Tanedyemy: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q9081744 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
 
1. lerroa:
'''Tanedyemy''' [[Egiptoko XIX. dinastia]]ren hasiera aldeko printzesa eta erregina egiptoar bat izan zen, [[K. a. 1290ko hamarkada|K. a. 1290]] inguruan.
 
Erabat ezezaguna zen [[Erreginen Harana|Erreginen Haranean]] [[QV33]] izeneko bere hilobi txikia aurkitu zen arte: ez zen emakume honi buruzko dokumentu edo irudikapen bakar bat bera ere existitzen, eta datazioarekin ere arazoren batzuk egon ziren. Hasiera batean [[Egiptoko XX. dinastia]]ren garaikidea izan behar zuela pentsatu zen, baina orain mende bat lehenago bizi izan zela uste da, XIX. dinastiaren hasiera inguruan.
9. lerroa:
Bere hilobiak dioen bezala Errege Emazte Handi titulua izan zuela ezagutzen da, baina bere senarrari buruzko datuak ez datoz bat. Ramses I.ak Errege Emate Handi bihurtu zuen bere betiko emaztea zen [[Sitra]] dama, eta gainera oso edadetua izatea arazoa izan zitekeen Tanedyemyrekin seme-alabarik izateko. Beraz, litekeenagoa da printzesa Ramses I.aren seme zen Setirekin ezkondu izana, Seti I.a izenarekin faraoi izango zena. Horrek Seti I.aren emazteak, [[Tuya]]k, Errege Emazte Handi titulua soilik bere senarra hil ondoren eta bere semea errege zenean zergatik izan zuen azalduko luke.
 
Dena dela, guzti hauek suposaketa hutsak baino ez dira. Tanedyemy Seti I.aren erregina izatea nahiko logikoa dirudien arren, ez da ezer gehiago ezagutzen misterioz inguraturiko pertsonaia honi buruz. Baina bere kasua ez da bakarra: Ziuraski Seti I.ak Tanedyemyrekin egin zuen bezala, bere seme [[Ramses II.a]] bere bi emazte nagusiak izan ziren [[Nefertari]] eta [[Isis-Nefert]]en familia historia guztia ezabatzeaz arduratu zen. Dirudienez, XIX. dinastiako erregeak euren emazteen balizko errege jatorria ezkutatzeaz asko arduratu ziren. Tanedyemy, Mutnedyemet erreginaren alaba izan bazen, zuzenean ''Amarnako krisi''ko herejeekin senidetua egongo litzateke ([[Nefertiti]]ren iloba eta [[AÿAy|Aÿren]]ren biloba izango litzateke, biak betiereko ahanztera zigortuak).
 
Tanedyemyk Seti I.arekin edo beste erregeren batekin izandako seme-alabei buruz, seme bati buruz hitzegiten da, Ramses II.a tronura heltzea eragozten saiatu zen anaiorde bat, baina bere aita baino lehen hil zena. Nefertariren balizko amatasunari buruz ere hitzegiten da, honi buruz Ay faraoiarekin senidetua zegoela uste delarik.