Jose Ariztimuño: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
12. lerroa:
| heriotza herrialdea = [[Gipuzkoa]]
}}
'''Jose Ariztimuño Olaso''', ''"Aitzol"'' ezizena zuena, ([[Tolosa]], [[Gipuzkoa]], [[1896]]ko [[martxoaren 18]]a - [[Hernani]], [[Gipuzkoa]], [[1936]]ko [[urriaren 17]]a) euskal idazle, kazetari eta elizgizon [[abertzaletasun|abertzale]] eta [[euskaltzaleeuskaltzaletasun|euskaltzalea]]a izan zen. [[Gaztelania]]z zein [[euskara]]z idatzi bazuen ere, hizkuntz normalizazioaren aldeko ekimenak bultzatu zituen, euskararen ofizialtasuna eskatuz. Ehunka artikulu idatzi zituen aldizkari eta egunkarietan.
 
[[1922]]an [[Gasteiz]]en apaiztu zen. [[1930]]an ''[[Euskaltzaleak]]'' elkarteko zuzendaria izan zen. 1930. urtean Donostian sortu zen ''[[El Día]]'' egunkarian berebiziko garrantzia izan zuen Aitzolek egunkari hori erabat abertzaletasun aldera lerratzen. Ideologia sendoko pertsona eta ideia barreiatzaile paregabea, [[Eusko Langileen Alkartasuna]] sindikatu katoliko eta abertzalea bultzatu zuen etengabe, gainerako ekimen abertzaleak bezala, nahiz [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublika]] garaiko azken bi urteetan lan teorikoetara mugatu zen nolabait ere.
18. lerroa:
1935. urtean ''La democracia en Euzkadi'' saiakera eman zuen argitara eta gerrak argitaratzea eragotzi zuen beste bi lan prestatu zituen: Ipar Euskal Herriko erakundeei buruzko historia politiko-soziala (hastapena ''Euzkadi'' egunkarian agertu zen, zenbait zatitan) eta ''La poesía popular en el renacimiento de los pueblos'' izeneko lanaren lehen liburukia.
 
[[1936]]an [[faxismo|faxisten]] altxamendua hasi zenean [[Donostia]]n zegoen eta [[BelokeBelokeko monasterioa|Beloken]]n errefuxiatu zen. [[Donostia]] frankisten esku geratu zenean [[Bilbo]]rako bidea hartu zuen, baina 1936ko urriaren 15ean [[Pasaia]] inguruan preso hartu eta [[Donostia]]ko [[Ondarretako kartzela]]n sartu zuten. Han torturak jasan zituen eta handik gutxira [[Hernani]]n fusilatu zuten.
 
Jardun politiko eta sindikalez gain, kultura arlo asko (historia, folklorea, literatura kritika) ukitu eta landu zituen Aitzolek. Euskararen alde kartsuki idatzi zuen, euskaraz eta erdaraz, nahiz lan teoriko gehienak erdaraz osatu. Liburuxka bat idatzi zuen gai honi buruz: ''La muerte del euskara o los profetas de mal agüero''. Gerra aurreko euskal abertzaletasunak izan zuen ideologorik garrantzitsuenetakoa izan zen.