Des-kontrol: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
45. lerroa:
[[2006]]an [[Oihuka]] diskoetxearekin disko berria kaleratu zuten: ''[[Duintasunez eutsi]]''. Disko hau '''''Des-kontrolen''''' iraupen luzeko bigarren diskoa izan zen. Guztira 13 abesti izan zituen, aurreko lan bakoitzeko abesti bana grabatu zuten, hots, 3 kantu zahar eta 10 berri zituen. Disko honek soinu aldaketa bat ere ekarri zuen, landuagoa alegia. Sektore batzuetatik kritika asko jaso zituzten arrazoi honengatik, baina batez ere Oihuka diskoetxearekin sinatzeagatik.
 
AEBetara bigarren bira bat egin zuten [[2007]]an, [[martxoaren 31]]etik [[apirilaren 8]]rarte. Urte horretan, [[Durangoko Azoka]]rako, beste lan bat kaleratu zuten beraien 10 urteak ospatzeko: ''[[10 urte - USA tour 2007|10 urte]]''. Lan honek musika [[Disko konpaktu|CD]] bat eta [[DVD]] dokumental bat zituen, eta Baga-Bigak argitaratu zuen. Diskoak talde desberdinen 10 bertsio zituen, beraiengan eragina izan zuten 10 talderenak, bai euskaldunak bai atzerritarrak. Dokumentalak '''''Des-kontrolen''''' 10 urteko ibilbidea eta AEBetan egindako azken biraren irudiak biltzen ditu.
 
Hurrengo urtean taldeak beste aldaketa bat jasan zuen, [[2008]]ko [[otsail]]ean, Aritzek taldea utzi zuen, ondorioz, '''''Des-kontrol''''' abeslari gabe gelditu zen. Arrasateko Uharkape pilotalekuan egindako kontzertuan abestu zuen azkenekoz Aritzek. Kontzertu hau taldeari ezarritako 8000 euroko isuna ordaintzeko dirua biltzeko antolatu zen. Bertan, '''''Des-kontrolez''''' gain, [[Arkada Social]], [[Never Surrender]], [[Ukabilkada]], [[Enboskada]] eta [[The Motherfuckers]] taldeek jo zuten. Harrezkero Hodei eta Oier abesten hasi ziren. Urte berean, berriz ere Durangoko Azokarako, 6 kantuko disko bat kaleratu zuten [[Baga-Biga]]rekin: ''[[Hipokrisia eta faxismoaren aurka]]''. Disko hau jasaten ari ziren boikota salatzeko egin zuten eta beraiei buruzko esames eta zurrumurruak gezurtatzeko. Disko honen grabaketan Euskal Herriko hainbat pertsonaia famatuk parte hartu zuen, batez ere, musikariak eta futbolariak, adibidez [[Fermin Muguruza]]. Urte bat beranduago, beste disko bat kaleratu zuten azaroan: ''[[Aurrera begira]]''.
51. lerroa:
== Boikota ==
 
[[2000ko hamarkada]] erdialdera taldearen aurkako iritziak zabaltzen hasi ziren, [[RASH]] (''Red & Anarchist Skinhead'' edo ''[[Skinhead]] gorri ([[komunismo|komunista]]) eta [[anarkia|anarkistak]]'') taldearen ingurutik. Talde hau ''Des-kontrol'' [[nazinazionalsozialismo|nazia]]a zela salatzen hasi zen. Hauen esanetan taldeak ez zuen jarrera egokia jarraitzen; betiere salatzaileen ustez, talde nazi eta [[faxismo|faxisten]] kamisetak janzten baitzituzten.
 
Urtetan zehar salaketak gogortu eta kontzertuak boikoteatzen hasi ziren antolatzaileei mehatxu eginez. Honen adibide [[2007]]an [[Bilbo]]ko Kukutza gaztetxean [[Etsaiak]] taldearekin batera jo behar zuten kontzertua da, non RASH kolektiboko kideek kontzertua ez ospatzea lortu zuten. Honetaz gain ''Des-kontrol'' taldearen jarraitzaileak ere jipoituak izan eta Bilbo aldean taldearen aurkako pintadak azaldu ziren.