Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
[[Fitxategi:Kingdom of Pamplona (c. 925).gif|thumb|right|300px|Banu Qasitarren lurraldeak, laranjaz, [[925]]. urtearen inguruan]]
 
'''Banu Qasi''' ({{lang-ar|بنو قسي}}, «Cassiusen seme-alabak») IX. eta X. mendeetan [[Ebro]] harana —zenbait unetan, [[MediterraneoMediterraneoa|Mediterraneoraino]]raino— gobernatu zuen euskal [[muladi]]en ([[islam]]era bilakatutako [[Kristautasunakristautasun|kristauak]]) [[leinu]]a izan ziren. XI. mendearen hasieran [[Zaragozako taifa]]k konkistatu zuen.
 
== Leinuaren jatorria ==
Leinuari [[Cassius kondea|Cassius]] izeneko [[Hispania|hispaniar-erromatar]] edo [[bisigodo]] handikiak eman zion hasiera. Herri [[patriarkalpatriarkatu|patriarkala]]a zenez, aitaren postua semeak hartzen zuten; semeetan zaharrenak zuen lehentasuna. Leinuaren jabegoak [[VII. mendemendea|VII. mendeko]]ko [[Bisigodoen Erresuma]]tik zetozkien.
 
Ez dira Banu Qasitarren jatorriari buruzko agiri asko gorde. [[Ibn al-Qutiyya]] XI. mendeko historialaria eta idazle [[Kordoba]]rrak ''Risala fi fadl al-Andalus'' bere idazlanean esaten du Banu Qasitarren historiari buruzko kronika bat ezagutzen duela, [[Ebro Ibar]]reko [[Pirinioak|Pirinio]] aldeko beste bi famili [[musulman|islamdar]] boteretsuei buruzko historia ere hartzen duena, [[Banu TuyibiTujibi|Banu Tuyibiak]]ak eta [[Banu Tawila]]k, azken hauek bereziki [[Barbastro]] eta [[Huesca|Oska]] inguruan kokaturik. Zoritxarrez aipatutako idazkia ez da azaldu orain arte [[arabiera]]z idatzitako eta ikerleek aztertutako [[Al- Andalus|Al-Andalusko]]ko agirien artean.
 
[[Alfontso III.a Leongoa]]k ere aipatzen du bere kroniketan, Musa "naziotasunez godoa, baina erlijioz musulmana" zela.<ref>{{Erreferentzia
| urtea = 1932}}</ref>
 
Ibn Haznen arabera, [[Arabiar mundua|arabiarrek]] [[iberiar penintsula]]ren konkistaren urteetan [[Frankoen Goiko Marka]] deritzoten eskualdeko konde bat, ''Qasi'' izenekoa, [[Siria]]ra joan omen zen. Bidaia haren helburua kondea [[Damasko]]ko [[kalifa]] zen [[al-Walid-i]] bere menpekotasuna pertsonalki aldarrikatzea eta zin egitea izan zen. Datu interesgarri hau Ibn al-Quiiya-k berrezten du, esaten zuenean [[Musa Ibnibn Musa|Musa Ibn Musaren]]ren arbaso batek al- Walid kalifarekin bezerotasun loturak hartu zituela Islama bere babespean onartu zuelako.<ref>Tarifi iftitah al-Andalus, Historia de la reconquista de España por Abenalcotía el Cordobés, Madrid 1926, 50. orrialdea</ref>
 
[[Cassius kondea]] [[Islam]]era [[714]]an bilakatu zen, era horretan [[omeiaromeiatar Kaliferria|omeiarren]]ren ''[[mawali]]'' (bezero) bihurtua. Hau dela eta, [[omeiaromeiatar Kaliferria|omeiarrek]]rek [[Hispania]] konkistatu zutenean, bere lurrak eta botere politikoa mantendu zuen, ''Banū Qāsī'' [[arabiera]]zko abizena hartuz. Ibn Hazm-ek bidai honi garrantzi handia ematen dio, zeren eta horrela bai Qasik, bai haren lehendabiziko ondorengoek, omeiarren [[mawali]] edo "bezeroen" tituloa izan zuten, eta horregatik geroztik al-Andalusen musulmanen artean piztu ziren gatzaketan, beraiek beti [[mudari]]en aldeko hautua egin zuten bando [[Yemen]]darraren aurka.
Hori zela eta, Cassius kondeak [[AsturiasAsturiasko Printzerria|Asturiasekin]]ekin muga gordetzea lortu zuen eta [[Al Andalus|Al-Andalus]] [[musulman]]a finkatu eta erakundetu zenean, printzerri autonomoa sortu zuten, Banu Qasi leinuaren menpe, [[Ebro]] garaiko eskualdean: egungo [[ErrioxaErrioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxako]]ko ekialdean eta [[Nafarroa GaraiGaraia|Nafarroa Garaiko]]ko hegoaldean.
 
Cassius kondearen bilakaerak bere oinordekoak, Banu Qasi leinua, [[Muladi|muwalludun]] bihurtu zuen, [[Ebro]]ko [[musulman]] gehienak bezala. Nahiz eta bere jatorria, [[Ibn al-Qutiyya]]k azaldu zuen bezala, genealogia zintzo batetik hartua baino [[omeiatar Kaliferria|omeiar]] garaiko irabazi faltzuzkoak izan, nahikoa zen konkista garaietan.
 
Banu Qasitarrak, [[islam]]era bihurtutako eliteko beste familiak bezala, arabiar-[[islam]]iar tribu edo klan gisa antolatu ziren. Banu Qasitarrek, kanpokoen menpe geratu beharrean, bertako erregimen [[musulman]] bat sortu zuten, eta iparralderagoko [[euskaldun]] erdi paganoekin harreman oro har adiskidetsuak izan zituzten bi [[mende]]z.
Izan ere, Fortunen semeak, [[Musa ibn Fortun]] [[Iruñeko Erresuma]] sortzeko asko lagundu zuen. Hasierako erregeak Banu Qasitarren senideak ziren eta lortutako lehendabiziko independentzia diplomazia eta euskaldunekin zein [[mozarabiar]]rekin aliantza militarren nahasketa zen.<ref>[http://www.art-science.com/Ken/Genealogy/PD/ch42_Fortun.html Fortun eta Aurea]</ref>
 
Banu Qasitarrak izenez baino ez ziren [[musulman]]ak eta [[Islam]]arekiko bere atxikimendua uste sendoa baino onura zen. Banu Qasitarren alabek normalean [[Kristautasunakristautasun|kristau]] euskal handikiak ezkondu zituzten eta alderantziz. Adibidez, [[Musa ibn Musa]] Banu Qasi gobernadorearen ama [[Eneko Aritza]] [[Iruñeko Erresuma|Iruñeko erregearen]] arreba zen. Era berean, [[Ibn Hazm]] arabiar historialariaren arabera, [[Fruela II.a Asturias eta Leongoa|Fruela II.a Leongoak]]k, [[Alfontso III.a Leongoa|Alfontso III.a Asturiaskoaren]] semea, Urraka izeneko Banu Qasitarra ezkondu zuen, antza denez [[islam]]etik [[Kristautasunakristautasun|kristautua]].
 
[[Kordoba]] [[omeiaromeiatar Kaliferria|omeiarrek]]rek Banu Qasitarren botere bermatu zuten eta autonomia ere eman zieten gobernadore bihurtuak. Horrela, [[omeiaromeiatar Kaliferria|omeiarrek]]rek tazituki [[Ebro]] haraneko benetako boterea Banu Qasitarren eskuetan zegoela aintzat hartu zuen, [[omeiaromeiatar Kaliferria|omeiarrentzat]]rentzat eskualdea urrutegia zegoelako eta kontrol eragingarria inoiz ez zutelako. [[Al- Andalus|Al-Andaluseko]]eko [[omeiatar Kaliferria|omeiar]] [[emir]] eta [[kalifa|kalifek]] ziur asko ez zuten baliabideak [[Ebro]] ondo kontrolatzeko, hain zen handia [[Kordoba]] eta [[Zaragoza]]ren arteko bidaldia.
 
Banu Qasitarrak kontrolatzeko [[omeiaromeiatar Kaliferria|omeiarrek]]rek erabiltzen zuten bidea [[kalifa]]k eskualdera bidalitako zigor-espedizio militarrarena zen. Esate baterako, [[882]]an [[Mohamed I.a Kordobakoa|Mohamed I.ak]] [[Zaragoza]]ren aurkako armada bidali zuen, Banu Qasitarren Ismail gobernatzen ari zela. Hala ere, [[omeiaromeiatar Kaliferria|omeiarrek]]rek bidalitako armadek inoiz ez zuten [[Ebro]]ko botereen oreka aldatu. Hitz gutxitan, [[Ebro]] haranak beti izan zuen zenbait autonomia [[Kordoba]]ko gobernu zentraletik.
 
Banu Qasi buruzagi batek [[Iruñea]] gobernatu zuen [[VIII. mendemendea|VIII. mendeko]]ko bukaeran, ziur asko [[781]]eko [[Kordoba]]ko [[musulman]]en [[Nafarroa]]ko konkista zela eta. Hala ere, Banu Qasitarren boterea [[Iruñea]]n laster [[Frankoak|frankoen]] aldeko alderdi batek ordezkatua zen. Baina bata zein bestea bertoko [[Nafarroa|nafar]] oligarka nagusiak garaituak ziren eta bera, [[Eneko Aritza]], lehendabiziko [[Iruñeko Erresuma|Iruñeko]] errege bihurtu zen.
 
== Banu Qasitarren gailurra ==
 
[[Fitxategi:Península ibérica 910.svg|thumb|300 px|Banu Qasitarren menpeko lurraldeak, 910. urtean]]
[[VIII. mendemendea|VIII. mendeko]]ko bukaeran, leinuak [[Tutera]]n finkatu zuen bere hiriburua, eta [[Kordoba]]ko [[omeiatar Kaliferria|omeiar]] [[emir]]ren eta [[Frankoak|karolingiarren]] menpekotzatik alde egitea lortu zuen. Beren burua [[bisigodo]]en aristokraziaren oinordekotzat zuten [[Al- Andalus|Al-Andalusko]]ko beste leinuek bezala, Banu Qasitarrak ez zuten inoiz erabateko onarpenik lortu [[arabiar mundua|arabiar]] klase agintariarengandik.
 
[[Tutera]] hiriburu izanda, Banu Qasitarrek gobernatu zituzten [[Erriberri|Olite]], [[Huesca]], [[Arnedo]], [[Tarazona]], [[Borja]], [[Lleida]], [[Toledo]], [[Zaragoza]] eta, ziur asko, [[Ejea de los Caballeros|Ejea]]. Banu Qasitarren erresuma autonomoa [[Iruñeko Erresuma]]ko elkarkide garrantzitsua zen, biek elkarren laguntza behar zuten inguruko [[musulman]] eta [[Kristautasunakristautasun|kristau]] erresumen aurka. Horrela, Banu Qasitarrek eta Iruñeko Erresumako armadak [[frankoak|frankoei]] irabazi zieten [[Orreagako gudua (778)|Orreagako guduan]]n ([[824]]).
 
Iruñeko Erresumaren eta Banu Qasitarren arteko harremanak leinu arteko ezkontzek indartu zituzten. Banu Qasitarrak, iruindarrak bezala, [[AsturiasAsturiasko Printzerria|Asturiasko]]ko erresumaren etsai ziren.
 
Hala ere, euskal emirerri txikiak etsaiak zituen alde askotatik. Inoiz lortu ez zuten arren, frankoak behin eta berriz saiatu ziren mendebaldeko [[Pirinioak]] kontrolpean izaten. Larriagoa izan zen [[Asturiasko Erresuma]]ren mehatxua, beti ekialdeari jardun baitzuen; eta, hegoaldean, [[Kordobako Kaliferria|Kordobako kaliferria]] beti mugak kontrolatzeko ahaleginean zebilen.
 
[[Musa ibn Musa]] eta [[Eneko Aritza]]k indarrak batu zituzten [[843]]an [[Abd ar-Raman Rahman II.a|Abd Al-Rahmanen]] komandante bat harrapatzeko, baina [[Kordoba]]ko erantzun militarra gogorra zen. [[Emir]]rek berak zuzenduta, aliatuen porrota eta [[Esklabotza|esklabo]] asko hartzea suposatu zituen [[IruñeIruñea|Iruñetik]]tik gertu. [[844]]ko bigarren mendekuzko espedizioak oraindik gogorragoa izan zen, Enekoren anaia bat hil zuten eta. Hala ere, Banu Qasitarrek, iruindarren laguntzari esker, kordobatarren aurkako beste espedizio bi burutu zituzten [[847]] eta [[850]]ean.
 
'''Albeldako gudua''' izenekoa [[851]]an [[Albelda de Iregua]]n Banu Qasitarren buruzagia eta [[Kordobako emirerria|Kordobako emirerripean]] [[Tutera]]ko gobernadorea zen [[Musa ibn Musa]]k zuzendutako armada [[musulman]]a eta, baliteke [[Asturiasko Erresuma]]ren aliatuak ziren [[frankoak|franko]] eta [[Baskoniako dukerria|gaskoiarren]] arteko gudua izan zen. Banu Qasitarrak, ziur asko erasotzaileak zirenak, garaipena lortu zuten. Generalki gudua [[Ordoño I.a Asturiaskoa]]k [[euskaldun]]en matxinada gelditzeko kanpainan barne kokatu dute eta zenbait buruzagi gaskoi eta frankoen harrapaketarekin ere lotu dute. {{Sakontzeko|Albeldako gudua (851)}}
{{Sakontzeko|Laturce mendiko gudua}}
 
Hala ere, Musa ibn Musa hiru urte geroago hil zen eta bere oinordekoek nahiago zuen [[Asturiasko Erresuma|asturiarrekin]] elkarlanean aritzea [[Kordoba]]ko [[omeiatar Kaliferria|omeiar]] erregimenarekin baino.
[[Laturce mendiko gudua|859ko Musa ibn Musaren porrotak]] [[Iruñeko Erresuma]] bere aliatua [[kordoba]]tarren mehatxuen kontra zaurkor utzi zuen. [[860]]an, [[Mohamed I.a Kordobakoa|Mohamed I.ak]] zuzendutako espedizio batek [[Nafarroa]]n sartu eta [[Fortun I.a Gartzia NafarroakoaGartzez|Fortun Gartzia]] oinordekoa harrapatu zuten, hurrengo 20 urteetan [[Kordoba]]n gatibu hartua.
 
[[Fitxategi:Cellorigo.La.Rioja.España.jpg|thumb|250 px|left| [[Cellorigo]] mendiko gailurrean kokaturik zegoen [[Mohamed ibn Lope]]k Arabako [[Bela Ximenez]] kondeari hartu nahi izan zion gaztelua]] Gertakari haiek Banu Qasien nahiz [[Iruñeko Erresuma]]ren boterea ahuldu zuten [[860ko hamarkada]]n, baina [[870eko hamarkada]]ren hasieran berriro bizkortu zen. [[872]]an, [[Musa ibn Musa]] lau semeek boterea berreskuratu zuten Banu Qasitarrentzat iparraldeko [[Nafarroa]]ko herri nagusietan, [[Zaragoza]]n, [[Tarazona]]n, [[Huesca]]n, [[Lleida]]n eta [[Tutera]]n.
 
[[873]]an [[Kordoba]]ko [[emir]]rak [[Huesca]] berreskuratu arren, Banu Qasitarrak ez ziren inguruko eskualdetik irtenaraziak. Hori zela eta, [[Kordoba]]ko [[emir]]rak ia urtero bidali zituen espedizio bat [[Ebro]] haranera, [[IruñeIruñea|Iruñeko]]ko barrutiak tartean. Baina ez kristauen hiria ez Banu Qasitarren gotorlekuak ziren [[kordoba]]rren eskuetan jausi.
 
[[855]]ean, [[Mohamed I.a Kordobakoa|Mohamed I.a]] [[Kordoba]]ko [[emir]]rak [[Toledo]] konkistatu zuen, baina kontrola ez zuen luzaroko iraun, laster [[Musa ibn Musa]] izeneko Banu Qasitar gobernadoreak boterea berreskuratu baitzuen.
 
'''Cellorigoko gudua''' delakoa jadanik desagertutako [[Cellorigo]]ko gaztelua kontrolatzeko [[882]] eta [[883]] urteetan eman zen.
[[Mohamed ibn Lope]]k [[Al Mundir Kordobakoa]] emirrarekin bat egin zuen. Honek [[Zaragoza]] hartzeko espedizioa prestatu zuen [[Ebro]] haranean. Bidean [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxa]] konkistatu zuten [[Zaragoza]]ko [[vali (Islam)|wali]] [[Ismail ibn Musa]] eta [[Tutera]]ko [[vali (Islam)|wali]] Fortun ibn Musa ([[Mohamed ibn Lope]]ren osabak zirenak) jabeak zituela.
 
[[Cellorigo]] heltzean, gaztelua hartu nahi zuten, gertuko [[Obarenes mendiak]] zeharkatzeko pasabideetako bat defendatzen zuelako. Gaztelua [[Bela Ximenez]] [[Araba]]ko kondeak defenditu zuen. Guduan armada biek hildako asko izan zuten, eta, musulmanek ez zuten lortu gaztelua hartzea. Al-Mundirrek amore eman eta [[Pancorbo]]rantz jo zuen, beste pasabide baten bila. Bertan beste gudua izan eta berriro hildako asko izan ondoren, amore eman zuen.
{{Sakontzeko|Cellorigoko gudua}}
 
Bi porrota izan ondoren, [[Alfontso III.a AsturiaskoaLeongoa|Alfontso III.a Asturiaskoak]]k [[Diego Porcelos]] eta Belari [[Mohamed ibn Lope]] jazartzea eskatu zien. Banu Qasitarrak, gorriak ikusi ondoren, Alfontsori bake-akordioa eskatu zion; ez zuen lortu, ordea.
 
== Leinuaren azken urteak ==
 
[[Fitxategi:Alfonso I de Aragón por Pradilla (1879).jpg|thumb|px 250|Alfontso I.a Nafarroa eta Aragoikoak konkistatu zituen Banu Qasitarren azken lurrak Euskal Herrian.]]
Hurrengo urteetan zehar, Banu Qasitarrek [[Kordoba]]rekiko leialtasuna baino ez zuten erakutsi, baina [[882]]an [[Mohamed I.a Kordobakoa|Mohamed I.a]] [[Kordoba]]ko [[emir]]rak armada bat bidali zuen Banu Qasitarren kontra, [[Hisham I.a|Hashim ibn Abd al-AzizAzizek]]ek gidatutakoa. [[Mohamed ibn Lope]]k (ziur asko [[Musa ibn Musa]]ren loba) Hashim borrokatzear zegoela ustez aldatu eta elkarrekin [[Asturiasasturiasko Printzerria|asturiarren]] aurka, orain [[Alfontso III.a Leongoa|Alfontso III.ak]] gidatuak, borrokatzeko sinestarazi zion Hashimi. Hala ere, lehenengo harremanek egoera korapilatu zuten. [[HashimHisham ibn Abd al-AzizI.a|Hashimek]] ez zuen [[Alfontso III.a Leongoa|Alfontso]] zirikatu nahi, honek bere seme gatibu baitzuen. Hashim berak [[Ismail ibn Mohamed]] zuen gatibu, [[Mohamed ibn Lope]]ren semea eta bai gatibu bai beste opariak bidali zituen [[Alfontso III.a Leongoa|Alfontsori]] bere semea berreskuratzeko. Bestetik, [[Toledo]]ren kontrola [[Mohamed I.a Kordobakoa|Mohamed I.a]] eta Banu Qasitarren artean banatu zen [[920]] arte.
 
Banu Qasitarrek eta [[Iruñeko Erresuma]]k bere erantzuna bien mehatxuan oinarritu eta [[Asturiasko Erresuma]] aliatu zuten. [[Alfontso III.a Leongoa|Alfontso III.aren]] seme bat, [[Ordoño II.a Leongoa|Ordoño II.a]] izango zena, Banu Qasitarren gorteetako batera bidalia zen han hazia izateko, ziur asko [[Mohamed ibn Lope]]arena, leinuaren buruzagi bihurtu baitzen [[870eko hamarkada]]ren erdian.
 
Hala ere, Banu Qasitarren eta haien aliatuen arteko tratu zaharra [[880ko hamarkada]]n hautsi zen. [[Mohamed ibn Lope]]ri ederra izan zaio [[Kordoba]]ko [[emir]]rekin elkartasuna berritzea eta [[Zaragoza]] [[omeiaromeiatar Kaliferria|omeiarren]]ren eskuetan utzi zuen. Kontraprestazio giza, [[Tutera]] eta [[Tarazona]]ko [[omeiatar Kaliferria|omeiar]] gobernadore izendatu zioten. Sorberria zen leinua, [[Banu TuiibiTujibi|Tuiibiak]] [[Zaragoza]] eta [[Calatayud]]eko jaun bihurtu ziren eta honek Banu Qasitarren boterea [[Ebro]] haranean zatikatzea ez ezik gatazkak ere sortu zituen. Gainera, [[Iruñeko Erresuma|iruindarrek]] eta [[Asturiasko Erresuma|asturiarrek]] espedizioak egin zituzten. [[Mohamed ibn Lope]] [[898]]an hil zen [[Zaragoza]] setiatzen ari zela, eta kristau erregeak saiatu zuten bere lurraldeak kontrolatzea.
 
[[905]]ean, [[Antso I.a GartzesGartzez|Antso Gartzesek]] sortutako leinua berria hartu zuen [[Iruñeko Erresuma]]ko kontrola. Antsok bere printzerria [[Frantzia]] edo [[Asturiasko Printzerria|Asturias]]-[[Leon (argipena)|Leon]] bezalako kristau estatu subirano izatea nahi zuen. Hori zela eta, aurrekoek ez bezala, ''Pampilonensium Rex'' ("Iruindarren Erregea") titulua hartu eta behin betiko bukatu zuen Banu Qasitarrekin izandako elkartasuna. [[Alfontso III.a AsturiaskoaLeongoa|Alfontso II.al]], [[Fortun I.a Gartzia NafarroakoaGartzez|Fortun Gartzia]] aurka zuena, [[Tarazona]]tik gertu [[Lope ibn Mohamed]]ek ([[Mohamed ibn Lope]]ren semea) irabazia zen [[899]]an. [[Asturiasko Erresuma]]k berriro saiatu zuen garaiko [[Ebro]] okupatzea [[904]]an. [[Lope ibn Mohamed]]ek [[907]]an saiatu zuen [[Iruñea]] hartzea eta [[Ebro]] harenean Banu Qasitarren kontrola berreskuratzea ere lortu zuen. Tamalez, [[Antso I.a GartzesGartzez|Antso Gartzesek]] prestatutako lakio batean erori eta hil zen.
 
[[Tutera]] [[Zaragozako taifa]]k inbaditu eta gero, Banu Qasitarrek jaurerri xumea eratu zuten [[Alpuente]]n, egungo [[Valentziako probintzia]]n.
 
[[Nafarroa]] eta [[Aragoi]]ko [[Alfontso I.a Nafarroakoa|Alfontso I.ak]]k [[Tutera]] konkistatu zuen [[1115]]ean. Bertako [[musulman]] eta [[judu]] elkarteak [[Nafarroako Erresuma|nafarrek]] babespean bizi ziren [[Gaztelako Erresuma|Gaztelak]] [[Nafarroa]] inbaditu ([[1512]]-[[1522|22]]) eta [[inkisizioa]]k ihes egitera edo kristautzera bultzatu zituen arte.
 
== Nafarroako musulmanen iraupena, Nafarroako erregeen babespean: Banu Qasitarren ondorengoak ==
 
[[Fitxategi:Tudela church.jpg|thumb|200px|right|[[Tuterako katedrala|Tuterako Santa Maria Katedrala]] antzinako [[meskita]]ren gainean eraki zuten [[1121]]. urteaz geroztik, Nafarroako mairuei konkistatutako herri eta hiri guztietan bezalaxe]]
Lehen ikusi denez, musulmanak nagusi izan ziren urteetan [[Ebro ibarra|Ebro ibarrean]]. [[Alfontso I.a Nafarroakoa|Alfontso I.a]] k [[Tutera]] hiria hartzerakoan, nafarroar eta aragoar kristauak gutxiengo bat ziren, urte gutxiren buruan ordea egoera erabat aldatu zen eta musulmanak gutxienengo bat izatera pasatu ziren. Tuterako errenditze agiria 1119ko otsailaren 25koa bertan bizitzeko baldintza berriak ekarriko ditu nafar mairuentzat. Erlijio, jabetza eta justiziarako eskubideak gordeko dituzte, baina esate baterako Konkista eta gero musulmanek Tuterako hiri barnea utzi behar izan zuten, [[Queiles]] errekako beste bazterrean jartzeko. <ref>Béatrice LEROY, “Les musulmans et les juifs sujets du roi de Navarre”, in LA NAVARRE AU MOYEN AGE, Editions Albin Michel, 1984, 22 rue Huyghens, 75014 Paris. Chapitre V, PP. 103-108.
</ref>
 
Oro har, "Nafar mairuek" erlijio islamikoari atxikimendua mantendu zioten konkista eta gero, horretarako Nafarroako erregearen babesa zutelako. Erriberako herri eta hirien lur jabe izandako "Nafar mairuak" XIII. mendetik XV. menderaino talde txikiak osatuz bizi ziren Nafarroan. Nafarroako erregeak XII. mendean "Mairuen Forua" delakoa eman zien beraien komunitate bizitza antolatzeko.
[[Iberiar Penintsulapenintsula|Iberiar Penintsulako]]ko gainerako komunitate musulmanekin konparatuz, Nafarroakoa oso iparraldean zegoen, eta besteengandik nolabait isolatuta.
 
Idatzitako agiria izan zen, eta erlijio zein administratzeko askatasuna ematen zien. Nafarroako errege berri bakoitzak bermatzen zien agiri edo foru hori. Haren truke Nafar mairuek "Petxa" edo zerga bat ordaintzen zioten Erregearen Altxortegiari. XII. mendetik aurrera urteroko 280 liberakoa, aldaketarik gabe.
Ordainketa hau, talde ordainketa bat zen, eta haren truke beraien [[meskita]]k eta kultu erlijiosoa mantendu ahal izan zuten. Baita beraien agintari propioak, jabego eskubideak zein ekonomia jarduerak.
 
Tuterako [[alfaki]] izenekoa zuten guztien buru, eta haren ardurapean zeuden [[Cortes|Kortes]], [[Monteagudo]] eta Erriberako beste zenbait musulmanen komunitate.
 
Hala ere, nafar musulman gehienak Tutera hirian bizi ziren, hiriko mendebalean. Esan bezala, Tuterako alfakia zen guztien buru. Meskitak eta [[koran-eskolak]] zuzentzeaz gain, kristauak, musulmanak eta [[juduajudu]]kak aurrez aurre jartzen zituzten auzietan arduradun nagusia zen.
 
Erregearen aginduen berri ematen zien bere komunitateko kidei eta aldi berean musulmanen eskari eta kexuen berri Erregeari helarazten zizkion.
 
[[Arabiera]]z idazten zekien (agian komunitatean zekien bakarra edota bakarranetarikoa izango zen), eta horregatik ere inguruko musulmanentzat [[notario]] lanak ere egiten zituen. Kontutan hartu behar da Nafarroako musulmanak, [[Valentzia]]koak zein [[Granada (argipena)|Granadakoak]]koak ez bezala, [[nafar-aragoiera]]z eta euskaraz egiten zutela, hau da, bertako hizkuntzez.
 
Mende oso baten zehar, Alpemi familiakoak izan ziren alfaki Nafarroan. Muza, Ali, Audoramen (Abd ar-Rhaman) eta Cahet izeneko alfakiak azaltzen zaizkigu garai hartan. Gerora, XIV. mendearen bukaeran, [[Karlos II.a Nafarroakoa]]k Tuterako azoka musulmanaren zergak biltzeko ardura komunitateko [[Zalmendina]] izenekoari agindu zion.
[[Karlos III.a Nafarroakoa|Karlos III.a]] bere aldetik, 1392. urtean, ''alkait'' edo hiriko musulmanen polizi buruaren kargua sortu zuen. Kargu honen ardura Serrano familia musulmanaren eskuan utzi zuen.
 
=== Nafarroako musulmanen ofizioak eta ohiturak ===
 
[[Fitxategi:AndalusQuran.JPG|thumb|300px|right|XII. mendeko [[Al Andalus]]eko [[KoranKorana]]a ]]
Nafarroako musulman gehienek [[mahastimahatsondo|mahastizainak]]zainak ziren, eta ezin esan [[ardo]]a edaten ez zutenik, nahiz eta beraien erlijioa, hasiera batean, halakorik debekatu.<ref>{{erreferentzia|izena= Béatrice |abizena= Leroy |izenburua= Nafarroa Erdi Aroan |argitaletxea= Gaiak argitaletxea |urtea= 1993 |isbn= 84-87203-34-5}}</ref> Tuterako musulmanek onibarrak zeuzkaten hiri inguru zein alboko herrietan. Etxeak, esan bezala mahastiak, galsoroak, baratzak, [[kalamu]]-sailak eta azienda-taldeak.
[[Queiles]] ibai ertzeko mairuen auzoan, aroztegiak eta errotak zeuzkaten. Zapatari trebeak ziren, eta larrua ontzen bazekiten. Larruzko zein espartzuzko [[espartin]]ak egiten zituzten, eta errementari lanak egiten zituzten ere, baita metalekin egindako beste zenbait artisau lanak. Burdina zein beste metalak maisuki lantzen zituzten. Tutera hirian kontzak, sarrailak, giltzak eta esate baterako gazteluko ateen burdineria beraiek egiten zituzten.
 
Zaila da jakitea ea harreman mistoak izaten omen ziren hala ez, baina halakoren bat edo beste agertzen dira idazkietan. Oro har komunitate musulmanaren eguneroko bizitza eta gorabeherei buruzko datu historiko gutxi agertzen dira agiri zaharretan.
 
Bitxia da nafar mairuen arteko hilketa kasuetan ere, Nafarroako erregeak nekez ezartzen zituela heriotza zigorra musulmanei, oso gutxi zirelako eta "zaindu" nahi zituelako, baina 25-50 liberako isunak ezartzen zizkien errudunei. Hauek ordaintzeko sosik ez zutenean, ihes egiten zuten batzuetan eta Aragoiko [[TausteDeustia|Taustera]]ra zein Gaztelako [[AgredaÁgreda|Agredako]]ko komunitate musulmanetan babesten ziren "barealdi" etorri edota beraientzako nolabaiteko konponbidea lortu arte.
 
Antza nafar musulmanen komunitatea [[endogamia|endogamiko]] samarra bilakatu zen konkistaz geroztik, nahiz eta kanpotik etorritako zenbait kidek endogamia hori nolabait apurtu zuten. Esate baterako Ali "[[kordoba]]koa" eta Mahoma "[[Burgos]]koa" bezalako etorkinak izan ziren noizean behinka, eta garaiko agirietan izen haiekin agertzen dira. Dena den, Nafarroara inguratutako musulman etorkin gehienak [[Aragoiko Erresuma]]tik etortzen ohi ziren, harreman handia egon omen baitzen bi erresumako komunitate musulmanen artean. Aragoikoa gainera oso komunitate islamiar indartsua zen, ikusi besterik ez da behar [[moriskoen kanporatzea]] suertatzen denean, Aragoiko populazioaren %20a moriskoa zela.
 
=== Nafarroako musulmanen hizkuntzaz ===
'''æaldaka''' hitzak [[Fontellas]]ko mairuek beren jabeari ordaintzen zioten zerga da. Ahariaren bizkarraren gaineko zerga zen, eta antza euskararen [[aldaka]], alboa edo [[saihetsa]]tik dator, nahiz eta zergalariak nafar mairuak izan. Itxuraz, Fontellasko zenbait musulmanek ordaintzen zuten zerga hori bere euskarazko izenarekin jaso zen agirietan. Hau dela eta, bi argudio erabili dira azterketa filologiko batek agintzen omen duena deuseztatzeko: kokalekua eta giza taldea. Hots, antza denez hitza, ''"aldaca"'', euskara da; baina nola izanen ziren euskaldun erlijio musulmanekoak eta gainera garai hartako Tutererrikoak diren herritar batzuk?
 
[[Jean -Louis Davant|Jean Louis Davantek]]ek artikulu batean [[Kabilia]]ko [[berebereberbere|bereberen]]n hizkuntz egoera ekartzen du gogora nafar mairuen balizko hizkuntzaz hizt egiterakoan.<ref>[http://www.euskaldunak.info/ekarpenak/?p=60 Jean Louis Davant-en artikulua, musulman euskaldunei buruzkoa]</ref> Gauza bat dela erlijio hizkuntza, eta bestea eguneroko bizitzakoa alegia. Hau bera urtetan eman da Euskal Herrian eta gainontzeko herri katolikoetan latineko mezarekin, eta baita [[judu]]en artean [[hebreera]]z idatzitako eta ia ulertu gabe ospakizun erlijiosoetan errepikatutako testu sakratuekin. Davantentzat Banu Qasitarren ondorengoek [[nafar erromantzeaerromantze]]zaz zein euskaraz hitz egingo zuten, inguruko gainerako nafarrak bezala, eta arabiera ospakizun erlijiosorako hizkuntza zatekeen. Kontutan hartu behar da 1512ko [[Nafarroako konkista]]ren ondoren ere, Tuterako hainbat herritar erromantzez nahiz euskaraz mintzatzeko gai zela, eta euskaldun elebakarren lagun multzo nabarmena ere bazegoela bertan. Ezin ahaztu Banu Qasitarren buruzagien artean hasieratik nafar erregeekin egindako elkarrekiko ezkontzak, eta haien arteko izen euskaldunen erabilera.
 
[[Erlantz Urtasun]] idazle eta historialariak nafar musulmanen balizko hizkuntza edo hizkuntzei buruzko zenbait ikerketa egin du, eta datu interesgarriak topatu ditu jende hauen izen abizenetaz ( haietako zenbait euskaldunak), zein bizi ziren inguruko toponimiaz.<ref>{{erreferentzia|izena= Erlaitz |abizena= Urtasun |url= http://argia.com/argia-astekaria/1842/musulmanek-ez-al-zekiten-euskaraz |izenburua= Musulmanek ez al zekiten euskaraz |aldizkaria= [[Argia (aldizkaria)|Argia]]|alea= 1842 |data= 2002-02-17}}</ref> Horren erakusgarri dugu [[Mendabia]], [[Sesma]] eta [[Lodosa]] artean zegoen eta gero hutsik geratu zen [[Almunza]] herria. Herri hura Ebro ibaiaren ondoan zegoen, eta bere izena [[arabiera]]ri lotuta dago, itxura guztiaren arabera: izan ere, izen horren jatorria arabierazko ''Al-Muza'' dateke. Hango herritarrak musulmanak izan ziren mende askoan. Agiri bildumetan arakatu diren eta herri horri dagozkion toki izenak, ordea, honelakoak dira: "Arbingorria", "Aranlucea", "Gurpideta" eta "Gayneco Zabala".
=== Nafar musulmanak arma egileak eta Erresumako soldadu ===
 
Metalgintza barnean, armagintzan ere trebeak ziren nafar mairuak. XIV. en mendeko hirugarren laurdenean, Nafarroako erregeek Zalema Madexa izeneko artisaua eta bere inguruan zebilen beste zenbait musulman errementari etengabe deitzen zituzten beraientzako armagintzan aritzeko. Garai haietan Nafar erregeak beti gerran zebilen, eta geziak, lantza-puntak eta armadurak lantzen zituzten beraientzat [[Nafarroako Erribera|Erribera]] aldeko artisau musulmanek.
Muza Toriel izeneko musulman batek [[Karlos II.a Nafarroakoa]]rentzat artilleriako armak egiten zituen. Haien aldetik lehen aipatutako Mahoma Burgoskoak kanoiak eginak zituen erregearentzat.
 
[[Karlos II.a Nafarroakoa|Karlos II.ak]]k bere lurralde dinastikoen defentsan aurrera zeraman [[Normandiako Gerra]]rako erresumako gizon musulmanei dei egin zien nahi zuen guztiak bere armadako partaide izateko.
Alpemi familiakoak, Tuterako "mairutegi"ko edo musulmanen auzoko gizon gehienak lagun zituztela, tartean Ahmed Ahudali izeneko maisu baleztaria, oinez zein zaldiz Parisko arroaren aldeko goarnizioetara joan ziren.
Nafar musulman haiek beste edozein nafar bezala janzten ziren eta berdin hitz egiten zuten. Beraien emakumeak etxean geratu ziren eta beraiek jasotzen zuten Nafarroako Erregeak emandako senarren soldata.
Dakigun gauza ia bakarra Nafarroako Erregeak, beste edozein harrapakinengatik bezalaxe, esklaboen salmentaren gaineko bostena jasotzen zuela da.
 
Ez dakigu beraz zeintzuk ziren esklaboen saltzaile eta erosleak. Beste aldetik garai haietan inguruko beste zenbait lekuetan,[[LanguedocLengadòc|Languedocen]]en esate baterako, esklabotza debekatuta zegoen jada. Esklabo baten kasua ezaguna da garaiko agirietan islatuta geratu zelako. [[1365]]. urtean Diego Lopez [[Aiara]]koaren jabetza zen esklabo batek, Fatima izenekoa, ihes egin zion eta Nafarroan babestu zen. [[Santxo Abarka Dorre]]ko soldaduek harrapatu zuten ordea. Diego Lopez Aiarakoak bere esklaboa erreklamatu zuen eta Nafarroako Erregea berak parte hartu zuen auzian eta esklaboa itzuli zion. Horregatik badakigu esklabotza kasu haren berri.
 
Beste zenbait kasuetan ordea erregeak musulman esklaboekin esku zabalagoa jokatu zuen. Esate baterako, Karlos II.ak [[Katalunia]]ko itsasontzi batean heldutako [[tatariar|tartariar]] esklabo gazte bat erosi zuen. Aske utzi eta kristau bihurrarazi zuen, eta handik aurrera errege bera tartariar gaztearen babesle bilakatu zen. Esklabo haiek, ordea, ez ziren nafar musulmanak, haiek aske baitziren Nafar Moruen Forua zela eta.
 
=== Nafar musulmanen gainbehera ===
Garai haietan [[Tutera]]n ere baziren hainbat musulman, eta famili bakar batzuk [[Lizarra]]n, [[Iruñea]]n eta [[Zangoza]]n. [[Nafarroa Beherea]]n noizbait nafar musulmanak izan baldin baziren, haien kopurua beti txikia izan zen.
 
Azkenean, [[Nafarroako konkista|Nafarroako Erresumaren azken lurraldeen konkista]] eta gero, 1521. urtean [[Errege-erregina KatolikoKatolikoak|Errege-erregina Katolikoen]]en aginduz Nafarroako musulmanak [[morisko]] bihurtu ziren, legez.
 
1609. urtean [[Espainia|Espainiako Erresuma]] guztian [[moriskoen kanporatzea|moriskoen egozketa]] egin zenean, Nafarroan ia ez zen moriskorik geratzen, eta horregatik ez zituzten egotzi.
 
== Banu Qasitarren zuhaitz genealogikoa ==
 
 
[[galdera-marka|?]] = [[Cassius kondea]]
________________________|_______________________________________________________________
| | | | |
Abu Tahir Fortun = [[galdera-marka|?]] Abu Salama Yunus Yahya
______|________________
| |
 
* [[Iruñeko Erresuma]]
* [[Al Andalus|Al-Andalus]]
 
== Kanpo loturak ==
252.705

edits