Neil Armstrong: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
52. lerroa:
=== Espazio bidaiak ===
 
[[1966]]ko martxoaren 16an beren lehenengo espazio-misioan Gemini VIII.ean hegan egin zuen komandante gisa, Davis Scottekin. Misio honetan, Armstrongek Gemini VIII.a gidatu zuen, eta lehendik [[orbita]]n zegoen Agena-rekin arrakasta osoz akoplatu zuen. Bat egitea perfektua izan bazen ere, bi espazio-ontziak zabuka mugitzen eta azkar jiratzen hasi ziren. Armstrongek Gemini banandu eta, bere ontziaren kontrola egonkortzeko atzerako koheteak erabili ahal izan bazituen ere, astronautek larrialdi lurreratze bat egin behar izan zuten [[Ozeano BareBarea]]ann.
 
Armstrong Apollo XI.ean, Ilargira pilotu batekin egindako lehenengo misioan, komandante joan zen eta ilargiratu eta oina haren azalaren gainean jarri zuen lehenengo pertsona izatearen ohorea irabazi zuen. [[1969]]ko [[uztailaren 16]]an, Armstrongek, Michael Collinsek eta E. “Buzz” Aldrinek Ilargiko bidaia hasi zuten. Collins komando-moduluko pilotua izan zen. Aldrin, sistemetan aditua, ilargi-moduluko pilotua izan zen, eta Ilargian oinez ibili zen bigarren pertsona. [[Apollo XI]].eko komandante bezala, Armstrongek ilargi-modulua pilotatu zuen Ilargiaren azalean segurtasun osoz lur hartu zuelarik. [[1969]]ko [[uztailaren 20]]an, 22:56:20an, Estatu Batuetako ekialdeko orduan, (uztailaren 21eko 3:56:20 UTC), Neil Armstrongek Ilargia zapaldu eta bere esaldi ospetsua esan zuen: “Urrats txikia da gizon batentzat, baina jauzi handia gizateriarentzat”. Aldrinek eta Armstrongek ia bi ordu eta erdi inguru pasa zituzten Ilargian ibiltzen, laginak biltzen, esperimentuak egiten eta argazkiak ateratzen. [[1969]]ko [[uztailaren 24]]an, hiru gizonak [[Ozeano BareBarea]]ann itsasoratu ziren eta USS Hornet hegazkin-ontziak hartu zituen.
 
=== Itzulera ===
60. lerroa:
Lurrera itzuli bezain laster hiru astronautek omenaldi bat jaso zuten [[New York]]eko kaleetan barrena beren ohorez egin zuten desfile baten bitartez. Armstrongek Askatasunaren domina jaso zuen, Estatu Batuetako zibil bati eskaintzen zaion saririk garrantzitsuena. Beste sari batzuen artean ondoko dominak ere jaso zituen: NASAren Aldeko Zerbitzuarena, NASAren Aldeko Ez-ohiko Zerbitzuarena, beste zenbait herrialdetako 17, eta Espaziorako Kongresuaren ohorezko domina.
 
[[1970eko hamarkada]]ren hasieran, Armstrong NASAren Bulego Nagusietako Aeronautikarako dibisioaren administratzaile-orde lagun izendatu zuten [[Washington|Washington HiriaHirian]]n. Postu honetan NASAko ikerketaren eta teknologia orokorraren administrazioa eta koordinazioa bere ardurapean izan zuen, aeronautikari dagokionez.
 
=== NASAtik at ===