Urtebetetze: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Birthdays lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
5. lerroa:
== Urtebetetzeak Euskal Herrian ==
 
[[Euskal Herria]]n guztiz zabaldurik dago gaur egun urtebetetzeen ospakizuna. Haurren urtebetetzeetan ohikoa da haurrek euren ikastegiko adiskideen artean [[goxokigozoki|goxokiak]]ak eta antzekoak banatzea. Urteak egiten dituenari belarritik urteak bete adina aldiz tiratu ere egin ohi diote lagun eta adiskideek. Aldi berean bere lagunak etxean edo etxetik kanpo egiten den [[askari]] batera gonbidatzeko ohitura zabaldu da. Horrelakoetan, betetzen diren urteak adina [[kandela]] txiki dituen [[tarta]] bat prestatu ohi da. Urteak egiten dituenak kandelak haize eginez itzaltzen dituen bitartean beste guztiek ''[[Zorionak zuri]]'' abesti ezaguna kantatzeko ohitura bada. ''Zorionak zuri'' abestiaren hitzak hauek izaten dira:
 
:''Zorionak zuri,
12. lerroa:
:''zorionak beti!''
 
Helduen artean ere ospatu ohi dira urtebetetzeak, baina gehienetan ospakizuna etxekoekin edo lagunminekin [[koadrilakuadrilla|koadrilan]]n bakarrik egin ohi da. Haurra zein heldua izan, opariak egiten zaizkio urteak betetzen dituen pertsonari.
 
Bestalde, ohikoak dira ''Zorionak!'', ''Urte askotarako!'' (''Aunitz urtez!'' Nafarroan), ''Urte askoan, txapela kaskoan!'' [[esapide]]ak urteak egiten dituen pertsona bat zoriontzeko.
 
XX. mendearen bukaeran ezaguna egin zen [[Kaxiano]] soinujolearen [[Zorionak (Kaxiano)|Zorionak]] abestia. Jendeak maiz deitzen zuen hainbat irrati saiotara egun horretan bertan urteak egiten zituen etxeko edo lagunmin bat zuzenean zoriondu eta ondoren irratian Kaxianoren abestia jartzeko. [[Txirri, Mirri eta Txiribiton]] pailazoek ere urtebetetzeak ospatzeko [[Zuri Zorionak (Txirri, Mirri eta Txiribiton)|Zuri Zorionak]] abestia sortu zuten [[2001]]. urtean, gehien bat haurrei zuzendurikoa. Haur euskaldun artean arrakasta handia izan zuen [[EITBEuskal Irrati Telebista|EITBko]]ko [[Betizu Kluba|Betizu Klubeko]] kide zirenei zorion gutuna eta oparia bidaltzen zitzaizkien urtebetetze egunean.
 
== Ikus, gainera ==