Erretina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 50 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q169342 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Human eye cross-sectional view grayscale.png|thumb|right|350px|[[Erretina]], makula eta odol-hodiak atzean dituena.]]
 
'''Erretina''' edo '''begi sarea''' [[begi]]aren muina barrutik estaltzen duen geruza da, argiarekiko sentibera. Begiaren barreneko segmentuan dago, [[konjuntiba]]ren barrualdean, [[humore beirakara]] inguratuz. [[Ikusmen]]a ahalbidetzen duten zati nagusietako bat da. [[Begi|Begi globogloboa]]a osatzen duten hiru mintzen artean barrukoena da; [[esklerotika]] eta [[koroidea]] dira besteak.
 
[[Nerbio-sistema|Nerbioz]]z osatutako mintz sentikorra da erretina; bertan antzematen zaio argiari, eta osatzen da gauzen irudia. Erretina [[begi nerbio]]aren bitartez lotzen da garunaren ikusmenguneekin. Zenbait mintzez osatua dago, baina horietako batek besterik ez du argia sentitzen, horretarako zelula bereziak baititu. Zelula horiek bi eratakoak dira: [[Makila (zelula)|makilak]] eta [[Kono (zelula)|konoak]]. Bai egituran eta baita zereginean ere bereizten dira; argi mota desberdinak antzematen ditu zelula mota bakoitzak. Makilak nagusi dira gauean dabiltzan animalien begietan; gizonari gauez ikusteko baliagarri zaizkio. Konoak nagusi dira, berriz, batez ere egunez dabiltzan animalien begietan, gizona tartean, eta ikusmen zehatzerako eta koloreen bereizketarako beharrezkoak dira.
 
== Erretinari lotutako gaixotasunak ==