«Espainiako enparantza (Bartzelona)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Plaça d'Espanya (Barcelona) lotu du, Wikidata-en arabera.)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
[[Bartzelona]]ko '''Espainiako enparantza''' ([[katalan]]eraz ''Plaça d'Espanya'') hiriburu katalandarraren enparantza nabarmenetakoa da. [[Eixample]] barrutian dago. [[1929]]ko Nazioarteko Erakustaldirako eraikia izan zen, [[Josep Puig i Cadafalch]] eta [[Guillem Busquets]] arkitektoen proiektuen arabera eta [[Antoni Darder]]rek amaitu zuen. 200 [[metro]]ko diametroa du.
 
Enparantzaren erdian [[Josep Maria Jujol]]ek [[1928]]an proiektatutako iturria dago. Aintzineko [[Madril]]erako errepidean zegoen muino baten gaineko Bartzelona udalerriaren bukaera agertarazten zuen gurutze bat zegoen lekuan kokatzen da. Gurutze hau ''Creu Coberta'' bezala ezagutzen zen eta Sants Barrutiko auzo nagusienetako bati izen eman zion. Jujolek monumentu hau uraren omenez planteiatu zuen. Multzo eskultoriko bakoitzak espainiar kostaldeak bustitzen dituen itsaso edo ozeanoetako bat irudikatzen du. Eskultura guzti hauek [[Miquel Blay]] eskulturgilearen eskutik sortu ziren. [[Mediterraneoa]], [[Ebro|Ebro ibaiaibaiarekin]]rekin gazteez inguratutako gizon gazte batez irudikatzen da. [[Ozeano Atlantikoa]], [[Tajo]] eta [[Guadalquivir]] ibaiek gazteez inguratutako bi agureekin irudikatzen dira. [[Bizkaiko golkoa|Kantauri itsasoa]], bere arroa osatzen duten ibai motz eta azkarrak irudikatzen dituen nerabe gaztetxoekin.
 
Haisera batean idazkiak zituzten hiru zutabe erraldoiek Erlijioa, Arteak eta Heroitasuna ordezkatzen dituzte, alboetako Nabigaketa, Osasun Publikoa eta Oparotasunaren irudikatzeekin batera, lan guzti hauen egileak [[Miquel Oslé|Miquel]] eta [[Llucià Oslé]] anaiak direlarik. Iturriak [[Tomàs Llovet]] eskulturgileak brontzez altxatu zituen hiru Garaipenez inguratutako pebeteroak amaitzen dute. Iturriaren zati hau [[Miguel Primo de Rivera]] diktatzailearen ideietara ederki asko atxikitzen zaio, Jujol beraren esanetan "pebeteroak zibilizazioa defendatzearren Espainiak eginiriko etengabeko sakrifizioa irudikatzen baitu". Enparantza honetatik ikusita ''Veneziar Dorreak'' nabarmentzen dira, [[Ramon Reventós]]en sorkuntza dira, bai eta beste hainbat monumentu eta eraikin enblematiko ere.
252.705

edits