Ireki menu nagusia

Aldaketak

32 bytes added ,  Duela 4 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
[[Fitxategi:Fire02.jpg|thumb|right|300px|Sua]]
 
'''Sua''' [[erregai]] baten [[erredox erreakzio|oxidazio]]-prozesu azkarra da, non [[bero]]a, sugarrak eta [[gas]]ak sortzen diren. Errekuntzaren agerpena da sua. Prozesu exotermikoa da, hau da, beroa ematen du beti. Argia ere eman ohi du.
 
== Historia ==
 
Ezinbesteko tresna eta aurrerabidea izan da gizakiarentzat. 1981ean [[paleoantropologo]]ek aurkitu zutenez, [[KeniaKenya|Keniako]]ko gizakiak bazekien sua erabiltzen orain dela 1.420.000 urte inguru. Erabilera ugari izan zituen suak antzinako garaietan (argia emateko, janariak prestatzeko, abereak uxatzeko edo ehizatzeko, sasiak erretzeko eta abarretarako). [[Neolito]]ko biztanleek, adibidez, lurrak sasiz garbitzeko erabili zuten sua, eta lursailak zabaltzeko; errautsa, berriz, [[ongarri]] gisa erabiltzen zuten.
 
Sua pizteko teknikari dagokionez, ez da gauza segurua noiz ikasi zuen gizonak sua pizten, era horretara izadian aurkitutako sua gorde beharrari ihes egiteko. [[Sukarri|Silex]] harria eta [[pirita]] harria elkarren kontra joz, edo zulo batean esku artean hartutako makila sartu eta igurtzita txinparta sortuz, pizten zen sua ia mundu osoan. Asiako hego-ekialdean, Indonesian eta Filipinetan, sua pizteko tresna berezi bat asmatu eta erabili zen; [[banbu]]-zuhaitzaren hodi txiki batean airea hertsatuz, beroa eta sua sortzen zuten. Horietako teknika batzuk haurren jokoetan gorde dira herrialde askotan.
 
Europan 1800ean asmatu zen metalezko pistoi su-emailea. 1827an [[John Walker]] ingeles kimikariak pospoloa asmatu zuen, [[fosforo sulfato]]a erabilita. Sua pizteko teknikak arras erraztu diren arte (pizgailuak, pospoloak eta abar), sua, piztu baino gehiago, gorde egin izan da; hala, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] baserrietan adibidez, beheko sua itzal ez zedin, gauez brasak bildu eta ''lotan'' uzten zen, errautsez estalita, hurrengo egunean berriro bizitzeko.
252.705

edits