Demokrito: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
15. lerroa:
Demokritok ezin izan zuen erabili gaur egundoko aparatu elektronikoak. Bere oinarrizko instrumentua bere jakintasuna izan zen. Eta bere jakintasuna ez zion inolako aukerarik eman. Demokritok ez zuen kontuan hartu naturako prozesuetan inolako «indar» eta «espiritu»rik parte hartzen zutela. Existitzen den bakarra atomoak eta espazio hutsa dira, pentsatzen zuen. Bakarrik materiala ziren gauzetan sinesten zuen, horregatik materialista deitzen diogu. Ez da existitzen inolako «intentzio» zehaztua atomoen mugimenduaren atzean.
 
Naturan dena gertatzen da mekanikoki. Horrek esan nahi du gertatzen den guztia «kausala» dela, denak naturako lege haustezina jarraitzen duelako. Demokritoren ustez bazegoen kausa natural bat gertatzen zen guztian, gauza berean dagoen kausa. Teoria atomikoak gure sentsazioak ere azaltzen ditu, pentsatzen zuen Demokritok. Gure zentzumenen bitartez zerbait berenganatzen dugunean, espazio hutsean dauden atomoen mugimenduagatik gertatzen da. [[IlargiIlargia]]a ikusten dugu, «ilargiaren atomoak» nire begietara heltzen direlako gertatzen da.
 
''Eta zer gertatzen da ezaguerarekin?'', ''Ezin daiteke atomoz osaturik egon, hau da, «gauza» materialez?'' Ba bai, Demokritok imajinatzen zuen arima «arimako atomo» biribil eta lau batzuez osatuta zegoela. Pertsona bat hiltzean, arimako atomoak sakabanatzen dira. Gero, beste arima batean sar daitezke sorkuntza prozesu baten bitartez. Horrek esan nahi du gizakiak ez duela arima hilezkorrik.