sartzen dira.
 
Sugegorri gehienek, giro hotzetarako egokitzapen gisara, barnerruleak ([[obobibiparoobobibiparotasun|obobibiparoak]]ak) dira; [[arrautza (biologia)|arrautzak]]k amaren barruan hazten dira eta kumeak bizirik erditzen dituzte. [[Vipera lebetina]]k berriz, [[Europa]]n arraultzak erruten ditu. Arrunt udaberrian ugaltzen dira. Ernaltzea egin baino lehen ar lehiakideek borroka-dantza bat egiten dute. Arrak bata bestearen aurrean tente jartzen dira eta burua eta lepoarekin bultzaka, indartsuenak, gehienetan helduena, emea ernalduko du.
 
Sugegorri batzuek bereizgarriak diren ezaugarriak dituzte eta ez da zaila bereiztea. Beste batzuk berriz, oso aldagarriak dira eta bereizteko zailtasunak sortzen dituzte. Behatu behar diren ezaugarriak muturraren perfila (zapala, gora begira edo sudur-adarrarekin), marrazkia eta ahal bada goiko aldeko ezkaten neurria dira.
48. lerroa:
* ''[[Daboia]]'' Gray, 1842
* ''[[Echis]]'' Merrem, 1820
* ''[[Eristicophis macmahoni|Eristicophis]]'' Alcock, 1896
* ''[[Macrovipera]]'' Reuss, 1927
* ''[[Montatheris hindii|Montatheris]]'' Broadley 1996
* ''[[Montivipera]]'' Nilson, Tuniyev, Andrén, Orlov, Joger & Herrmann, 1999
* ''[[Proatheris superciliaris|Proatheris]]'' Broadley 1996
* ''[[Pseudocerastes]]'' Boulenger, 1896
* ''[[Vipera]]'' Laurenti, 1768
 
== Europako sugegorri motak ==
* [[Europar sugegorri|Vipera berus]]
* [[Aspis sugegorri|Vipera aspis]]
* [[Vipera ursini]]
* [[Lataste sugegorri|Vipera latasti]]
* [[Kantauriar sugegorri|Vipera seoanei]]
* [[Sugegorri sudurluze|Vipera ammodytes]]
* [[Turkiar sugegorri|Vipera xanthina]]
* [[Vipera lebetina]]