Sedimentologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Sedimentology lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
 
== Oinarizko printzipioak ==
;[[Aktualismo|Aktualismoaren printzipioa]]: Printzipio hau oinarrizkoa da Geologiaren ikerketan. Ingelesez aktualismo hitza ez da erabiltzen, baizik eta uniformitarismoa edo uniformismoa. [[James Hutton]]ek [[XVIII. mendea]]n proposatu zuen eta esaldi batean laburbil daiteke: "orainaldia iraganeran giltza da". Printzipio honen arabera gaur egungo prozesu geologiko guztiak iraganean ere modu berdinean gertatu dira, eta beraz prozesu geologikoak denboran aldaezinak dira.
 
;[[Hasierako horizontaltasun printzipioa]]: Printzipio honen arabera sedimentuak hasieran beti horizontalean metatzen dira. Orain arte egindako ikerketa guztietan argi ikusten da generalizazio hau orokorrean egia dela, nahiz eta inklinazio apur bat izan dezaketen hainbat sedimentuk.
11. lerroa:
[[Arro sedimentario]] bateko [[sedimentu]]ak bertan sortuak edo kanpotik etorriak izan daitezke. Bigarren kasuan, [[meteorizazio]] kimiko zein fisikoz sortuak egon daitezke. Kimikoki eraldatutako sedimentuek jatorri eskualdearen klima berreraikitzen laguntzen digute, eta prozesu fisikoen bidez sortutakoek, aldiz, jatorri eskualdearen konposizio mineralogikoari buruz hitz egiten digute.
 
Partikula hauek ikertzeko orduan, gehien nabarmentzen den propietatea sedimentuen '''kolorea''' da. Horregatik, kolorearen arabera konposizioa ezagutu nahi izateko joera dago beti, baina jarrera hau arriskutsu xamarra da: kolorearen jatorria ez da arrokaren konposizioaren araberakoa, eta bestalde, sedimentuak [[iragazkoriragazkortasun|iragazkorrak]]rak izanki, arrokaren barneko kolore ere ez da fidagarria. Adibidez, urak ekarritako lohiak kolore marroixka eman diezaioke [[kareharri]] zati bati.
 
Badaude, hala ere, kolorearen araberako irizpide batzuk:
 
1) Sedimentuak kolore '''gorrixka (okrea)''' har dezake [[estratu|geruza]] barneko [[burdinburdina]]a [[oxidazioerredox erreakzio|oxidatzen]] denean. Herdoiltze hori oxigeno atomo ugarien kontaktuan soilik gerta liteke, eta beraz, usposa dezakegu sedimentu hori airearekin kontaktuan metatu zela, uretatik kanpo. Baina beti ez da hala.
 
2) Kolorea '''grisa, gris berdea''' delarik, geruzako burdina ezin izan da oxidatu. Aurreko irizpidearen kontrako egoeran gaude: sedimentua oxigeno gutxiko baldintzetan metatu dela pentsa dezakegu, ur azpian. Baina, esan bezala, ez du zertan horrela izan.
22. lerroa:
 
== Sedimentologiaren historia ==
Gizakiak antzinatetik harriak erabili baditu ere interes ekonomikorako [[XIX. mendemendea|XIX. menderarte]]rarte ez da ikerketarik egin sedimentologiaren alorrean. Izena bera [[1932]]ean sortu zuen Wadellek.
 
[[1960ko hamarkada]]n sedimentologiak aurrerapausu handiak izan zituen [[hidrokarburo]]en ustiapena zela eta, hauek reserborio handienak [[arroka sedimentario]]etan daudelako. Gaur egun kostaldeko inguruetako [[ekologia]]n ere sedimentologia erabiltzen da.