«Frantziako Erresuma»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
(Historically accurate redition (GlobalReplace v0.3))
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
| gert2 data=[[1791]]
| a1=[[Mendebaldeko Frantzia]]
| o1=[[Frantziako I.Lehen Errepublika|I. Errepublika]]
| o1 bandera=Flag of France 1790-1794.PNG
| hiriburua=[[Paris]]
'''Frantziako Erresuma''' [[Erdi Aroa]]n egungo [[Frantzia]]ren inguruan sortutako estatua izan zen, [[Antzinako Erregimena]]ren garaian, errepublikak indarra hartu aurretik.
 
[[Frankoak|Frankoen]] [[Karolingiarinperio InperioaKarolingioa|erresuma]] bereizi ondoren, [[Hugues Capet]] tronura igo zenean mendebaldeko Frantzia betiko geratu zen bereizita [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]] eratu zuen ekialdeko Frantziatik. Emeki emeki frankoen erresuma Frantziako Erresuma bilakatu zen. Lehen aldiz, [[1204]]an, Frantzia hitza erabili zen frantziarren erregearen menpeko lurrak adierazteko.
 
== Historia ==
[[Hugues Capet]]ek agintearen makila hartzearekin, [[Mendebaldeko Frantzia]]k behin betiko bereizi zen Inperiotik. Erregearen menpeko lurrak handitu ziren, baina haren ondorengoek ezi zioten eutsi tokian tokiko nobleziaren diziplinarik ezari. Hortaz, Frantziako erregeek ez zuten eginkizun handirik bete hurrengo urteetako pasarte garrantzitsuenetan, hala nola [[Ingalaterrako konkista]]n edo [[Lehenengo Gurutzada]]n.
 
[[Luis VI.a Frantziakoa|Louis VI.aren]] agintaldian hasi zen berriro sendotzen erregearen boterea. [[Luis VII.a Frantziakoa|Louis VII.ak]], [[Leonor Akitaniakoa|Akitaniako LeonorLeonorrekin]]rekin ezkontzean, lotura berriak sortu zituen hegoaldearekin. Haren semeak, [[Filipe II.a Frantziakoa|Philippe II.ak]], [[Ingalaterra]]ko erregearen [[Angevinar Inperioa]]ri eraso zion eta, [[Bouvinesko gudua]]n garaile aterata, Frantziako erregeen mendean zenbait lurralde jarri zituen: [[Normandia]], [[Maine]], [[Anjou]] eta [[Turena|Touraine]]. Estatua zentralizatzen hasi zen, hiritarren eta noblezia txikiaren laguntzarekin, noblezia handiaren kalterako. [[Luis IX.a Frantziakoa|Louis IX.ak]] (San Luis) amaiera eman zion Ingalaterrarekiko gatazkari (Parisko hitzarmena, [[1259]]) eta nazioarteko gatazken epaile bilakatu zen Frantziako monarka.
 
[[Filipe III.a Frantziakoa|Philippe III.aren]] eta [[Filipe I.a Nafarroakoa|Filipe Ederraren]] erresumek areago sendotu zuten Frantziako monarkia. Filipe Ederraren agintaldian estatua garatu zen [[erromatar zuzenbidea]] oinarri hartuta. Erregeak, erresumaren batasuna haren irudiaren inguruan irudikatu nahian, lehen aldiz deitu zituen [[Frantziako Estatu NagusiakOrokorrak|Estatu Nagusiak]] ([[1302]]). Haren menpeko lurrak handitu zituen [[Nafarroa]]ko tronua ere ezkontzaren bidez bereganatuta, eta lortu zuen Klemente V.a aita santu frantziarra [[Erroma]] utzi eta [[Avignon]]era joan zedin. Filipe Ederraren seme guztiak ondorengorik gabe hil ziren, eta, [[Kapeto leinua|Kapetar leinua]] agortu zen ([[1328]]).
 
=== Valois leinua ===
Erregearen aginte zuzenaren menpeko lurrak handitu ziren hurrengo urteetan. [[Bretainia]] eta [[Borboierria|Borboien lurrak]] bereganatuta, Frantziako Erresuma [[Frantzisko I.a Frantziakoa|François I.aren]] garaian egungo Franzia bezalakoxea zen. Probintzietako aferak kontrolatzeari ekin zion erregeak bere menpeko mandatariak bidalita. [[1539]]an [[Villers-Cotterêtesko ordenantza]]k hartu zuen indarra, [[frantses]]a erresumaren hizkuntza ofiziala bihurtzen zuena.
 
[[Henrike II.a Frantziakoa|Henri II.aren]] heriotzaren ondoren, haren hiru semeek ordeztu zuten boterean banan-banan. Alabaina, [[1562]]tik aurrera [[Frantziako Erlijio Gerrak|erlijio gerrek]] suntsitu zuten erresuma, [[katolikokatolizismo|katolikoek]]ek eta [[higanot]]ek elkarren kontrako borroka latz eta ankerrean. Azkenean, [[1589]]an, [[borboi leinua|borboi]] leinukoa zen [[Henrike III.a Nafarroakoa]] bihurtu zen errege eta herrialdea bakera eraman zuen.
 
[[Kategoria:Frantziako historia]]
252.705

edits