Inperio Karolingioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
14. lerroa:
| gert1 data=[[800]]
| gert2 data=[[843]]
| a1=[[Frankoen Erresuma|Frankoen erresumak]]
| a2=[[Lombardiako erresuma]]
| a3=Besteak
23. lerroa:
| hiriburu mota=Hiriburua
| hizkuntza=[[Latin]]a
| erlijioa=[[ElizaErromatar KatolikoEliza ErromatarraKatolikoa|Katoliko Erromatarra]]
| eremua=
| biztanleria=
}}
 
'''Inperio Karolingioa''' edo '''Karlomagnoren Inperioa'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> [[Karlomagno|Karlos Handia]] [[frankoak|franko]] erregeak [[800]]ean sortutako [[inperio]]a da, [[Aita Santuasantu|Aita Santuak]]k hala izendatutakoan. Egungo [[Frantzia]], mendebaldeko [[Alemania]] eta [[Italia]] mendean edukita, [[Antzinako Erroma]]n galdutako maila politikoa, erlijiosoa eta kulturala berreskuratzeko saioa izan zen, [[Germaniako Erromatar Inperio SantuSantua]]arenren aurrekari.
 
== Konkistak ==
Frankoen erregetza [[merovingiar leinua]]ren esku zegoela, pepindarrak, [[Austrasia]]ko familia bat, gero eta boteretsuago bilakatu ziren. [[Meuse]] ibaiaren ertzeetan 90 soro handi baino gehiago edukita, parerik gabeko aberastasuna eskuratu zuten pepindarrek. Hala, [[Pepin Heristalgoa|Pepin Herstalgoa]] Austrasiako jauregiko jauna bihurtu zen [[679]]an, eta [[687]]an [[Neustria]] ere kontrolpean izan zuen, ''frankoen printzea'' titulua hartuta. Familia honek kanpoko kanpainak burutu zituzten sehaskan zegoen inperio hau ez desegitearren. [[Karlos Martel]] semeak neustriarren matxinadei eutsi zien eta [[frisia]]rrak, [[alaman]]ak, [[burgundiar]]rak eta [[proventza]]rrak garaitu zituen.<ref>Michel Balard, Jean-Philippe Genet et Michel Rouche, Le Moyen Âge en Occident, Hachette 2003, p. 44-45</ref>
 
Karlos Martelen garairako frankoen erresuma handia zen, oso. Menpean edukitzeko, [[feudalismo|sistema feudalfeudala]]a erabili zuen, geroago [[mendebaldeko Europa]]ra zabaltzekoa zena. Halaber, garaian izan zuen mehatxurik handiena gainditu ahal izan zuen Martelek. Izan ere, [[arabiar]]rek, [[Iberiar penintsula]] [[musulmanek Iberiar penintsulako konkistapenintsula musulmanakonkistatzea|konkistatutakoan]], [[Pirinioak|Pirinioez]] bestaldean sartu ziren harik eta frankoek Martel buru zeukatela [[732]]an [[TourskoPoitiersko gudua (732)|Toursko guduan]]n geldiarazi zituzten arte. Garaipenak garaipen, Karlos Martelek errege titulua hartu ez zuen hartu, baina [[Pepin Laburra|Pepin III.a]] semeak bai, azken errege merovingiarra kanporatu ondoren. Haren semeak, [[Karlomagno|Karlos HandiaHandiak]]k, enperadore titulua hartu zuen.
 
Karlos Handiak aurrekoek izan zuten arazo bera eduki zuen: haren menpeko lurraldea hain zabala izanda, tokian tokiko [[noblezia]] haren aurka altxa zitekeen. Hori ekiditearren, konkistari ekin zion, iparraldean eta ekialdean ([[Bavaria]]n, [[Saxonia]]n eta [[Frisia]]n), mendebaldean ([[Bretainiako marka]]n) eta hegoaldean ([[Hispaniako markaMarka|Hispaniako markan]]n). Honela, lur berriak bereganatzen zituen eta nobleen artean banatzen zituen, baldin eta noblea hildakoan lurrak erregearen menpera bueltatzen baziren, beste noble bati eman ziezaion. Orobat, ''missi dominici'' izeneko ikuskariak bidaltzen zituen erresuma osoan zehar nobleen jokabidea zaindu zezaten.
 
== Aita santuekiko aliantza ==
[[Fitxategi:Franks expansion.gif|left|300px|thumb|Frankoen inperioaren zabalkundea.]]
Frankoen jauregiko jaunen familia boteretsua zen, eta [[Eliza (argipena)|Elizak]]k leinu indartsu hau babestu nahi izan zuen zituen hiru mehatxuei ([[islam]]darrak, [[Bizantziar Inperioa|bizantziarrak]] eta [[lombardiar]]rak) aurre egiteko. Izan ere, Aita Santua bizantziar enperadorearen zaintzapean zegoen paperaren gainean, baina errealitatean une horretan [[Konstantinopla]]ren kezka nagusia musulmanen hedapena geldiaraztea zen. Hortaz, babesa hori gainetik kentzeko aukera baliatu nahi zuen Elizak.<ref>{{erreferentzia|egilea=Jean-Claude Cheynet |izenburua=L'exarchat de Ravenne et l'Italie byzantine}}</ref>
 
Gainera, [[Gregorio III.a]] aita santuaren eta [[ikonoklasia|ikonoklasten]] arteko gatazkak ([[Bizantzioko eztabaida ikonoklasta|Irudien auzia]]) [[Erroma]] eta [[Bizantzio]]ren arteko gatazka ere ekarri zuen. [[Leon III.a Isauriarra|Leon III.a enperadoreak]] [[Italia]]ra itsas armada bidali zuen haren agintea errespeta zezaten. Italiako hegoaldea [[Konstantinoplako patriarka ekumeniko|Konstantinoplako patriarkaren]]ren agindupean paratu zuen, eta aita santuari iparraldea, lombardiarren mendean, utzi zion. Baina azken horiek ere botere handia daukate eta Elizak mehatxutzat dauzka.<ref>{{erreferentzia|egilea=Michel Balard, Jean-Philippe Genet eta [[Michel Rouche]]|izenburua= Le Moyen Âge en Occident |argitaletxea= Hachette |urtea= 2003 |orrialdea= 46}}</ref>
 
Beraz, aita santuak Karlos Marteli laguntza eskatu zion, lombardiarrei aurre egiteko. Frankoen babespean jarri zuen bere burua, eta Italia konkistatzeko eskatu zien. Karlos Martelek "Oso Kristaua" titulua jaso zuen berarentzat eta ondorengoentzat, eta Elizaren eta fedearen babeslea bilakatu zen aita santuen irudikoz.
49. lerroa:
[[Mendebaldeko Europa]]n inperioa berriro altxa zedin Elizaren papera funtsezkoa zen. Pepinek eta Karlos Handiak lonbardarren aurkako gerrak Elizak eskatuta egin zituzten, baina frankoen eta Elizaren artek harreman onak lehenagokoak izan ziren. Izan ere, [[Klovis I.a]] Erromaren nagusitasuna eta ortodoxia onartu zuen lehen errege [[antzinako germaniarrak|germaniarra]] izan zen.
 
Orobat, Karlos Handiak [[saxoi]] paganoen kontra ere egin zuen borroka [[fede]]a hedatzearren. Mundu kristauaren babeslea izanik, hura antolatzeari ere ekin zion Karlos Handiak: apezpikuak izendatzen zituen, ''[[Filioque auzia]]n'' horren alde agertu zen, [[Akisgran|Aachen]] hiriburuan eskola bat sortu zuen hainbat kontutan gutxieneko hezkuntza zabaltzeko... Hori guztia zela-eta, [[800]]eko [[abenduaren 25]]ean, Aita Santuak enperadore izendatu zuen Karlos.
 
== Inperioa ==
[[Fitxategi:Traité de Verdun 843.png|thumb|right|350px|Verdungo Hitzarmenaren banaketa.]]
Menpeko lurraldeak gobernatzeko egitura ona izan arren, karolingiarren inperioak ahuldade bat bazeukan: gerlarik egon ezean, [[Estatu]]ak ezin zuen adina aberastasun eskuratu [[basailu]]ei beharrezko ordainketak egiteko. [[Karlomagno|Karlos HandiaHandiaren]]ren erregealdian, hortaz, borrokak etengabeak izan ziren, baita nobleen zein apezpikuen gaineko ikuskapena ere.
 
Baina [[Luis Errukitsua|Ludoviko Pio]] semeak lurren jabetza eman behar izan zuen, ez errentan lehen egiten zen bezala, basailuaren heriotzaren ondoren erregeak utzitako lur horiek berreskura zitzan.<ref>Michel Balard, Jean-Philippe Genet et Michel Rouche, Le Moyen Âge en Occident, p. 66</ref> Honela, nobleek seme-alabei uzten zizkieten erregeengandik lortutako [[feudalismo|feudoak]], erregeen oniritzia beharrik gabe, eta inperioaren zatiketa aregotuz. Ludoviko Pioren semeek elkarren aurka borroka egin zutenean, basailuen gaineko nagusitasunari eutsi ahal izateko, gero eta independentzia handiagoa eman behar izan zieten.
 
Inperioaren zatiketa ofiziala [[Verdungo Hitzarmena]]rekin etorri zen. Bake itun horretan, [[Karlomagno|Karlos HandiaHandiaren]]ren hiru bilobak frankoen inperioa haien artean banatu zuten: [[Karlos II.a Burusoila|Karlos Burusoilak]]k mendebaldea hartu zuen, [[Luis II.a Germaniarra|Luis Germaniarrak]]k ekialdea, eta [[Lotario I.a]]k erdialdea (hiriburua eta frankoen jatorrizko lurrak barne), [[Italia]] eta enperadore titulua. Baina titulu horrek lehen zeukan boterea galdu zuen berehala. Aitzitik, erresuma ahulena suertatu zen Lotario enperadorearena, eta, honek gatazka gehiago eragin zituen, beraz.
 
Erresuma horien ahuldadeak areagotu ziren tokian tokiko noblezia indartu ahala. Izan ere, basailuen fideltasuna mantentzen lortzea gero eta zailago bilakatu zen, lur berriak konkistatu ezinik. Gauzak honela, enperadorearen titulua desagertu egin zen [[924]]an. Edonola ere, 38 urte igaro ondoren, frankoen ekialdeko lurraldeetan enperadore titulua berreskuratu zuen [[Oton I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Oton I.ak]]k [[962]]an, [[1806]]ra arte iraungo zuen [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Erromatar Germaniar Inperio Santua]] sortzeko.
 
== Erreferentziak ==