Bizente Sarria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q7925149 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
23. lerroa:
 
=== Kalifornian ===
[[1804]]an [[Amerika|Ameriketara]] joan zen misiolari; lehen [[Mexiko]]n egon zen 6 bat urtez, San Fernandoko misiolarien Kolegioan. Gero [[Kalifornia]]ra joan zen, San Carlos eta Soledad misioetara; orduan bi lurraldeak [[Espainia Berriko Erregeorderria|Espainia Berria]] erregeorderrian zeuden. Kaliforniako historiako hamarkada gako horietan ekimen nabari batzuen protagonista izan zen:
* '''Sarria''' izan zen John Gilroy [[eskozia]]rra, lurralde honetan iraunkorki finkatu zen lehen kanpotarra bataiatu zuena. Gilroy ''Isaac Todd'' itsasontzitik lehorreratu zen [[Monterey]]n [[1814]]an eta bataioa, zeinekin Juan Antonio María izena hartu baitzuen, [[irailaren 29]]an izan zen.
* San Rafael Arcángel<ref>Bertakoek ''Anaguani'' deitzen zuten lekua; iturria: Ruscin, Terry (1999). ''Mission Memoirs''. Sunbelt Publications, [[San Diego (Kalifornia)|San Diego]], [[Kalifornia]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]; 195.or.</ref> misioa sortu zuen eta Santa Ysabel Asistencia<ref>Bertakoentzat ''Elcuanan''.</ref> antolatzen lagundu zuen [[1819]]an.
* [[1812]]an misioen "komisario prefektu" izendatu zuten eta [[1824]]an Kaliforniako misio guztietako burua bihurtu zen eta postu horretan [[1825]] arte egon zen; garrantzi handiko kargua zen. Denbora politikoki nahastuak ziren, bai Mexikoren independentzia aldeko borrokagatik bai kaliforniar populazioak misiolariak gero eta txarrago ikusten zituelako. Urte horietan bi euskaldunen arteko ika-mikak bizi izan zituen [[Kalifornia]]k: '''Sarria''' misioetako burua jarrera kontserbadorearen defendatzailea izan zen eta [[Pablo Vicente Sola]] [[arrasate]]ar jatorriko gobernadorea liberalena<ref>''Bizente Sarria (1767-1835) Sermoitegia'' liburuko 16-17 or.</ref>.
 
Azken egoera honek bultzatu zuen bururik gabe geratu zen Nuestra Señora de la Soledad<ref>Bertakoek ''Chuttusqelis'' deitzen zuten lekua.</ref> [[Salinas harana|Salinas haraneko]] misioaren lidertza hartzen, inork ez baitzuen ardura hori hartu nahi; Soledad euskaldun misiolarien erreferenteetakoa zen: [[Fermin Lasuen|Fermín Lasuen]] [[gasteiz]]tarrak sortu zuen [[1791]]n eta bertan lurperatu zuten [[1814]]an [[José Joaquín Arrillaga]] gipuzkoarra, orduko Kaliforniako gobernadorea zena<ref>[http://www.athanasius.com/camission/soledad.htm Misioaren historia] ''Athanasius'' webgune kristauan; '''Sarriaren''' portaera "eredugarri" agertzen da, beste batzuenekin kontrajarria.</ref>. Bakarrik egonik ere bere lanarekin segitu zuen; [[1835]]eko maiatzean hilik aurkitu zuten [[aldare]]aren ondoan, gorpua oso argal eta narriatua. Bertako bere azken jarraitzaileek hartu zuten eta San Antonio de Padua<ref>''Telhaya'' bertakoentzat.</ref> misiora eraman zuen; hortxe lurperatu zuten.
 
[[Fitxategi:MissionSoledad-1.jpg|thumb|left|300px|Nuestra Señora de la Soledad misioa, non Sarria hil zen, 2005ean.]]
== Idazlanak ==
Sermoiak dira '''Sarriak''' gehien idatzi zituena; [[Euskal Herria|Euskal Herritik]] Ameriketara eramandakoak dira, gehienak [[1796]] eta [[1802]] artean idatzitakoak<ref>Salbuespenik bitxiena lekua eta datagatik [[1828]]an [[San Antonio de Padua misioa]]n idatzitakoa da.</ref> eta orain dela urte gutxi azaleratutakoak. [[Jon Bilbao]] ikertzaile ezagunak ohartuta, [[Xabier Altzibar]] [[EHUEuskal Herriko Unibertsitatea|EHUko]]ko irakasleak eman zuen egile honen lehen berria eta [[1993]]an ''Frantzisko Abrisketari omenaldia'' liburuan etxebarritarrari buruzko artikulua argitaratu zuen. [[Labayru ikastegia|Labayru]] Ikastegiak izkribuen kopia bat eskatu zion [[Kalifornia]]ko [[Berkeleyko unibertsitatea|Berkeleyko]] Bancroft Liburutegiari eta testuak aztertzen hasi ziren. Horren emaitza da [[2009]]an argitaratutako liburua. Aipatu unibertsitatean daude izkribu guztiak, [[Sacramento]]ko California State Universityn dagoen bat izan ezik.
 
[[Sermoi]]ak 39 dira; euskaraz 33 ([[bizkaiera]]z 32, [[gipuzkera]]z 1) eta [[gaztelania]]z 6. Bakan batzuetan baino ez da adierazten predikazio-lekua: Etxebarri, [[Mungia]], [[Otxandio]], [[Fika]]. '''Sarriaren''' obra interesekoa da garai eta leku horretako euskara idatzia ezagutzeko. [[Nerbioi ibarra|Nerbioi ibarreko]] euskararen testigantza garrantzitsua da eta [[bizkaiera]]ren tradizio klasikoan koka daiteke, [[JuanJoan Antonio Mogel|Mogel]], [[Pedro Antonio Añibarro|Añibarro]] eta abarrekin batera.
 
[[Medikuntza]]ren alorrean ere idatzi zuen; [[1830]]ean [[zesarea|zesartar]] ebakia erditzeko metodoaz idazkia egin zuen<ref>[http://www.oac.cdlib.org/data/13030/ns/tf4m3nbOns/files/tf4m3nb=ns.pdf San Antonio de Padua misioko dokumentazioa] ''Online Archive of California'' webgunean.</ref>. Medikuntzan Kalifornian bizi izan den batek egindako lehen ekarpen dokumentatutzat jotzen da.
 
== Etxebarrin gogoan ==
44. lerroa:
 
== Iturriak ==
* Etxebarria, Nagore eta Apraiz, Ainara: ''Bizente Sarria (1767-1835) Sermoitegia'', [[Labayru ikastegia|Labayru]] Ikastegia eta [[Etxebarri]]ko Udala, [[Bilbo]], [[2009]].
* Altzibar, Xabier: "1800 aurretxoko euskarazko sermoiak Ameriketan, aita Bizente Sarria frantziskotarrarenak", in ''Homenaje a Francisco de Abrisketa. Frantzisko Abrisketari omenaldia'', [[Gasteiz]], [[Eusko Jaurlaritza]]-Euskal Herriko Bolibariana Elkartea, [[1993]], 361-391 or.