«Soja»: berrikuspenen arteko aldeak

27 bytes added ,  Duela 7 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
(Hiztegi Batuak txartzat ematen du «soia»)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
| name = Soja
| taxon = Glycine max
| authority = ([[Carolus LinnaeusLineo|L.]]) [[Elmer Drew Merrill|Merr.]]
}}
'''Soja''' (''Glycine max'') jatorriz Asia Ekialdekoa den [[lekale]] bat da. [[Urteroko landare]]a da eta hazkunde, habitat eta altuera aldakorra eduki dezake. Etzanda haz daiteke, 20 cm-ko altuera baino txikiagoko aleak eratuz, edo 2 metroko altuera eduki dezake. [[Leka]]k, enborra eta hostoak [[pubeszentzia]] marroi edo gris finarekin estalita dauzka. Hosto trifoliolatuak dauzka, eta hostoxka bakoitza 15 cm luze eta 7 cm zabal da. Hostoak erori egiten dira [[hazi]]ak heldutasunera iritsi baino lehen. Lore txiki autoernalkorrak hostoaren axilan jaiotzen zaizkio. Zuriak, arrosak edo ubelak izan ohi dira. [[Fruitu]]a 3-5 aleko multzoetan sortzen den leka iletsua da. Leka bakoitzak 5-11 milimetroko 2-4 hazi ekoizten ditu (gutxitan gehiago).
 
Aspaldi etxekotutako beste [[nekazaritza|labore]] batzuk bezala, soja modernotik jatorrizko [[espezie]] basatietaraino doan arrastoa ezin da modu zehatzean ezagutu. Itxura batean, egungo sojaren arbasoa [[mahatsondo]]aren antzeko landare etzan bat izan zen.
 
''Glycine'' [[genero (biologia)|generoan]] bi azpigenero bereizten dira, ''Glycine'' eta ''Soja''. Azken honetan [[nekazaritza]]n erabilitako ''G. max'' eta soja basatia (''G. soja'', Sieb.& Zucc) daude sartuta. Lehena labore gisa hazten da eta bigarrena modu basatian hazten da [[Txinako Herri Errepublika|Txina]], [[Japonia]], [[Korea]], [[Taiwan]] eta [[Errusia]]n. Bestalde, ''Glycine'' azpigeneroak 16 espezie basati barne hartzen ditu, esaterako ''Glycine canescens'' eta ''Glycine tomentella''.
 
''Soja'' hitza [[japoniera]]tik dator ({{nihongo|醤油|しょうゆ|''shōyu''}}.
252.705

edits