Gurpil-aulki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: «Kategoria:Aulkiak» kategoria «Kategoria:Eserlekuak» kategoriara aldatzen
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
10. lerroa:
== Historia ==
[[Fitxategi:ZhugeLiang1.jpg|thumb|right|[[Zhuge Liang]] generalaren erretratoa, gurpil-aulki batean eserita.]]
Horrelako tresnen lehenengo erreferentziak [[K. a. VI. mendea]]an agertzen dira. Bi dira, alegia, urte haietako aztarnak: [[Grezia]]n [[morko]] bateko frisoan haurrentzako moldatutako gurpul-ohetxoa ikus daiteke. [[TxinaTxinako Herri Errepublika|Txinan]]n, bestetik, arbel harlauza bateko idazkun batean horrelako aparatua aipatu zen. Lehenengo errepresentazio grafikoa ikusteko mende asko igaro behar ziren; lehena Txinan ere topatu da, [[525]]. urtean. Dena dela, benetako lehen gurpil-aulkia [[Filipe II.a Espainiakoa]]arentzat asmatu zen, [[1595]]. urtean. <ref>http://tuspreguntas.misrespuestas.com/preg.php?idPregunta=166</ref> Lehenengo patente legala [[1869]]koa da, bestetik. Lehen gurpil-aulki elektrikoa [[1924]]an sortu zen baina zarata handia eragiten zuen. Gaur egun ezagutzen dugun aulkia [[Harry Jennings]] injineriak asmatu zuen [[1932]]an.
 
== Gurpil aulki autonomoa ==
'''Gurpil-aulki autonomoa''' bakarrik mugitzeko gai den [[gurpil-aulki]]a da; [[EHUEuskal Herriko Unibertsitatea|EHUren]]ren Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Sailaren Behar Berezitarako Gizaki-Konputagailu Elkarrekintza Laborategian sortua. Oztopoak gainditzen edo saihesten ditu eta erabiltzaileak aldez aurretik zehaztutako lekura joateko gai da, [[interfaze]] erraz batez baliatuz.
[[Sentsore]]reak eta kontrol-programa konbinatua ditu eta, horri esker, modu autonomoan mugitzen da. [[Ordenagailu]] batean ikus daitezke sentsore bakoitzaren egoera, aulkiak duen [[bideokamera]]k ikusten duen irudia eta kontrol-programak hartzen dituen erabakiak.
[[Robotika]] mugikorraren aurrerapenak eta kontrol konbinatuaren garapenak oinarrian hartuta, erabiltzaileak, esfortzu fisiko eta mental txikienarekin, hartu dituen erabakiak kontrolatu ahal ditu eta [[nabigazio]]a eta oztopoak gainditzeko zeregina aulkiaren kontrolatzailearen esku geratzen dira.