«Jean Borthayre»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: hizkuntza arteko 2 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q3170854 orrian)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
| webgunea =
}}
'''Jean Borthayre''' ([[Muskildi]], [[Zuberoa]] [[1901]]eko [[maiatzaren 25]]a - [[Montmorency]], [[Val-d'Oise]], [[Frantzia]] [[1984]]ko [[apirilaren 25]]a) [[baritono]]a izan zen. Bere ospea batez ere frantses eta italiar [[opera]] [[errepertorio (argipena)|errepertorioa]]a landuz lortu zuen.
 
== Biografia ==
Abeslari [[autodidakta]], [[Europa]]n zehar bira egin zuen Euskal Herriko [[abesbatza]] batean hasi zen bakarlari. [[Paris]]ko [[kontserbatorio]]an sartzeko arrakastarik izan ez zuen saiakeraren ostean frantses hiriburuko [[Opéra-Comique]]n [[Baxu (ahotsa)|baxua]] zen [[Louis Azéma]]k bere ahotsa entzuteko aukera izan zuen. Parisen bizi izateko denetarik ([[taxi]]sta lana...) egin izan zuen; euskal kantuak ziren bere errepertorio bakarra [[1934]]an [[Parisko Casino]]ra [[Tino Rossi]]ren errezital batean parte hartzeko igo zenean. Bere izena opera giroan entzuten hasi zen eta [[1936]]an Marie-Louise bere emaztearekin (Azémaren alaba) operaren gaineko ikasketak hasi zituen. [[1937]]an [[Aljer]]reko Operan kantatzeko kontratatu zuten baina [[Bigarren Mundu Gerra]]k ibilbidea moztu zuen.
 
Bere debut profesionala [[1943]]an egin zuen [[Tolosa Okzitania]]ko Kapitolioko Antzokian; bertan [[1946]] arte egin zuen lan, [[Jules Massenet]]en ''[[Hérodiade]]'' operan [[Herodes I.a Handia|Herodesen]]en papera egiten. [[Bigarren Mundu Gerra|Gerraren]] ostean beste zenbait hiritako opera etxetan aritu zen: [[Bordele]], [[Marseilla]], [[Lyon]], [[Estrasburgo]], [[Gante]], [[Anberes]] eta [[1951]]n [[Paris]]; urte horretan aldi berean [[Parisko Opera Nazionala|Opera Nazionalean]] ([[otsailaren 25]]ean) eta [[Opéra-Comique]]n ([[otsailaren 22]]an) debutatu zuen ia 50 urte zituela, [[Charles Gounod]]en ''Faust'' operan Valentinena eta [[Georges Bizet]]en ''Les Pêcheurs de perles'' delakoan Zurgarena eginez hurrenez hurren. [[1968]] arte bi antzoki garrantzitsu horietan kantatu zuen.
 
Batez ere [[Frantzia|frantses estatuan]] lan egin zuen; bere kantatzeko eragatik [[frantses]]ezko operaren ikurretakoa izan zen. Orduan frantsesez abesten ziren [[Giuseppe Verdi]]ren opera batzuetan egindako [[baritono]] lanagatik ere ospetsu bihurtu zen: Rigolettorena [[Rigoletto|izen bereko operan]], Germontena (''[[La traviata]]''), Renatorena (''[[Un ballo in maschera]]'').
252.705

edits