ZEN plana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q11705485 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''ZEN plana''' edo, gaztelaniaz, jatorrizko izenaz, '''Plan ZEN''' (Plan Zona Especial Norte) Espainiako Gobernuak ([[Espainiako LangileenLangile Alderdi Sozialista|PSOE]]) [[1983]]an [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAri]] eta oro har [[ezker abertzalea]]ri aurre egiteko argitara eman zuen plana da.<ref>[http://ia360903.us.archive.org/0/items/PlanZen_528/ZEN.pdf Analisis Plan ZEN. Amnistiaren Aldeko Batzordeak]</ref> Aldi berean, [[GAL]] antolatu eta martxan jarri zuen. Izan ere, [[Jose Barrionuevo]] Barne Ministroak aurkeztu zuen ZEN plana komunikabideen aurrean, gerora GALen parte hartzeagatik kondenatuko zuten pertsona berak hain zuzen.
 
[[Andres Cassinello]] Guardia Zibileko generala eta Espainiako armadako kidea izan zen Planaren aitabitxi politikoa. Cassinellok armadako zerbitzu sekretu eta [[Guardia Zibila]]ren informazio zerbitzuen sorreran parte hartu eta horietan jarduten zuen. Casinellok, Barrionuevok bezala, GALen antolaketan parte hartu zuen <ref>[http://www.elmundo.es/papel/hemeroteca/1996/12/17/nacional/193923.html El general Casinello encargó el sello de los GAL] El mundo</ref>
 
PSOEk Espainiako Gobernua eskuratu eta hiru hilabetera sartu zen indarrean ZEN Plana, 1983ko urtarrilean, parlamentuaren inongo esku hartzerik gabe. Horren aurretik "ETArekin amaitzeko dekalogoa" ere aurkeztu zuen PSOEko gobernuak [[1982]]ko [[urriaren 31]]n. Azkenik, urte eta erdi geroago, 1984ko azaroaren 21ean Espainiako Gorteek plana onetsi zuten, horretarako ia 15.000 miloi [[espainiar pezeta|pezetako]]ko aurrekontua aprobatuz<ref>[http://www.elmundo.es/2001/10/10/espana/1057953.html ZEN planaren aurrekontua ''El Mundo'' egunkarian]</ref>.
 
Planak 11 kapitulu ditu, 350 orritan jasoak<ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/PAiS_VASCO/ESPAnA/ETA/LEY_ANTITERRORISTA/PRESIDENCIA_DEL_GOBIERNO_1982-1986/plan/ZEN/estima/necesario/decidido/apoyo/creacion/ley/arrepentidos/elpepiesp/19830521elpepinac_14/Tes/ ZEN planari buruzko berria ''El Pais'' egunkarian]</ref>: 1) Hitzaurrea 2) Zuzendaritza eta koordinazioa 3) Legezko neurriak eta jarduera judizialak 4) Informazioa eta ikerketa 5) Ekintza psikologikoa 6) Motibazioak eta pizgarriak 7) Prestakuntza 8) Segurtasuna 9) Aurrekontua 10) Planaren jarraipena 11) Eranskinak
11. lerroa:
Bestela ere bere helburuak lortzeko berebiziko garrantzia ematen die "ekintza psikologikoei" eta informazioaren manipulazioari, horretan komunikabideen esku hartzeari arreta berezia eskainiz. Honela dio: "Nahikoa da informazioa sinesgarria izatea erabili ahal izateko"
 
ETAren kriminalizazioa ezinbestekotzat jotzen du, eta horretarako Lege Antiterroristan zehaztutako lege-hausteak Kode Penalean sartzea proposatzen du, gerora egingo den bezala. Kriminalizazioa baina, ezker abertzalearen helburu politikoekin bat datozen sektore guztietara ere hedatzen du. Eta zentzu horretan, PSOEko gobernuak [[gerra zikinazikin (argipena)|gerra zikinaren]]ren atal bat GALen egituraren bitartez bideratuko bazuen ere, beste aldetik gizarte sektore horren kontra zuzenean jardutea proposatzen du, eta abisuak bidali, mehatxuatu, ez orduetan telefonoz deitu... eta legez kanpoko ekintza ugari bideratzea proposatzen du, zeharka edo zuzenean proposatu ere.
 
Zentzu horretan, ZEN planak ondorengo eta gaurko lege eta jokabideen ildoa markatu du, eta [[18/98+ auzia]] da horren adibide garbiena.