Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
|GrayPage = 1029
|Image = Earrr.JPG
|Caption = Gizakiaren [[kanpo- belarri|kanpo-belarria]]a
|Width = 150
|Image2 =
|DorlandsSuf =
}}
'''Belarria''' [[soinu]]ak atzematen dituen organo anatomikoa da. [[Ornodun]]en belarriek biologia komuna daukate, [[arrain]]etatik hasi eta [[gizaki]]etaraino, [[ordena (biologia)|ordenen]] eta [[espezie]]en arabera aldaketak dauden arren. Bere funtzioa ez da soilik soinua jasotzea, [[oreka mekaniko|orekan]]n eta gorputzaren kokapenean ere zeregin nagusia betetzen baitu. Belarria [[entzumen-sistema]]ren ataletako bat da.
 
Belarri hitza bi modutara ulertzen da, organo osoa adierazteko edo soilik zati ikusgarriari deitzeko. Animalia askotan, belarri ikusgarria [[belarri-hegal]] deritzon ehun tolestua besterik ez da. Entzumenaren prozesuan parte hartzen duen lehen atala da, eta ez du funtziorik betetzen orekaren zentzumenean. Gizakietan atal honi aurikula ere deitzen zaio. Ornodunek belarri-parea daukate, buruaren bi aldeetan simetrikoki kokaturik. Kokapen honek soinu-iturriak lokalizatzen laguntzen du.
 
== Belarriaren funtzionamendu orokorra ==
Soinuaren hautemateari [[entzumen]]a deritzo. [[Soinu]]a airean, uretan eta beste materia batzuetan presio-uhin gisa higitzen den energia da. Belarria soinua atzematen duen organoa den arren, [[burmuingarun|burmuina]]a eta [[nerbio-sistema zentral]]a dira "entzuten" dutenak. Soinu-uhinak hautemateko, nerbio-sistema zentralaren entzumen-atalean dauden nerbio-zelulak dira kinadak burmuinera bideratzen dituztenak.
 
Belarriaren kanpoko aldeak soinua biltzen du. Soinu-presio hori anplifikatu egiten da [[erdikoerdi belarri|erdiko belarrian]]an eta, [[barne belarri]]ra igarotzean, animalia lurtarretan, airetik ingurune likidora igarotzen da. Izan ere, barne belarria, [[loki-hezur|hezur tenporaltenporalean]]ean txertaturik dagoena, barrutik likidoz beterik dago, eta [[zelula ziliatu]]z jositako [[epitelio]] sentsoriala dauka. Zelula hauek zilio mikroskopikoak fluidoan sartuta dauden proteina-[[harizpi]]ak dira. Zelula hauek kitzikatzen direnean, [[neurotransmisore]] kimiko bat askatzen dute. Soinu-uhinak fluidoan barrena higitzen dira harizpiak bultzatuz, eta bultzada aski sendoa bada, neurotransmisorearen askapena gertatzen da. Mekanismo horren bidez, soinu-uhinak [[nerbio-bulkada]] bihurtzen dira.
 
{{Giza gorputza}}
252.705

edits