Mauritania: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
43. lerroa:
'''Mauritania'''<ref name= Euskaltzaindia>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak}}</ref> ({{lang-ar|موريتانيا}} ''{{transl|ar|DIN|Mūrītānyā}}''; [[amazigera]]z: ''Muritanya'' edo ''Agawej''; {{lang-wo|Gànnaar}}; [[soninkera]]z: ''Murutaane''; [[fula]]z: ''Moritani''; {{lang-fr|Mauritanie}}), ofizialki '''Mauritaniako Errepublika Islamiarra''' ({{lang-ar|الجمهورية الإسلامية الموريتانية}}, ''{{transl|ar|DIN|al-Jumhūriyyah al-ʾIslāmiyyah al-Mūrītāniyyah}}''; {{lang-fr|République Islamique de Mauritanie}}), [[Afrika]]ko ipar-mendebaldeko herrialdea da. Mendebaldean [[Ozeano Atlantikoa]]rekin egiten du muga, hego-mendebaldean [[Senegal]]ekin, ekialde eta hego-ekialdean [[Mali]]rekin, [[Aljeria]]rekin ipar-ekialdean, eta ipar-mendebaldan [[Mendebaldeko Sahara]]rekin (zeinaren zatirik handiena [[Maroko]]k okupatzen baituen). Herrialdearen izena ''[[Mauritania (antzinako eskualdea)|Mauretania]]'' [[berbere]] erresuma zaharretik dator.
 
Hiriburua eta hiririk handiena [[Nuakxot|Nuakchot]] da, Atlantikoko kostaldean dagoena.
 
1.030.700 km<sup>2</sup> ditu.
51. lerroa:
[[Fitxategi:Mauritania sat.png|200px|left|thumb|Mauritania satelite irudian.]]
 
Mauritania [[Afrika]]ko ipar-mendebaldean dago, [[Ozeano Atlantikoa]]ren itsasertzean. [[Sahel]] eskualdean dago, eta bere lurraldearen zatirik handiena [[Sahara|Saharako basamortuabasamortuak]]k betetzen du (herrialdearen bi heren), [[kostaldeitsasertz|kostaldeko]]ko lerro estuan izan ezik. Lerro horretan kokatzen dira herrialdeko ia hiri garrantzitsu guztiak, [[Nuakxot|Nuakchot]] (hiriburua) eta [[Nuadhibu]] (merkataritza hiri nagusia), esaterako. Barnealdeko hiri nagusiak [[Tidjikdja]], [[Atar]] eta [[Chinguetti]] dira.
 
Iparraldea klima lehor-lehorrekoa da, goi-ordoki harritsu eta duna eremu zabalekikoa. Hegoaldera, basamortuak Sahelgo sabanari hezeagoa eta berdeagoa uzten dio lekua.
 
[[Senegal (ibaia)|Senegal ibaiak]]k [[Senegal]] eta Mauritaniaren arteko hegoaldeko muga osatzen du. Hura da eremurik euritsuena. Han dago bilduta merkataritza jarduera guztia eta han bizi da jenderik gehiena, salbu artzain nomadak, lurralde osoan barreiatuta.
 
== Banaketa administratiboa ==
93. lerroa:
* Biztanleria: 3.069.000 ([[2009]]).
* Bizi itxaropena: 55 urte ([[2006]]).
* Talde [[etnikoetnia|etnikoak]]ak: %40 arabiar-beltz nahasketa (mestizoak); %30 [[arabiar]]; %30 beltz.
* Erlijoak: %99.84 [[musulman]], gehiengo zabala [[suni]]ak.
 
114. lerroa:
Mauritaniako biztanleriaren gehiengoa [[nekazaritza]] eta [[abeltzaintza]]z bizi da. Hala ere, [[1970eko hamarkada|1970]] eta [[1980ko hamarkada|1980ko hamarkadetatik]] aurrera, [[nomada]] nahiz nekazari ugarik hirietara emigratu zuten, [[Sahel]]ak pairatutako [[lehorte]] ugarien eraginez.
 
Herrialdeak [[meatzaritza|meategi]] garrantzitsuak baditu, [[burdina]]renak batez ere. Horiek dira Mauritaniako esportazio ia guztiak. [[Arrantza]] ere aktibitate ekonomiko esanguratsua da, [[KanariKanario|Kanarietatik]]etatik ([[Espainia]]) hedatzen den arrantzarako eremu aberatsa baitute Mauritaniako itsasaldeak. Munduko arrantza eremurik oparoena du, baina garrantzizko jarduera den arren, herrialdeak ez du behar adina ustiatzen, eta atzerritarren neurriz gaindiko ustiapena dela-eta, baliabide hori arriskuan dago: [[Japonia]]ko eta [[Europar BatasunBatasuna|Europar Batasuneko]]eko ([[Espainia]]koek batez ere) flotek ustiatzen dituzte. Arrantza baliabideei eta gehiengizko ustiatzeari buruzko azterketarik egin ez izanak, Mauritaniako itsas baliabideen etorkizuna kolokan ipini du [[2001]]etik aurrera.
 
Mauritaniako industria sarean mea erauzteko jarduerak dira nagusi: burdina da aberastasun natural inportanteena. Kobre, gatza eta igeltsu hobiak ere badira. 2001ean petrolioa aurkitu zuten, baina ikusteko dago zenbateraino lagunduko duen Mauritaniako ekonomia egoera hobetzen.
122. lerroa:
[[Fitxategi:Fort of Arguin 1721.jpg|left|350px|thumb|Mauritaniako Arguin uharteko gotorleku koloniala (1721).]]
 
Frantsesak [[XIX. mendemendea]]arenren bigarren erdialdean sartu ziren Mauritanian. [[1900]]. urtean, mugak ezartzeko hitzarmena sinatu zuten [[Frantzia]]k eta [[Espainia]]k. [[1904]]. urtean, Frantziako Mendebaleko Afrikaren barruan sartu zen Mauritania, eta [[1920]]an kolonia bihurtu zen.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondoren, Mauritania Frantziako probintzia bilakatu zen, eta diputatuak bidaltzen zituen Frantziako Legebiltzarrera.
132. lerroa:
[[1974]]an burdin meak nazionalizatu egin zituzten. Frantziaren eragina alde batera utzita, Mauritania herri musulmanetara hurbiltzen hasi zen, eta Arabiar Ligako kide egin zen. Saudi Arabiak, Kuwait eta Marokok laguntza ekonomikoa eskaini zioten. [[1975]]ean, Mendebaldeko Sahararen zati bat bereganatzeko interesak bultzatuta, bat egin zuen [[Maroko]]rekin Espainiaren mendean zegoen lurralde hura banatzeko asmoan. Frantziaren laguntza logistiko eta militarra baliatuz, Mauritaniako hiru mila soldaduk eta Marokoko hamar milak Sahara okupatu zuten. [[Ould Daddahr]]en gobernuak garesti ordaindu zuen hura. Mauritaniak Fronte Polisarioren eraso gogorrak pairatu zituen eta Marokok laguntzeko bidalitako gudarosteen mendean geratu zen lurraldea. Krisi ekonomikoa areagotu egin zen, eta herria gobernuaren erabakiaren aurka azaldu zen. Izan ere, mauritaniarrek lotura handiak dituzte saharatarrekin, eta Mauritaniako oposizioak gogor salatu zuen Sahararen burujabetasunaren aurkako esku-hartze hura.
 
[[1978]]an krisiak eztanda egin zuen, eta sei urteko epean bost estatu kolpe izan ziren. Herrialdea osotara [[arabia]]r kulturaren mendean jartzeko ahalegina egin zen, hegoaldean bizi ziren gainerako herriak aintzat hartu gabe. Azkenik, baina, gobernuak alde batera utzi zituen herria arabiartzeko eta Sahara hartzeko asmoak, eta 1979ko abuztuan bake hitzarmena izenpetu zuen [[Fronte Polisarioa]]rekin. Aldi berean, eta ezkerreko ofizialek bultzaturik, gobernuak [[esklabotasunesklabotza|esklabotasuna]]a abolitu zuen.
 
[[1984]]an [[Maawiya Ould Sid Ahmed Taya]] koronelak hartu zuen aginpidea. Honek Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa ezagutu zuen. 1985ean [[Nazioarteko Diru Funtsa]]k 12 milioi dolarretako mailegua eman zion, oso baldintza gogorretan, basamortuaren zabaltzeari aurre egin behar dion eta ale defizit izugarria (12 mila tona urtean) duen herri batentzako. Mauritaniako lurraldeak desertu eremu handiak ditu, klima tropikal beroa eta lehorra, eta euri gutxi. Egoera ekonomiko sozialak okerrera egin zuen: hegoaldean, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ziren lurrak urrituz joan ziren desertua zabaldu ahala. Nomadek, pobreturik, hirietara jo behar izan zuten. 1987az geroztik arazoak izan dira nekazarien eta abeltzainen artean hegoaldeko mugan, Senegal ibaiaren aldean.