Nereida: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
[[Greziar mitologia]]n, '''nereidak''' (antzinako [[greziera]]z Νηρείδες ''Nêreídes'' o Νηρηίδες ''Nêrêídes'', singularrean Νηρείς ''Nêreís'' edo Νηρηίς ''Nêrêís'', νέεινetik ''néein'', ‘igeri egin’), [[Nereo]] eta [[Doris]]en berrogeitamar alabak ziren.
 
Itsasoko lamiatzat jotzen ziren, ozeanoaren sakonean bizi baitziren, baina itsasazalera ere igotzen ziren, marinelei itsaso zurrunbilotsuak igarotzen laguntzeko, argonautak, lagundu zituzten bidaiari ospetsuenak zirelarik, hauek [[urrezko ahari-larrularrua]]arenren bila zihoazenean. Itsas gizonei, izurdeen eta beste itsas animalia batzuen gainean jarririk aurkezten dira. Greziarrek, aldareetan gurtzen zituzten, itsasertzean eta labarretan, non, ofrenda bezala, esnea, olioa eta eztia ematen zitzaien.
 
Itsasoan zegoen edertasun eta on guztia irudikatzen zuten: Ahots melodiatsuarekin kantatzen zuten eta euren aitaren inguruan dantza egiten zuten. [[Koral]] adarrekin koroatuak eta [[Poseidon]]en [[hiruhortz]]a eramaten irudikatzen dira, jainko honen segiziokoak baitira.
 
Garrantzitsuenak [[Tetis (nereida)|Tetis]] ([[Peleo]]ren emaztea eta [[Akiles]]en ama), [[La Galatea|Galatea]] ([[Azis]]en maitalea eta [[Polifemo]] ziklopea maitemindu zuena) eta [[Anfitrite]] (Poseidonen emaztea) dira.
 
Arte klasikoan, ohi, [[izurde]]ekin, itsas munstroekin edo [[hipokanpo (mitologia)|hipokanporen]] batekin daude.
 
Guzti hauengatik, [[Neptuno (planeta)|Neptuno]] planetaren ilargi batek, [[Nereida (satelitea)|Nereida]] izena du.
 
== Kanpo loturak ==