Eleberri beltz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Eleberri beltza''' literatura genero bat da, ''[[polizia eleberri]]arekin'' hertsiki erlazionatuta. Izan ere, hainbat ezaugarritan paretsuak dira genero horiek: [[krimen]]a argitzeko beharra, [[errealismo]]a eta idazkera zuzena..., baina nobela beltzean bilbea, giroa eta pertsonaien hartu-emana patu ilunean eta etsigarri batean biltzen da. Protagonista usu ez da detektibea edo polizia, biktima, susmagarria edo hiltzailea baizik, bere burua suntsituko duen jokabidean dago murgilduta, horretarako maiz [[sexu ugalketa|sexu]]-harremanetaz baliatzen direla.
 
Aurrekariak baditu ere, ''beltza'' terminoa [[Bigarren Mundu Gerra]]ren ostean zabaldu zen, [[Hollywood]]en [[zinema beltza]] gogoan, batik bat zenbait idazle estatubatuarren lanak sailkatzeko, hala nola [[James Cain|James M. Cain]], [[Cornell Woolrich]], [[Dorothy B. Hughes]], [[Jim Thompson]], [[David Goodis]], [[Gil Brewer]], [[Charles Williams]], edo [[Elmore Leonard]]. [[Frantzia]]n sortu zen beltz delako label hau, non [[Gallimard]] argitaletxeak, [[1945]]ean, Série noire (Sail beltza) izeneko bilduma plazaratu baitzuen, gehienbat [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] hardboiled delakoaren itzulpenak.
 
== Nobela beltza eta kritika soziala ==
=== Sorrera ===
[[1929ko kraxa]]ren ondoren, [[AEBAmeriketako Estatu Batuak|AEBetako]]etako burtsek gainbehera izan zuten. Gainera, lege lehorrak eraginda krimen antolatua zegoen eta mafiak ere eragina izan zuen garai hartako gizartean. Egoera horretan genero beltza agertu zen eta garai hartako gizartearen arazoak azaldu zituen<ref name=aa>Ander Perez, [http://www.berria.eus/paperekoa/1959/040/001/2015-01-18/bizitza_bera_bezain_beltza.htm «BIZITZA BERA BEZAIN BELTZA»], ''Berria'', 2015-01-18</ref>.
 
Hasierako nobela beltzetan, [[Erresuma Batua]]n sortutako [[polizia]] nobelak zeuden baina [[AEBAmeriketako Estatu Batuak|AEBtako]]tako egoerak aldaketak sortu zituen genero beltzean. Aristokraten inguruko generoa izatetik kaleko gertaerako kontrako genero bilakatu zen. Hilketak eta polizia ikerketek garrantzia galdu zuten eta gertaera horiek sortzen zituzten [[gizarte]] arazoek eta arazo horien jatorriek garrantzia hartu zuten. Kalea azaldu zenez, genero beltza [[kritika sozial]]a egiten hasi zen<ref name=aa></ref>.
 
Hasierako hainbat idazle, tartean zeuden, [[Dashiell Hammett]], [[Raymond Chandler]] politikoki ezkertiarrak ziren. Hori baliatuz, [[komunismo]]ari aurre egin nahian, [[Joseph McCarthy]] senatariak epaitegira eraman zuen [[Dashiell Hammett]]. [[Masa -gizarte|Masa gizartean]]an asko zabaldu zenez, masa gizartearen kulturaren produktu moduan kontsumitzea ekarri du eta horrek balioa kendu dio genero beltzari. Ondorioz, genero txikitzat eta maila baxukotzat hartu ohi da<ref name=aa></ref>.
 
[[2007]]an hasitako krisi ekonomikoak berriro berpiztu du nobela beltza eta kritika soziala. Esaterako, [[Petros Márkaris]] idazle greziarra bere herrialdeko egoera larria kontatu du azken nobela beltzetan<ref name=aa></ref>.
18. lerroa:
[[Jose Antonio Loidi]] ''Bizkarrondo''k egindako ''[[Amabost egun Urgainen]]'' nobela da ([[1955]]) [[euskara]]z egindako lehen nobela. Ondoren etorri zen [[Mariano Izeta]]ren ''[[Dirua galgarri]]'', eta are beranduago [[Gotzon Garate]] eta [[Xabier Gereño]]ren lanak<ref name=aa></ref>.
 
Aitzindari hauen ondoren, idazle talde berri bat etorri da: [[Anjel Lertxundi]], [[Itxaro Borda]], [[Jon Alonso]], [[Jon Arretxe]], [[Aingeru Epaltza]] eta, beranduago, [[Alberto Ladrón|Alberto Ladron Arana]] eta [[Iñaki Irasizabal]]. Denek euskal [[gizarte]]an sinesgarria ez den [[detektibe]]aren figura sartu dute. [[Euskal literatura]]n batez ere detektibeak sortu dira, oraindik poliziarik ez da sortu euskarazko nobela beltzean. [[Jon Arretxe]]k bere nobela beltzetarako aukeratutako lekua [[Bilbo]]ko [[San Frantzisko]] auzoa da eta <ref name=aa></ref>.
 
== Nobela motak ==
52. lerroa:
 
 
* [[Polizia eleberri|Nobela poliziakopoliziakoa]]a
 
[[Kategoria:Nobela beltza| ]]