Bizi zikloaren analisi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
10. lerroa:
 
# '''Helburua eta sistemaren deskribapena:''' atal honetan helburu nagusia eta produktuaren zikloaren mugak zehazten dira. Analisiaren helburu edo objektiboari Unitate Funtzionala deritzo. Sistemaren deskribapenean, BZAn kontutan hartu beharko diren prozesuak zehazten dira ikerketaren helburuaren arabera. fase honetan, inpaktuen analisarako erabiliko den metodologiaren deskribapena egiten da.
# '''Inbentarioaren analisia:''' produktuaren bizi ziklo osoan izandako material- eta [[energia]]-sarrera nagusiak, eta [[zabor|hondakin]] eta emisio nagusiak, kopuruz zenbati izan diren neurtzen da. Material, energia, hondakin eta emisio fuxu guztiak Unitate Funtzionalari dagozkionak izan behar dira.
# '''Inpaktuen ebaluazioa:''' materialen fluxu nagusiak [[ingurumen-inpaktu]]etan adierazten dira. Ingurumen-inpaktu asko daude, eta aukeratutako helburuaren arabera, batzuk edo besteak aukeratzen dira, [[klima aldaketa]], [[eutrofizazioa]] edo ozono geruzaren mehetzea besteak beste. Inpaktuen ebaluazioan, adibidez, [[Karbono dioxido|CO2]] edo CH4ren emisioak “[[klima aldaketa]]” moduan adierazten dira.
# '''Bizi zikloaren interpretazioa:''' azken fase honetan, inbentarioaren emaitzak inpaktuen ebaluazioarekin alderatzen dira, produktuaren inpaktuari buruzko ondorio zehatz batzuk plazaratuz. Adibidez, produktu baten garraio luzeen eraginez klima aldaketarako ahalmen garrantzitsua duela; eta, beraz, distantziak murriztea komenigarria izango litzatekeela.