Wilhelm von Humboldt: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
18. lerroa:
'''Wilhelm von Humboldt''' edo jaiotzez Friedrich Wilhelm Christian Carl Ferdinand ([[Potsdam]], [[1767]]ko [[ekainaren 22]]a – Tegel, [[1835]]eko [[apirilaren 8]]a) hizkuntzalari, filosofo, diplomatiko eta noble [[prusia]]rra izan zen. Besteak beste, bere herrialdeko hezkuntza sistema diseinatu zuen, eta Humboldt-Universität izeneko [[Berlin]]go unibertsitatea sortu zuen [[1810]]ean. [[Alexander von Humboldt]] anaia gaztea zientzialari eta naturalista ospetsua izan zen. Euskara zientziaren ikuspegitik aztertzen lehenengoetarikoa izan zen.<ref name=JuananHernandez>Juanan Hernández: [http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/ATXAGA/_BERNARDO/PAIS_VASCO/ALEMANIA/Humboldt/eta/Atxaga/elpepiautpvs/20001204elpvas_19/Tes «Humboldt eta Atxaga»], ''El País'', 2000-12-04.</ref>
 
{{aipu|Bere garaian aitzindaria izan zela esan daiteke, euskara eta euskal kultura berak sartu baitzituen zientzian. Bultzada handia eman zien, eta berak sortutako eraginagatik hasi ziren zientzilariak euskara ikertzen.|[[Jose Antonio Arana|Jose Antonio Arana Martija]]<ref name=JuananHernandez />}}
 
== Bizitza ==
[[Tegel]]en ([[Prusia]]) jaioa, Wilhelm von Humboldt bere garaiko maila intelektual handienetako pertsonaia izan zen, eta haren ikerlanak oraindik ere ezinbesteko erreferentzia dira hainbat arlo zientifikotan, [[hizkuntzalaritza]]n, esaterako. [[Alexander von Humboldt]] zientifiko naturalista ospetsuaren anaia izan zen.
 
Hizkuntzalaria, poeta, literatur kritikoa eta politikoa izaki, orduko [[kultura]]ren gizon sonatuenekin harremanak izan zituen, hala nola [[Johann Wolfgang von Goethe|Goethe]] edo [[Friedrich von Schiller|Schillerrekin]], eta [[Euskal Herria]]n, [[JuanJoan Antonio Mogel|Mogel]], [[Pablo Pedro Astarloa|Astarloa]] edo [[Lorenzo Prestamero|Prestamerorekin]].
 
[[1799]]an Euskal Herria lehen aldiz zeharkatu zuen, [[Madril]]era bidean. [[1801]]ean lehen bidaian sortarazitako jakin mina ase ahal izan zuen, eta gure herrian zehar hara eta hona ibili zen hizkuntzaz, kulturaz, paisaiaz, ohiturez, erakundeez ohar ugari hartuta. Haien ondorioz idatzi zuen hizkuntza askotara itzulitako "Euskaldunak".
 
[[1810]]ean [[Prusia]]ko hezkuntza ministroa zela, [[Berlingo Humboldt unibertsitateaUnibertsitatea|Berlingo Unibertsitatea]] sortarazi zuen. [[1815]]ean diplomatiko bezala, maila handieneko lanak egin zituen; haren ardura politikoek Europan zehar eraman zuten. Prusiako ordezkari gisa parte hartu zuen [[Napoleon Bonaparte|Napoleon]] menperatu ondorengo Europan [[absolutismomonarkia absolutu|absolutismoaren]]aren Errestaurazioa ekarri zuen [[Vienako KongresuaBatzarra|Vienako Kongresuan]]n.
 
[[1820]]an [[politika]] utzi eta hizkuntzalaritzari guztiz eman zitzaion. Lehenetarikoa izan zen hizkuntzalaritza konparatuan; berrehun bat hizkuntza ezagutzera iritsi zen, haien artean [[euskara]], bere kuttunenetakoa<ref>[http://www.zumalakarregimuseoa.net/ekintzak-eta-zerbitzuak/ikerketa-eta-dokumentazioa/wilhem-von-humboldt-1801-bidaia-euskaldunen-herrira Zumalakarregi Museoaren Webgunearen artikulua CC-BY-SA lizentziapean argitaratua]</ref>.
 
== Euskalaria ==
[[Hizkuntzalaritza]]ren arloan, bere lanik garrantzitsuenak [[euskara]] aztertzen zituenekoak izan ziren hain zuzen ere. [[1799]]an etorri zen lehenengo aldiz [[Euskal Herria|Euskal Herrira]], eta bi urte geroago itzuli zen. Egin zituen bidaia hauetan [[Joan Antonio Mogel|Juan Antonio Mogel]] eta [[Pablo Pedro Astarloa]] ezagutu zituen, besteak beste, eta lurraldea nolabait idealizatu zuen. Hizkuntzari dagokionez ere perfektotzat goraipatu zuen, [[Europa]]ko mintzairarik zaharrenen artean hartuz. Haren ikerketak [[euskoiberismo]]a sustatu zuen.
 
Humboldten lanen artean, nabarmentzekoak dira ''Berichtigungen und Zusaetze zu Adelungs Mithridates über die kantabrische oder baskische Sprache'' edo "Adelung-en Mithridates-i zuzenketak eta osaketak kantauriar edo euskal hizkuntzari buruz" ([[Berlin]], [[1817]]) eta ''Prüfung der Untersuchungen über die Urbewohnner Hispaniens vermittelst der Vaskischen Sprache'' edo "Hispaniako jatorrizko biztanleen ikerketaren azterketa euskal hizkuntzaren bidez" (Berlin, [[1821]]).
43. lerroa:
 
== Ikus, gainera ==
* [[Argien Garaia|Argien mendea]]
 
== Kanpo loturak ==
60. lerroa:
* [[Joxe Azurmendi|Azurmendi, J.]] 2003: [http://www.jakingunea.com/show/7cfa07935d56f2a6d280b600564ea5694499e1d0 ''Humboldt eta Renanen nazio kontzeptua''], ''RIEV'', 48:1; 91-124. ISSN 0212-7016.
* {{de}} [[Joxe Azurmendi|Azurmendi, J.]] 2003: [http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/48/48125142.pdf ''Ein Denkmal der Achtung und Liebe. Humboldt über die baskische Landschaft''], ''RIEV'', 48-1: 125-142. ISSN 0212-7016
* [[Joxe Azurmendi|Azurmendi, J.]] 2007: ''[[Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua]]'', Bilbo, [[Udako Euskal Unibertsitatea|UEU]]. ISBN 978-84-8438-099-3
* {{de}} Zabaleta Gorrotxategi, I. 1998: ''W. von Humboldts Forschungen über die baskische Nation und Sprache und ihre Bedeutung für seine Anthropologie''. Köln. (tesia)
* Zabaleta Gorrotxategi, I. 2005: ''Wilhem von Humboldt: hezkuntza eta hizkuntza'', Donostia, [[Jakin]]. ISBN 84-95234-27-0