Valentín Lamas Carvajal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
'''Valentín Lamas Carvajal''' ([[Ourense]], [[1849]]ko [[irailaren 1]]a - Ourense, [[1906]]ko [[irailaren 4]]a) [[galiziera]]zko idazle nabarmena izan zen, kazetaria izateaz gain.
 
[[Rexurdimento]] garaiko egilerik nabarmenetakoa izan zen, [[Rosalía de Castro|Rosalia de Castro]] eta enparauekin batera. Kazetari moduan, ''El Eco de Orense'' kazetaren zuzendaria eta ''El Heraldo Gallego'' egunkariaren sortzailea izan zen, [[1880]] arte argitaratua, bai eta ''O Tío Marcos da Portela'' astekaria ere (galizieraz idatzitako lehenengoa), oso harrera ona izan zuena eta [[1876]]tik [[1890]] arte martxan egon zena. Bertan ''Catecismo do Labrego'' argitara eman zuen [[1888]]an zazpi aletan, umorez egindako eta kritika soziala egiten duen lana zena, arrakasta handia lortu eta hurrengo urtean liburu moduan kaleratu zuena.
 
Bestela, [[1887]]an ''Gallegada. Tradiciós, costumes, tipos e contos da terriña'' 19 narrazioren bilduma egin zuen, ''O tío Marcos da Portela'' aldizkarian argitaratutako lanak batuz. Lan honen tonua ere komiko, kostunbrista eta kritikaria da.
 
Azkenik, [[Real Academia Galega]] erakundearen sortzaileen arten dugu. [[Día das Letras Galegas|Dia das Letras Galegas]] dedikatu zioten [[1972]]an.
 
== Bibliografia ==