KV20: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 9 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q1477526 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
{{Egiptoar hilobia
| izena = KV20
| kokapena = [[Erregeen harana|Erregeen Harana]]
| data = [[1799]] baino lehenago
| jabea = [[Tutmosis I.a]] eta [[Hatshepsut]]
13. lerroa:
}}
 
'''KV20''', [[Egipto]]ko [[Luxor]] hiritik gertu dagoen [[Erregeen Haranaharana|Erregeen Haranean]] dagoen hilobi bat da. Ofizialki, haran honetan zulatutako lehen hilobitzat hartzen da, eta [[XVIII. dinastia]]ko bi [[faraoi]]rentzako lurperaketa leku bezala balio izan zuena, [[Tutmosis I.a]] eta bere alaba [[Hatshepsut]]entzako, alegia.
 
== Testuinguru historikoa ==
=== Lehen Tutmosistarrak ===
[[Egipto]]ko erregea [[K. a. 1500ko hamarkada|K. a. 1506]] eta [[K. a. 1490ko hamarkada|K. a. 1493]] bitartean, Aajeperkara Thutmose (Tutmosis I.a)k, kanpaina asko egin zituen atzerrian, bere tropekin, aurretik ezezagunak ziren tokietara iritsiz, [[Asia]]n zein [[Afrika]]n. Baina ez zen bakarrik errege gerlari eta estratega bikain bat izan, baizik eta herrialdea edertu eta hankaz gora zegoen administrazioa berritzeaz ere arduratu zen, [[hikso]]en konkistaren urruneko lorratza. Ondoren, faraoi handienetako bat bezala gogoratua, [[Tutmosis I.a]], Inperio Berriko errege nekropoli ezaguna den [[Erregeen Haranaharana|Erregeen Haranaren]]ren sortzailetzat hartzen da.
 
Bere eta bere bigarren emazte baten seme zen [[Tutmosis II.a]]ren garrantzi handirik gabeko erregealdi laburraren ondoren, tronua [[Tutmosis III.a]rentzat izan zen, aurrekoen biloba eta semea, baina oraindik oso gaztea zenez, bere amaorde zen [[Hatshepsut]]ek erregeordetza hartu behar izan zuen. Emakume hau zen errege odola zuen bakarra, Tutmosis I.a eta bere erreginaren ezkontzatik jaio baitzen, eta bere harrotasuna eta handinahikeria hain izan ziren handiak, erregina-faraoi bezala izendatu zuela bere burua, Tutmosis III.a gaztea eta ezgaiaren maila berean, Maatkara Hatshepsut-Jenemetamon izenpean.
26. lerroa:
 
=== Erregeen Haranaren sorrera ===
Nekropoliko lehen hilobia [[KV39]]a dela uste duenik badagoen arren, eta Erregeen Haranaren sortzailea ez zela Tutmosis I.a izan, baizik eta bere aurreko faraoia, [[Amenofis I.a]] alegia, egia esan, orain arte, ezerk ez du halakorik berresten, eta KV20a hartzen da toki hartan eraikitako hirurogei hilobi baino gehiagoren aitzindaria. Tutmosis I.a errege bihurtu aurretik, uste denez, erregeak [[Dra Abu el-Naga]]n lurperarazten ziren, [[Egiptoko XVII. dinastia|XVII. dinastiako]]ko erregeen [[nekropoli]] pribatua zena, baina, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, faraoi berriak, bere hilobiaren eraikuntzarako tokia, mendebalderago eramatea erabaki zuen, gaur egungo ''Biban el Moluk''era. Egia esan, Dra Abu el-Naga, Erregeen Harana baino toki txikiagoa zen, eta ez hain ziurra, eta toki berriko harriak, antzinako errege hilerrikoak baino kalitate hobekoak ziren.
 
[[Tutmosis I.a]] faraoiaren hilobiaren eraikuntza, ia estatu sekretua balitz bezala hartu zen, edo behintzat, horretaz harrotzen da eraiki zuena, [[Ineni]] boteretsua, nazioko gizon indartsua garai dizdiratsu hartan. Berak, bere hilobi propioko hormetan dioen bezala:
50. lerroa:
Oso modu baldar eta ez erregularrean tailaturik dauden arren, amaigabeko korridore estuek, KV20 hilobia, nekropoli osoko luzeenean bihurtzen dute, [[KV5]] erraldoia salbu. Hain neurri ikaragarrien arrazoia, sekula berdindu ez direnak errege hilobi batean, Haranaren larehun urteko historian, Hatshepsutek, ahal bezain beste Deir el-Baharira eta bertako hil tenplura hurbiltze nahiagatik azal daiteke, KV20 dagoen amildegiaren beste aldean dagoena.
 
Ehun metro hegoalderantz jeitsiz egin ondoren, ardatzak berriz biratzen du, kasu honetan mendebaldera, hilobiaren profila, bere alde nagusietako bat falta zaion errege kartutxo erraldoi batean bihurtuz. Hilobiaren azken zatian, D2 pasabideak, J1 bezala ezagutzen den gela bati tokia uzten dio, eta Tutmosis I.aren hilobi kamera izan zena Hatshepsuten erregealdian eginiko hedapen lanetararte. Beragandik, ondoren, aurrekoak baino txikiagoa zen korridore berri bat zulatu zen (G), azkenik, behin betiko kriptara iristen dena, J2. [[Laukizuzen|Laukiluze]] formako gela honetan, erdian zutabe bat duena, aurkitzen ziren Tutmosis I.a eta Hatshepsuten hilobiak, erantsitako hiru kamera txikiek (J2a, J2b eta J2c), hilobi erraldoiaren alboko biltegi bezala balioko zuten bitartean.
 
== Apaindura ==
[[Egiptoko XVII. dinastia|XVII. dinastian]]n eta [[XVIII. dinastia]]ren hasieran, ez zegoen hilobi bateko hilobi kamera apaintzeko ohiturarik, ezta errege hilobia bazen ere. Ideia hau, Deir el-Medinako margolari eta eraikitzaile gremioaren sorreratik aurrera galtzen hasi zen, baina ez zen askoz beranduago arte, [[Seti I.a]]ren erregealdian, margoekin hilobi osoa beteko, eta ez bakarrik hil putzua, kripta, eta, agian, aurrekamera. Honi, KV20 hilobian hainbeste eta hain sakon zulatu izanagatik, [[eskisto]] geruza batera iritsi izana gehitzen zaio. Izan ere, eskistoak, bere ezaugarriekin, erabat ezinezko egiten zuen hilobi kamera apaintzea.
 
Honela, ez da harritzekoa, [[Howard Carter]]rek eginiko indusketan, kareharrizko hamabost bloke handi aurkitu izana, hauen gainean, [[Amduateko Liburua|Amduateko Liburuko]] eskenak inskribatuak zeudelarik, ondoren, [[Tutmosis III.a]]k eta bere ondorengoek ere erabili zituzten gehiegi liraindutako irudi bereizgarriekin. Ziurrena, eskistoak eskaintzen zituen aukera urriak zirela eta, bloke hauek, hilobi kameraren estalki bezala jarri izana da, apaindura moduan.
71. lerroa:
 
=== Hatshepsut ===
Hatshepsuten momia, publikoari, [[2007]]ko ekainean aurkeztua izan zen, benetan ondo identifikatua izan ote zen edo ez zalantzan urte asko eman ondoren. Zahi Hawass, Egiptoko Antigoaleko Gauzen Kontseilu Goreneko Idazkari Nagusiak, [[1922]]an [[TutankamonTutankhamon|Tutankamonen]]en momia aurkitu zenetik, aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuena zela esan zuen. Momia, bere hagin baten azterketaren bidez identifikatu ahal izan zen. Honela, Zahi Hawass beraren teoria berretsia zen, hau da, aurkitutako momia hori Hatshepsut erregina-faraoiarena zela, hasiera batean, bere inudearenarekin nahastu zelarik, bere ondoan lurperatua izan zena.
 
Aipaturiko bi momiak, Erregeen Haraneko [[KV60]] hilobian aurkituak izan ziren. Hilobi hau, Hatshepsutek berak eraiki zuen, bere inudearentzako, nor asko maite zuen, Sitra dama, eta bertan, berrogei edo berrogeitabost urte inguruko emakume baten eta hirurogei urte baino gehiagoko atso gizen baten gorpuak aurkitu ziren, ezkerreko besoa, argi eta garbi, erregina batena zen posizio batean tolestua izatearen berezitasuna zuena. Orduan pentsatzen hasi zen momia hura Hatshepsutena izan zitekeela, besoaren ez ohiko posizioa dela eta. Horrek, galdera ugari sorrarazten zituen. Nola lurperatu nahi zuen emakume honek? Errege emazte handi bat bezala ala faraoi bat bezala, bi besoak papar gainean gurutzatuta? Tutmosis IIIak, bere amaordea, erregeen ohiko posizioan lurperatua izateko baimenik emango ote zuen?