Onkobirus: berrikuspenen arteko aldeak

36 bytes added ,  Duela 8 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
'''Onkobirusak''' zelularen ugalketa prozesua aldatzen duten [[birus]]ak dira, [[zelula]] normalak zelula neoplasikoak edo tumoralak bihurtuz. Onkobirus gehienak [[erretrobirus]] dira.
 
Zelula bat infektatzerakoan onkobirusek haien [[Azido desoxirribonukleiko|DNA]] integratzen dute zelularen [[genoma]]n, [[bakteriofago]]ek [[lisogenia|ziklo lisogenikolisogenikoan]]an egiten duten moduan. [[Profago]]en antzera, onkobirusa zelularen ondorengoetara pasatzen da, harik eta une jakin batean birusaren genomak zelularen ugalketa erritmoa aldatzen duen arte, [[tumore]]ak sortuz.
 
Ez dago argi nola jarduten duten onkobirusek maila molekularrean tumoreak sortzeko. Birusaren genomak gene onkogenikoak ditu eta, antza denez, gene horiek [[apoptosi]]aren erregulazioa aldatzen duen proteinaren bat ekoizten dute. Ondorioz, zelulak ukipen-inhibizioaren mekanismoa galtzen du, kontrolik gabeko ugalketa suertatuz eta tumoreak agertuz.
252.705

edits