Leintz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Leintz''' [[Gipuzkoa]]ko hego-mendebaldeko [[haran|ibar]] bat da, [[Araba]]rekiko mugan hasi eta [[Arrasate]]raino iristen dena. Han daude [[Aretxabaleta]], Arrasate, [[Eskoriatza]] eta [[Leintz Gatzaga|Leintz-Gatzaga]] udalerriak. Horiez gain, batzuetan [[Aramaio]] ere Leintzekotzat hartzen da, nahiz eta berez [[Aramaioko ibarra|Aramaioko ibarrean]] dagon.
 
== Historia ==
Hasiera batean, ziur aski ez [[XII. mendea]] baino lehenago, Leintzek entitate juridiko propio bat osatzen zuen. Leintz entitate juridikotzat noiz sortu zen ez da ezaguna, baina, edonola ere, [[XIII. mendea]]n jada zatitzen hasi zen, [[1260]]an [[Arrasate]]k [[Alfontso X.a Gaztelakoa|Alfontso X.a Jakituna]] erregearen eskutik hiri gutuna jaso ondoren. [[Leintz Gatzaga]]k gutun bera [[1331]]n jaso zuen, eta, ordutik aurrera, Leintz [[Eskoriatza]]k eta [[Aretxabaleta]]k osatu zuten, euren [[elizate]]ekin batera. Entitate juridikotzat [[1630]] arte iraun zuen, urte horretan Aretxabaleta eta Eskoriatza elkarrengandik banandu ziren arte.
 
Entitate juridikotzat iraun zuen denboran [[ganboatar]] eta [[oinaztar]]ren arteko tirabiren erdian izan zen, eta [[1448]]an liskar horien artean Arrasateri su eman zioten.