Meteorito: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
'''Meteorito''' bat [[lurra]]zalera iritsi den kanpoko espazioan sortutako gorputz naturala da, talkaren ondorioz suntsitu ez dena. Espazioan daudenean '''meteoroide''' izena hartzen dute eta [[asteroide]]ak baino txikiagoak dira (geheinez 50 metroko [[diametro]]a)
 
[[Atmosfera]]rekin kontaktuan jartzen direnean [[marruskadura indarra|marruskadurak]]k berotu eta goritzea dakar eta horrela sortzen dira [[izar usoiheskor|izar usoak]]ak.
 
Asteroideen osagai kimikoak Lurraren gainera eroritako meteoritoenekin erkatzen badira, berehala ikusiko da [[asteroide gerrikoa]] dela meteorito iturririk oparoena. Ziur aski, eraztuneko gauzakien elkar jotzeek, maiz gertatzen baitira inondik ere, orbita ezegonkorretan kokatzen dituzte zati batzuk, eta Jupiterren masa handiaren eraginpean Lurraren orbitaraino aldatzen dira lekuz.
 
Lurrera iristen diren meteoritoen %86a gutxi gora behera [[kondrita]]k dira. %8a [[akondrita]]k dira eta %5a inguru [[nikel]]-[[burdina|burdin]] nahasturaz sortutako meteorito metalikoak dira.
 
== Sailkapena==
15. lerroa:
*siderolitoak, ehuneko bat direnak eta erditsua burdina-nikelez eta erditsua [[silikato]]z osatuak daudenak;
*aerolitoak eta litometeoritoak, ehuneko laurogeita bost direnak eta silikatoz soilik osatuak daudenak.
*tektitak; meteorito zatiki misteriotsu batzuk dira, oso gutxi; ehuneko hirurogei baino gehiago [[silizio dioxido|silize]] den [[beira]]zko zatikiak dira.
 
Tektikak Lurreko alde jakin batzuetan bakarrik aurkitu dira, Europako erdialdean, Afrikako sartaldean, indoaustraliar eskualdean eta Estatu Batuen hegoaldean, hain zuzen. Gainera ez dute zerikusirik gainerako meteoritoekin, ezpada [[atmosfera]]n zehar egiten duten ibilbidea, forma [[aerodinamiko]]a ematen diena.
23. lerroa:
Kondritak [[karbonato]]dunak edo karbonato gabeak izan daitezke, karbonoa duten ala ez duten harturik kontuan. Egin diren ikerketei eskerrak badira meteorito mota desberdinen sortzeari eta bilakaerari buruzko eredu onargarriak. Esaterako, kondruluak eguzki nebulosan gertatu zen lehen talken bitartean urturiko tantatzat hartzen dira. Berotze orokorraren gabeziak eragin zuen ondoriotzat hartzen da kondrita karbonatodunetako elementu lurrunkorren kopuru handia, erabateko berotzeak gai lurrunkorren galera eragingo baitzuen.
 
Gainera, izaten dituzte meteorito horiek zenbait elementuren isotopo batzuk, Eguzki sistemako beste ezein materialetan atzeman ez direnak. Hortaz, pentsa daiteke kondrita [[ikazkaikarbono|ikazkaidunak]]dunak direla eguzki nebulosako lekuko zaharrenak, eta beraz, haren historiaren hasierako gertakariak nola izan ziren asmatzeko baliozkoenak.
 
==Erreferentziak==